Aitasantutza

Page 1

ZER DA

AITASANTUTZA?

d]


Sarrera Aita Santua katolikoontzat garrantzi handiko pertsonaia da, bera baita Kristoren ordezkaria lurrean, Elizaren zuzendari eta gidari, San Pedro apostoluaren ondorengo eta finean egiazkoa eta bakarra den gure fedearen nondik norakoak argitzen dituena. Horrela bada beharrezkoa da Aita Santuaren izena zein den jakiteaz aparte Aitasantutzaren inguruan zerbait gehiago jakitea, esaterako: nondik datorren aitasantutza, zer den eta nor den Aita Santua, zeintzuk diren Aita Santuaren eskumenak, nola hautatzen den Aita Santu berri bat‌ eta noski azken Aita Sainduen inguruko zenbait gauza. Kristauen artean askotan katolikooi ez zaigu katoliko deitzen Papist edo Papista baizik. Ez beti, baina askotan espresatzeko modu hori zentzu iraingarrian erabili dute gure kontra. Bai, Aitasantuzaleak gara baina ez nahi dugulako edo horrela bururatu zaigulako, benetako Eliza Kristoren borondatez aitasantuzalea delako baizik. Gauzak horrela eta gure fedea defendatzeko gai izate hutsagatik gehixeago jakin beharko genuke gure Elkartea zuzentzen duen pertsona eta instituzioari buruz. Horrexegatik, eta ez delako nahikoa Benedikto XVI. tarteka telebistan agertzen dela jakitearekin ondoko orrialde hauetan Pedroren ondorengoei buruzko informazio interesgarria jasotzeko parada izanen duzu eta inoiz pentsatuko ez zenituen bitxikeri eta ohituren berri jakiteko.

Nor da Aita Santua? Aita Santua, gauza guztien gainetik, Eliza Katoliko Apostoliko Erromatarraren burua da. Ardura eta postu hau San Pedro apostoluarengandik datorkio eta honi Kristo berak emandako eskumenetatik ondoren ikusiko dugun bezala. Gaur egun lan garrantzitsu honetan diharduena Josef Alois Ratzinger da, Benedikto XVI. Aita Santua izendatzeko izen ugari daude: Aita Saindu, Erromako gotzain, Kristoren bikario, San Pedroren ondorengo, Jaunaren zerbitzarien zerbitzari, Pontifize goren edo Papa. Izen guzti hauek Aita Sainduaren garrantzia azpimarratzen dute Elizako bertze gotzain eta pertsonaien artean. Esaterako Kristoren Bikario tituluak Erromako gotzaina Jesus, Jainkoaren semearen, ordezkari dela nabarmentzen du, hortxe ikus daiteke kargu honek daukan parerik gabeko garrantzia. Esparru izpiritualaz aparte, hau da, Eliza Katolikoa zuzentzeaz gain, Aita Saindua Vatikanoko Estatu independenteko burua da, beraz, munduko edozein herrialdeko presidentearen eskubide, ohore, pribilegio eta betebeharrak dauzka. Horrexegatik edozein lurraldera joaten delarik ez zaio soilik harrera munduko erlijio garrantzitsuenetako baten buru bezala egiten, estatuburu ere badelako baizik. Aita Santuak mundu mailara daukan autoritatea ukaezina da. Moral eta etika mailara izan daiteke inork ez izatea Eliza Katolikoaren buruak daukan eragina. Bere iritziak eztabaidatuak diren arren beti dira kontutan hartuak eta sona handikoak. Hortaz aparte kontutan eduki Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

1


behar da Pedroren ondorengoek izan ohi duten prestakuntza akademikoa eta maila intelektuala.

Aitasantutzaren jatorria Aitasantutzak jatorria Jesukristorengan dauka. Jesusek berak sortutako elkarte edo Elizaren buru San Pedro, bere apostoluetan lehena, izendatzen duenean. Beraz kristautasunaren zenbait adarrek erran dezaketenaren kontra Jesus, Jainko eta Gizon, Mesias, munduaren eroslearen borondatea izan zen berak sortutako mugimenduak buru bat izatea. Mateoren ebanjelioak honako hauxe erraten digu (Mateo 16,15-19):

Bazenekien…? Miguel Angelek diseinatu zuen Vatikanoko San Pedro Basilikaren kupula barrutik apaintzen duena irakurri berri duzun pasartearen latinez eta grekoz idatzitako zati bat dela?

