Ebanjelioak lantzeko unitate didaktikoa

Page 10

Ebanjelioak

Jesusen misterioa hobeto ulertzeko egin zuen ahalegina erakusten du, Jesusen bizitzaren, egintzen eta hitzen esanahian sakondu nahirik, alegia. Honi dagokionez, Kristo, batetik, Jainkoa bera bezain handi eta ahaltsu dela, eta, bestetik, benetako gizaki dela azpimarratzen du. Sarreran (1. kap.) hitzaurrea dugu lehenik, gorazarre moduan moldatua; bertan Jainkoaren betiko Hitza bezala agertzen da Jesus, gizaki bihurtu eta munduan bizitzera etortzen dena, gizon-emakumeen bizia, argia eta egia delarik.

Sinoptikoak

I

kusi dugunez lau ebanjelioetan Joanena dugu bereziena; berezia, bai formaz eta bai edukiz, beste hiruren aldean. Lehen hirurak (Mateo, Markos eta Lukas), bakoitzak bere berezitasuna izan arren, tradizio komun baten zordun dira. Sinoptikoak deitzen dira, beren arteko kidetasunagatik; sinoptiko hitzak begirada batez esan nahi du; alegia, hirurak zutabe paralelotan jarriz gero, begirada batez ikus daitezkeela beren artean dituzten berdintasun eta diferentziak. Hortik sortu zen arazo sinoptikoa deitu ohi dena, hiru ebanjelio sinoptikoen arteko erlazioaren arazoa; nabaria baita nolabaiteko menpekotasuna dutela elkarrekiko. Hauek lirateke oinarrizko datuak:

“Q” Iturria “Q” iturriaren teoría XIX.mende erdialdean planteatu zen. Mateo eta Lukasen ebanjelioen artean antzekotasun nabarmenak zeudela ikusirik eta batez ere Jesusen esaldietan. Urte baztuk beranduago Tomasen ebanjelio apokrifoa aurkitu zenean antzekotasun berdinak nabaritu ziren. Beraz, uste denaren arabera “Q” iturria Jesusen esaldien bilduma moduko bat izan zen, 40-60 urte tartean Galilean edo Judean grekoz idatzia.

Markosena da gaur egun ditugun ebanjelioetan zaharrena. Mateok eta Lukasek, zuzenean nahiz zeharka, Markosen ebanjelioa erabili zuten eta horretan oinarritu ziren. Bada material-sail bat, batik bat Jesusen hitzez osatua, Mateok eta Lukasek paralekoki erabiltzen dutena eta Markosengan azaltzen ez dena. Mt-ren eta Lk-en artean harreman literariorik ez zela izan uste denez, biek dokumentu idatzi berberaz baliatu behar izan zuten. Dokumentu horrek Jesusen hitzak biltzen zituen, eta Markosek ez zuen ezagutu. Q iturria deitzen zaio falta zaigun dokumentu horri. Arazo hau bi aldetatik da interesgarria: batetik, bi edo hiru ebanjelioren testuak paraleloki irakurriz gero, tradizio komunean ebanjelari bakoitzak egin dituen ukitu eta aldaketak direla medio, ebanjelarien ikuspuntu eta ardura bereziak zein diren ikus dezakegu; bestetik, konparaketa horrek lehen kristauelkarteetan Jesusi buruzko tradizioak behin eta berriro idatzi zirela erakusten du. Tradizioek eta testuek eragin handia zuten batak bestearekiko. Mateok eta Lukasek Markosen testua landu zuten, material berriak ezarriz, aurreko tradizioak beren erara egokituz, bakoitzak bere komunitate eta mezu-hartzaileen premiak kontuan hartuz batik bat.

Nola irakurri behar dira ebanjelioak?

Erlijio Departamendua Lekaroz BHI

10


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.