Jesusek galdetu zien: –Eta zuek, nor naizela diozue? Simon Pedrok erantzun: –Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea. Orduan, Jesusek esan zion: –Zorionekoa zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezurmamizko inork agertu, zeruko nire Aitak baizik. Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak ere ez du menderatuko. Jainkoaren erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da.

harkaitz horren gainean: Grekozko Petros izena arameerazko Kefas (harkaitz) hitzaren itzulpena da. Aurrez ez zen izen propio bezala erabiltzen, eta I.B.an Jesusek Pedrori ezarritako izen berria bezala bakarrik erabiltzen da. Jatorrizkoan hitzjokoa dago Petros izenaren eta petra (harkaitz) hitzaren artean; euskaraz, Harkaitz zara zu, eta harkaitz horren gainean… esango bagenu bezala

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Ederrak bezain adierazgarriak dira Jesusen hitzak. Jonasen seme Simoni izena aldatzen dio eta Harkaitz izena eman, Jesusek berak sortutako etxe baten giltzarria edo oinarria balitz bezala. Hau erranez Jesusek Pedrori zerurako bidea erakusteko gaitasuna eta boterea ematen dio, Berri Onaren benetako maisu eta aplikatzaile izateko, bere Elkartea antolatzeko eta mugatzeko, arautzeko beti ere Kristoren izenean egiten duelarik lurrean egindakoa zeruan ere egina izango delako. Momentu honetan Jainkoaren semeak Simon, Galileako arrantzale xume bat, bere ordezkari izendatzen du. Jesusek izendapen hau Feliperen Zesarea izeneko herri batetan egin zuen apostolu guztiak aurrean zeudela. Horrela bada Jesusen ikasleek ere segituan onartu zuten Pedro haien artean buruzagi bezala. Itun Berritik pasarte desberdinak atera genitzake oraintxe errandakoa apostoluek benetan bizi zutela adierazteko, hau da, Pedro lidertzat onartzen zutela adierazteko. Ederrenetako bat eta agian sinpleena ere bai San Joanek kontatzen digu bere ebanjelioan eta ondoko hauxe da (Jn 20,1-8): Asteko lehen egunean Magdalako Maria hilobira joan zen goizean goiz, artean ilun zegoela, eta harria hilobitik kendua ikusi zuen. Orduan, Simon Pedrorengana eta Jesusek

Egoitz Telletxea Etxepare

2


maite zuen beste ikasleagana (San Joan bera) itzuli zen lasterka, eta esan zien: ÂŤEraman egin dute Jauna hilobitik, eta ez dakigu non ipini duten. Irten ziren, orduan, Pedro eta beste ikaslea eta hilobirantz jo zuten. Biak batera zihoazen korrika, baina beste ikaslea Pedro baino arinago zihoan, eta lehenago iritsi zen hilobira. Barrura begiratzeko makurturik, oihal-zerrendak lurrean zeudela ikusi zuen, baina ez zen sartu. Iritsi zen haren 1 Peruginoren margolana: Kristo San Pedrori giltzak ematen atzetik Simon Pedro eta sartu zen hilobira. Oihal-zerrendak lurrean ikusi zituen, baita Jesusen burua biltzen egoniko zapia ere; baina hau ez zegoen oihal-zerrendekin batera jarria, beste toki batean aparte bildua baizik. Orduan, sartu zen beste ikaslea ere, hilobira lehenengo iritsi zena. Ikusi eta sinetsi egin zuen.

Pasarte honek garbi adierazten du San Joan bezalako apostolu batek, Jesusen ikasle maiteenak, Pedroren buruzagitza onartzen duela. Hilobira lehenago ailegaturik atean itxaron eta Pedro iritsi eta sartu arte ez da bera ere sartzen. Errespetuzko keinu aparta da, nolabait Joanek Jesusek ezarritako mailakatzea erabat onartua daukala adierazten du. Apostoluen Eginetara jotzen badugu bertan ikusiko dugu Pedrok daukan pisu eta garrantzia erabatekoa dela, Judasen ordezkoaren hautaketa antolatzen duena bera da, beti agertzen zaigu apostoluen bozeramaile bezala, bereak dira jendaurreko hasierako hitzaldi gehienak, bera da Joanekin batera atxilotzen dutenean Anas eta Kaifasen aintzinean solasean ariko dena. San Paulo agertzen denean ere eta Elizari bere ekarpena egiten dionean Pedro izanen du aurrez aurre eta ez beti Tarsoko misiolariaren iritziekin ados. Hemen ere erran dezakegu Paulok Pedro ez zuela inoiz Simon deitu baizik eta Cefas (hau da, Pedro Arameeraz), datu hau ere Pedroren maila ulertzeko nahiko adierazgarri suerta daiteke. Laburbilduz erran genezake nahiko garbia dela Simon Pedrok lehenengo krsitau elkarte hartan izan zuen agintaritza eta postua.

Nor zen San Pedro? Historiako lehen Aita Santuari buruz dakigu Itun Berriak eta Alexandriako Klementek zein Erromako Klementek erraten digutena. Azken hau Pedroren bigarren ondorengoa izan zen eta seguruenik pertsonalki ezagutu zuen. Benetako izena Simon Bar Jona zuen eta ziur aski Galileako Betsaida herrikoa zen nahiz eta Jesusen ikasle egin zenerako (K.o 28-29 urtea) Kafarnaunen bizi amaginarrebaren etxean, beraz ezkonduta zegoela ere badakigu. Alexandriako Klementek erraten duenaren arabera semeak ere bazituen eta antza denez bere emazteak martiritza jasan omen zuen. Ogibidez arrantzalea bere txalupa propioaren jabe zela ematen du, beraz egonkortasun ekonomiko bat bazeulaka ulertu dezakegu.

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

3


Bere Anaia Andresen bitartez sartu zen Jesusen taldean eta handik aitzinera talde haren buru bilakatu zen Kristoren Berri Onagatik odola isurtzeraino. Jesusen ikasle gertukoenetako bat izan zen bere anaia, Joan eta Santiagorekin batera eta Jainkoaren Semearen historia eta Mezuaren lekuko aparta izan zen izan ere Jesusen Antzaldatzean, azken afarian, epaiketan… present egon baitzen. Mendekoste ondoren misiolaritzari ekin zion Berri Ona zabalduz. Lehenik bere lurraldean barrena ibili zen ondoren bertze lurraldetara bere pastoraltza zabalduz harik eta Erroman bukatu zuen arte Antiokiako elkartea sortu ondoren. Inperioaren hiriburuan jadanik existitzen zen kristau elkarte bat zuzentzen hasi zela erraten digu tradizioak. Heriotza bera ere Erroman izan zuen Neronen jazarpenen garaian eta uste denez Neronek Vatikanoko muinoan zeukan zirkuan hil zuten Pedro buruz behera berak hala eskaturik. Uste denaren arabera 67.urteko ekainaren 29an izan zen.

2 San Pedroren heriotza

Jesusek jadanik errana zion bere heriotza nolakoa izango zen (Joan 21, 18-19): Bene-benetan diotsut: Gazteago zinenean, zeuk lotzen zenuen gerrikoa eta nora joan erabakitzen; zahartzean, ordea, zuk besoak luzatu eta beste batek lotuko dizu gerrikoa eta nahi izango ez duzun lekura eramango zaitu. Horrela, Jainkoari aintza zer-nolako emango zion adierazi zuen Jesusek.

heriotzaz

Kondaira batek dioenaren arabera Pedrok bere heriotza hurbil ikusirik Erromatik alde egin nahi izan zuen. Harresietatik atera berria zela Kristo bera ikusi omen zuen gurutzea bizkarrean Erromara sartzen eta harriturik galde egin zion: -

Bazenekien…? “Jauna, nora zoaz?” Pedrok errandako esaldia latinez “Domine, quo vadis” da. Tradizioak Pedro eta Kristoren arteko elkarrizketa kokatzen duen lekuan “Domine, quo vadis?” elizatxoa dago.

Jauna, nora zoaz? Erromara, gurutzean hil nazaten.

Momentu hartan Pedro ohartu omen zen bere zereginaz eta adoretsu bere martiritza onartu zuen. Hil ondotik gertu gelditzen zen eremu batetan ehortzi zuten Simon Pedro. Mende pare bat beranduago lehenengo erromatar enperadore krsitauak, Konstantinok, eliza bat eraikiarazi zuen ustez Pedroren hilobia zegoen lekuan eta toki hartan, gaur egun, Vatikanoko basilika dago.

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

4


Pedro Erroman egon zela zalantzan jartzea nahikoa zaila da. San Sebastianen katunbetan I mendeko idazki bat dago “Pedroren etxea” dioena. Damaso I Aita Sainduak III medean katabunba horiek San Pedro eta San Pabloren etxetzat jotzen ditu. Erromako Klemente Aita Sainduak, Pedroren bigarren ondorengoak honi buruzko datu zehatzak ematen dizkigu ziur aski ezagutu zirelako.

Pedroren heriotzaren ondoren Pedro hil zenerako jadanik lehenengo kristau elkartea nahikoa zabalduta zegoen erromatar inperioan. Erroman ere berak zuzendutako Eliza hura ezaguna zen eta egonkorra nahiz eta isilpean eta gorderik bizi behar izan. Bai, Kristautasuna lehen garai haietan 3.San Pedroren hilobia Vatikanoan oraindik judaismoaren sekta bat bezala ulertzen zuten erromatar agintariek eta bide horretatik anitz izan ziren modu desberdinetan erailak izan ziren Kristauak, - Aita Santua izendatzeko erabiltzen den tartean eta erran dugun bezala Simon Pedro Apostolu eta Papa hitzak bere jatorria Petrus lehen Aita Santua. Apostolus Potestatem Accipiens esaldiaren acrónimoan izan dezakeela Pedrok nolabait aurreikusia zeukan bere heriotz krudela eta jatorria? ez zuen Kristoren Eliza bururik gabe utzi nahi izan, gidatuko

Bazenekien…?

zuen artzainik gabe. Horrela bada, hil aintzinetik, Erroman egon zen artean bere laguntzaile fidela izan zen Lino izendatu zuen bere oinordeko. Modu honetan San Pedroren heriotzera Lino, Volterrako kristaua, Eliza Katolikoko II. Aita Santu bihurtu zen. Linori buruz dakiguna ez da gehiegi. Volterra hirian jaiotako kristaua zela eta gazterik hasi zela Kristau Elkarte jaioberri harentzako lanean. Pedro ezagutu zuelarik honek bere laguntzaile estu izendatu zuen. Antza denez hiru apostolu ezagutu zituen, baita San Markos eta agian San Lukas ere. Bera Aita Saindu zelarik hil zituzten azken bi ebanjelista hauek. Azkenerako Lino berak ere martiritza jasan zuen beraz bere Aitasantutza 67-76 urteen artean eman zen. Aita Saindu honi zor diogu, adibidez, gotzainen lehenengo ordenazio formala eta kulturako lehenengo arauak. Horrela bada Pedroren ondotik etorri ziren Papa asko eta askok martiritza jasan behar izan zuten kristautasuna Konstantino Handia enperadorearekin askea izan zen arte. Lehen mende hauetan hasi ziren Aita Sainduak Elizari gaur duen itxura edo antolakuntza ematen. Mezari forma ematen, diakono, apaiz eta gotzainen ordenazioa erregulatzen, elizak eta kulturako lekuak eraiki edo

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

- Benedikto IX. Hiru aldiz izan zela Aita Santu? - 263 Aita Sainduetatik 24k ez zuten urte bete egin Aitasantutzan. 10 berriz hogei urtetik pasa ziren. - Historiako Pontifikaturik luzeena Pio IX. Beatuarena izan zela 31 urte, 7 hilabete eta 23 egunekin? - Historiako pontifikaturik motzena Urbano VII.rena izan zen, 13 egunez izan zen Papa. - Bere burua Aitasantu bezala izendatu duenik ere izan da modu zilegian aukeratua izan gabe. Hauei Antipapa deitzen zaie eta 38 izan dira. - 81 Aitasantu eta Antipapa bat izan direla santu eginak? - 212 izan direla italiarrak, 3 espainiarrak eta 49 bertze lurraldetakoak?

5


berrerabiltzen, lehen parrokiak sortzen, kardinalak izendatzen‌ Elizako agintari haiek egindako lanari eta emandako lekukotasunari esker jarraitzen egun Eliza Katolikoak hasieran zen hartan izaten, Kristoren Eliza, Kristoren emaztea. Kristok Pedro bere ordezkari izendatu zuenetik gaur arte 263 gizon izan dira Erromako gotzain.

Aitasantutza historian zehar 2000 urte inguru daramatza Elizak Kristoren mezua bizitzen eta zabaltzen. Debora tarte luze honetan kontaezinak izan dira gure kristau elkarteak eta bere buruak jasan, gainditu eta menderatu dituzten oztopo, gatazka, zailtasun eta liskarrak. Jazarpenak, desadostasun politiko zein doktrinalak, gudak, konkistak, erbesteratzeak, hilketak, barne liskar ikaragarriak‌ Hala eta guztiz ere Elizak aurrera darrai. Komeni da gogoratzea Napoleon eta Aita Santuaren arteko elkarrizketa hura: -

Zure Eliza suntsituko dut. Zuk? Gu barruan gaude eta oraindik ez dugu suntsitzea lortu! Ez dut uste zuk lortuko duzunik.

Nahikoa esanguratsua da erantzuna. Hau horrela izan dela ikusteko, Eliza eta Aitasantutza une larriak bizi izan arren aurrera egin dutela ikusteko eta zalantzarik gabe guzti honen atzetik Jainkoaren laguntza daukagula ulertzeko egin dezagun errepaso historiko txiki bat. Lehenengo mendeak Kristoren heriotzaren ondoren apostoluek Berri Ona munduan zabaltzeari ekin zioten. Erromatar Inperio momentu gorenean zegoen eta kristauek hasiera hartan ez zuten batere harrera onik izan ez erromatarren ez eta judutarren aldetik ere. Horrela bada jazartuak eta etengabe zigortuak izan ziren. Gordeka eta isilean egiten zuten haien bizitza eta horren adierazgarri ditu Erroman, esaterako, dauden katakonbak, lurpeko hiriak edota Kapadozia. Konstatino Enperadoreak Milango ediktoa kaleratzearekin batera baretu ziren gauzak nahiz eta Elizak boterearekiko nolabaiteko menpekotasun batetara lotu izan zen. Erdi aroa Gregorio Handia eta Bonifazio VIII. Artean dauden 7 mendeak sartuko genituzke historia zati luze honetan. Hasieran Elizak Erromatar Inperioaren kontroletik aldendu nahiko du. Gregorio Handia dugu asmo honetan aritutako Aita Santuaren irudia. Modu berean Inperioa barbaroek erasotua izaten ari zen eta Elizak ere hori pairatu behar izan zuen errege barbaroekin abilezia diplomatiko 4. Leon I. eta Atila. Algardiren lana Vatikanoan trebeak erakutsiz. Garai honek ere Islama jaiotzen ikusiko du eta laster hasiko dira erlijio berria eta Kristautasunaren arteko liskarrak gurutzadak tarteko direla. Ezin ahantzi momentu honetan ere ematen dela mendebaldeko eta ekialdeko Elizen arteko banaketa. Kristautasuna, Inperioa bezala, bitan banatuko Historiako lehehngo zisma handiari hasiera emanez.

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

6


Denbora tarte honek ere Avignongo Aitasantutzaren garaia ekarriko. Aita Santuek Erroma utzi eta Frantziara egingo dute salto, han Avignongo jauregi-gazteluan ezarriz haien gortea eta kristautasunaren bihotza. Erromako gotzaina Frantzian egoteak arazo itzelak 5. Avignongo jauregia ekarriko dizkio Elizari. Puntu hau hasieratzat harturik arazoak etengabe korapilatuko dira eta momentu batean Eliza Katolikoak hiru Aita Saindu izango ditu aldi berean boterean, bata Avignonen, bestea Erroman eta bertzea Pisan. Mendebaldeko zisma deituko zaio honi. Erdi-aroak, bestalde, gauza positiboak ere biziko ditu. Aita Santuek begi onez ikusiko dute ordena erlijioso mendikanteen sorrera eta hauek zenbait herejiarekin bukatzeko egingo duten lana. Frantziskotarrak eta Domingotarrak garai honetakoak dira. Aro modernoa Mendebaldeko zisma jada konpondurik zegola bertze kolpe handi bat jasango dut Eliza Katolikoak: Erreforma protestantea. Lutero fraide agustindarraren proposamenek eta hainbat baldintzamendu politikok Elizan haustura larria eragingo dute. Egoerari aurre egiteko Trentoko kontzilioa deitu zen eta Kontra-errefoma edo erreforma katolikoari eman zitzaion hasiera. Doktrina garbi utzi, elizgizonen formakuntza bermatu eta Elizaren barne akatsak zuzentzeari ekin zitzaion. Garai honetan ere sortzen dira Elizako ordena eta Santurik handienetako batzuk. Jesuitak, Teatinoak, Kaputxinoak, Pauldarrak… erreforma katolikoaren izpirituz beterik Elizaren bizimodu berria markatuko dutenak izanen dira. Bestalde aro berekoak ditugu Xabierko Frantzisko, Loiolako Iñazio, Avilako Juan eta Teresa, San Felipe Neri, Karlos Borromeo… Vatikanoko aparteko obrari orain emanen zaio hasiera. Artearentzat aro oparoa, Erroma, Aita Santuen laguntzapean munduko kulturaren hiriburu bilakatuko da eta bertara bilduko dira Miguel Angel, Rafael, 6. Trentoko kontzilioa

Bramante bezalako artistak lehehnik eta Bernini, Algardi, Pietro da Cortona… bezalakoak ondoren. Erreforma honen izaeraren adierazgarri den Aita Santuren bat aipatzekotan Pio V.rena da hori.

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

7


7. PioVI

Ilustraziotik XIX.mendera

Zientziaren aurrerapenek eta sistema ekonomiko, politiko zein ideologikoek eragin nabarmena izan zuten gizartean eta honek Eliza ikusteko izan zuen moduan ere. Garai honetan azpimarragarriena Frantziako Iraultza dugu, zalantzarik gabe eta hau bultzatu zuten printzipio eta ideien zabaltzea. Antiklerikalismoa gauza nabarmena izanen da eta zenbait Aitasantuk kartzela pairatu beharko dute baita bertan hil ere, Pio VI.ren kasuan bezala. Frantzian 8. Pio IX kristauak, batez ere apaiz eta erlijiosoak gogorki jazartuak izanen dira. XIX.mendean elizak irmoki kondenatuko ditu jaioz joanen diren hainbat korronte politiko, filosofiko eta teologiko, esaterako hain zabaldua eta egonkortua egonen den Liberalismoa, zientzia positiboan zientzia sutsua egiten positibismoa edo Elizaren barruan sortuko den korronte heretiko berria, modernismoa. Mende honetan ere Elizak desafio eta pastoraltza esparru berriei ekin beharko dio eta momentu honetatik aintzinera Elizaren doktrina soziala landua izaten hasiko da. Bi Aita Santu izanen dira, bereziki eta motibo desberdinengatik, garai honetan nabarmenak. Kartzelan hil zen Pio VI. eta Kontzlio Vatikano I. deitu zuen Pio IX. XX-XXI.mendeak XIX. mendetik zetozen arazoei, liberalismoaren kontrako borroka eta modernismoari aurre egiten jarraituko du Elizak. Leon XIII.rekin hasieran eta batez ere PioX.rekin gero. Historiako bi gerraterik handienen garaia izanen da hau. Benedikto XV. egin ahalak egin zituen I.mundu gerra geldiaraztearren baina antzua izan zen bere lana. Larriagoa izan zen II.mundu gerran Elizak jasan behar izan zuen trantzea. Katolikoak jazartuak izaten hasi ziren eta era berean Elizak judutarren aldeko lan itzela 9. XX.mendeko Aita Santuak gauzatu zuen milaka eta milaka judutar monastegi, komentu eta elizetan gordez. Pio XII. Aita Saindua Eliza oso momentu latzetan atera behar izan zuen aurrera eta jakina da Hitlerrek Pio Aita Santua bahitzeko asmo oso zeukala. Garaia nahasi hauen inguruan oraindik asko dago argitzeko. Bestalde XX.mendeko eliz gertakizun handiena Vatikanoko II.kontzilioa dugu. Juan XXIII. Aita Santu bakezaleak eman zion Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

8


hasiera eta Paulo VI akitu zuen. Bi Aita Saindu handi hauen lanak Elizaren “eguneratzea” ekarri zuen eta denbora berriei aurre egiteko modu berri bati hasiera ematea. Joan Paulo I. 33 eguneko agintaldiaren ondotik Joan Paulo II. Handia iritsi zen. Gazteekin “Konektatzeko” zeukan aparteko gaitasunak, edozein sistema totalitarioren kontra borroka egiteko zeukan konbentzimendu eta asmoak eta bere proposamen sozial zein izpiritualek Eliza eta mundua aldatu zuten. Inor ez bezala bidaiatu zuen Kristoren Ebanjelioa mundu guztian barrena zabalduz. 2005 apirilean Benedikto XVI. hartu zuen lekukoa. XX.mendeko bururik argienetako bat da gaur egun Elizaren gidari eta gutxika gutxika tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen bidea irekiz doa.

Kontzilio Vatikano II. Vatikanoko II. kontzilio ekumenikoa Vatikano Hirian egindako Eliza Katoliko Erromatarraren kontzilio edo batzar multzoa izan zen, Eliza eguneratzeko asmoz sortua. Joan XXIII.a Aita Santuak deitu zuen 1962an, baina handik urte betera hil zenez, bere ondorengo Paulo VI.ak gidatu zuen 1965ean amaitu zen arte. Guztira lau batzar multzo egin ziren, 1962tik 1965era udazkenero. Elizaren historiako kontziliorik handiena izan zen, mundu guztiko herrialde eta kultura gehienetako ordezkariak batu baitziren bertan. Gainera, Eliza Katolikotik kanpoko beste talde kristauek ere beraien begiraleak bidali zituzten. 2450 gotzainek parte hartu zuten bertan historiako kontzlio handiena bihurtuz horrela. Txinatar komunistek 200 bat gotzainei parte hartzea galarazi zieten. Historiko kontziliorik unibertsalena izan zen, lehen aldiz Afrika eta Asiako gotzainak aritu baitziren bertan lanean.

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

9


Vatikanoa Vatikano Hiria -Egoitza Santua ere deitua- munduko estaturik txikiena da (0,44 km²), Eliza Katolikoaren hiriburu eta egoitza nagusia. Erromako hiriaren barnean dago. Estatu-burua Aita Santua da eta aginte sistema Monarkia eklesiastikoa da. Mila biztanle izanik, munduan jende gutxien duen estatua da. Pio XI. Musolinirekin egindako Letrango hitzarmenei garai batetan erromako Vatikano Muinoa zena lurralde independiente bihurtu eta harekin batera Erroman barnea dauden San Juan Letrangoa, Santa Maria Nagusia eta San Pablo Extramuros. Gorputz diplomatiko zabala dauka mundu osoan banatua eta enbaxadoreei nuntzio deitzen zaie normalean gotzain edo artzapezpikuak izaten direlarik. Polizia eta ejertzito propioa dauzka: Vatikanoko jendarmeria eta guardia suitzarra. Posta sistema, bankua eta euro propioak ere badauzka. Komunikabideen aldetik telebista, irratia, hedabieentzako gabinetea eta egunkaria ere baditu aken hau oso ezaguna delarik “osservatore romano”. Hizkuntza ofiziala latina eta bertan kutxaren batetik dirua atera nahi izanezkero pantaila latinez agertzen da. Balio artistiko eta kultural ikaragarria dauka bai bere eraikuntza, museo zein historiarengatik. Musika, kultura klasikoa, arkeologia etb azetrtu eta sustatzen dituzten hainbat erakunde dauzka.

Aita Santuaren eskumenak eta tituluak

Aita Santua, erraten ari garen gisan, Elizako burua eta agintari nagusia denez bertan botere guztia dauka. Bestalde estatuburua ere badenez Vatikanoko herrialdea ere bere eskuetan dago. Horrela bada Pedroren ondorengoaren eskumenak eta botereak bi multzotan banatu genitzake: Elizan daukan boterea eta botere politikoa. Elizako buru bezala dauzakna eskumenak - Kardinalak sortu eta postu desberdinetarako izendatu - Munduko gotzain guztiak izendatu - Apaiz zein laikoei nahi hainbat distintzio edo ohorezko postu eman - Eskumikuak ezarri edo kendu - Eliza zuzentzen duen araudia aldatu, arau berriak sortu… - Santuak eta Beatuak izendatu eta kanonizazio prozesuei hasiera eman - Entziklikak idatzi eta kaleratu - Kontzilioak deitu - Ex catedra, edo bere postuan bermaturik erraten duen guztia akats gabea izatea, hau da perfektua eta kontraesan ezina. - Dogmak deklaratzea. - Finean Eliza katolikoaren barruan botere osoa dauka. Estatuburu bezala dauzkan eskumenak

Vatikonoko planoa

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

- Vatikanoko agintari gorena - Edozein herrialdeetan Estatuburu bezala hartua izatea - Bertze herrialdeekin akordioak sinatzea eta harremanak ezartzea - Enbaxadoreak edo nuntzioak izendatzea - Immunitate diplomatikoa

10


Tituluak Mendeen joanean berez zeuzkan tituluei bertze hainbat gehitu dizkie Aita Santuak. Honako hauek dira Aita Santuaren tituluak: -

-

-

-

-

-

-

-

Papa o

Petrus Apostoli Postestatem Accipiens: Pedro Apostoluaren boterearen oinordekoa bezala itzuli daiteke. Bere Santutasuna o Tratamentu mota bat da, Erregeari gorentasun edo maiestate esaten zaion bezala. Erromako gotzain eta Artzapezpiku o Erroma Erromako eliz probintziako hiriburua da eta eliz probintzietako hiriburuetako gotzaina beti artzapezpikuak dira. Pontifex maximus o Erromatar enperadoreen garaitik datorren titulua da, gazteleraz sumo pontífice esaten zaio. Zubiegile gorena bezala itzuliko genuke. Kristoren bikario o Honek zuzen zuzenean esan nahi duena Aita Santua Kirstoren ordezkaria zuzena dela da. Apostoluen printzearen oinordeko o A.S San Pedroren oinordekoa dela adierazten du. Jainkoaren zerbitzarien zerbitzaria o Servus servorun Dei. Honela sinatzen dituzte Aita Santuek haien entziklikak. Ekialdeko Patriarka o Gregorio Haundiak jarri zion titulu hau bere buruari. Benedikto XVI. uko egin zion ohore honi. Italiako primatua o Gotzain batzordeak existitu baino lehen herrialde bakoitzean Elizbarrutiko jakin batetako gotzaina zen herrialde hartako gotzain guztien buru eta kasu honetan Erromako gotzaina Italiako gotzain guztien burua zen. Espainian Toledokoa primatua, Polonian Varsoviakoa, Portugalen Lisboakoa‌ Eliza katolikoaren buru o Ezaguna da titulu honen zergatia. Vatikano Estatuko subirano o Estatu horretako ahalguztiduna delako. 10. Ezkerretik eskuinera: Gregorio XVI, Leon XIII, Leon XII, Pio XII eta Paulo VI

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

11


Aita Santuaren ezaugarriak Badira itxura aldetik edo janzkeran Aita Santuak soilik erabili eta eraman ditzakeen zenbait elementu historian zehar forman, itxura eta funtzioan aldaketak jasan dituztena baina oraindik ere dirautenak. Ikusi ditzagun.

Arrantzalearen eraztuna

Ferula

Solideo txuria

Pedroren oinordekotzaren erakusgarria da. Eraztunean arrantzale bat ageri da txalupa batetan. Aita Santu bakoitzak berea darama eta hau hiltzen denean eraztuna suntsitu egiten da. Lehen agiriak sinatzeko edo argizariz xeilatzako erabiltzen zen.

Aita Santuak erabiltzen duen gurutze formako bakulua da. Lehen oso momentu konkretutan erabiltzen zen arren Paulo VI. eta Joan Paulo II. oso maiz erabiltzen hasi ziren ohiko gauza bihurtuz. Ferula asko daude Paulo VI.rena da ezagunena.

Solideoa gotzain guztiek daramaten txapel txikia da. Aita Santuak, bere arropa guztia bezala, txuria darama. Soilik Jainkoaren aurrean kentzen du: Mezan edo Santisimoaren aurrean.

Tiara

Palioa

Hiru koroaz osatutako mitra berezia, soilik Aita Santuak erabili dezakeena. Paulo VI erabiltzeari utzi zion eta Joan Paulo I. ez zuen honekin koroatu nahi izan eta mitra arrunt batekin “koroatu zuten�. Ez da erabiltzen.

Santa Ines egunean bedeinkatutako bildotsen artilez egindako bufanda modukoa da. Artzapezpiku guztiek daramate. Hau janzten diotenean da Aita Santu berria Aita Santu.

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

Hauek bezala Aita Santuak bere-bereak zituen bertze hainbat jantzi eta apaingarri zeuzkan, denak ere zentzu batekin, esate baterako: Fanoia, Kirotekak, mantua, estola pontifizioa‌ gehienak Vatikano II. ondotik desagertuak.

12


Aulki gestatorioa

Ezkutu pontifizioa

Aita Santua alde batetik bestera eramateko erabiltzen zen aulkia zen. Sedario izenenko gizon batzuek bizkarrean hartzen zuten plataforma gainean finkatuta zegoen aulkia eta Aita Saindua bertan zegoelarik jende artetik ibiltzen ziren. Joan Paulo I izan zen hau erabili zuen azkena.

Erdi Arotik datorren ohitura da gotzain guztiek haien ezkutu edo halako armarri propioa izatea. Nola ez, Aita Santua gotzain ere baden aldetik bere ezkutua ere badauka. Erromako gotzainen ezkutua Aitasantutza eta Vatikanoaren ikur diren Zilarrezko eta urrezko giltzen gainean marraztua agertzen da beti, gaineko aldean tiara bat eramaten duelarik.

Joan Paulo I. Aulki gestatorioan

Ezkutu hauek Aita Santu batek egiten dituen lan, monumentu neta oroigarri guztietan agertzen da, nolabait zigilu pertsonala balitz bezala. Horrexegatik Erroma guztia Aita Santu desberdinen ezkutuekin dago apaindurik, haiek egindako jendeak gogoan har dezan.

Joan Paulo II. ezkutua

Garai batetan Aita Santuen janzkera eta erabiltzen zituen hainbat objektu benetan ikusgarriak ziren. Paulo VI.rekin eta batez ere Joan Pablo II.rekin guzti hau xumetzen joan da eta gaur gotzain bat eta Aita Santua ia berdin janzten dira meza ospatzeko orduan.

Bazenekien‌? Aita Santua dagoen lekura solideo zuri bat eramanez gero eta bere idazkaria edo guardiaren bati entregatuta Aita Santuari jarri eta honek zeukana zuri ematen dizutela?

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Bada ordea bertze berezitasun bat: Aita Santua zuriz janzten da. Berez kleroaren mailaketan koloreak adierazgarriak dira, esaterako apaizen janzkera berezkoa beltza da, gotzainena morea, kardinalena gorria eta Aita Santuarena zuria. Baina ez zen beti horrela izan, izan ere pontifizearen arropa zuriak 500 urteko historia bertzerik ez baitu. San Pio V izan zen zuriz jantzi zen lehen Papa eta horrela egin zuen bera domingotar ordenakoa zelako eta ordena honen abitua zuria delako. Hortik aurrera moda moduko bat sortu zen eta gaur eguneraino iritsi zaigu ohitura hori.

Egoitz Telletxea Etxepare

11. San PioV

13


Nola aukeratzen da Aita Santua? Aurreko Aita Santuaren heriotza Aita Santu bat hiltzen denean Vatikanoan ikaragarrizko protokoloa jartzen da martxan. Elizaren burua eta Vatikanoko agintaria hil denez berria nor den erabi artean norbaitek gobernatu behar du dena eta norbait hori Camarlengo deritzon kardinal bat da, aurretik hil berriak izendatu duena. Camarlengo honek Aita Santu berri bat iritsi arte bere esku dauka Elizaren agintea, botere mugatua daukan arren. Horrela bada Kardinal berezi honek daukan lehenengo zeregina Aita Santua hil berria benetan hilda dagoela egiaztatzea da eta horretarako hiru pauso ematen ditu. Lehenik eta behin zapi txuri bat jartzen du hildakoaren aurpegi gainean, ea honek arnasten duen ikusteko. Ondotik zilarrezko mailu txiki batekin buruan kolpatzen du hiru aldiz ea zenduak erreakzionatzen ote duen frogatzeko. Eta hirugarrengoz, ohe ondoan jarrita belarrira gerturaturik hiru aldiz bere bataio izenez deitzen du hildako Aita Santua alditik aldira hiru minutu utziz. Papa hilda dagoela ikusirik bertze kardinalengana joan

Aulki hutsa

Gotzain guztiek haien sedea edo catedra daukate, bakoitzak bere katedralean. Aulki honek, nolabait, autoritatea, boterea eta erakusteko eskubide adierazten du. Sede batetako gotzaina hiltzen denean sede hori hutsik gelditzen da. Kasu honetan Aita Saindua hiltzen delarik Erromako gotzainaren sedea hutsik gelditzeaz gain Elizaren sede edo aulki nagusia ere hutsi gelditzen da. Vatikanoko eskudoak hildako Aita Santuaren ezkutua kendu eta kamarlengoarena jartzen du “sombrilla� moduko batekin sede vacante adieraziz:

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

eta erraten die: Vere Papa mortuus est!

12Kamarlengoa PioXI heriotza egiaztatzen

Hau eginda segituan hildakoari arrantzalearen eraztuna kendu eta lehendik erabilitako mailua harturik eraztuna suntsitzen du, honekin Aita Santu horren boterearen amaiera adieraziz. Jarraian zendutakoa gelatik atera eta Aita Santuaren etxea itxi eta seilatzen du pontifize berria iristen den arte. Behin guzti hau egin duelarik mundu osoari jakinarazten dio gertatutakoa. Momentu honetan hasten da sede vacante edo aulki hutsa deitzen den momentua. Jauregi pontifizioko brontzeko atea itxi egiten da, hil ezkilak jotzen dira. Hildakoari arropa aldatu eta Aita Santuaren jantziak janzten zaizkio biharamunetik hasita eta hiru egiunez jende aurrean gorpua erakusteko. Epe hori pasata Hileta elizkizuna ospatzen da eta hiru hilkutxetan sartu ondotik zendutako Aita Santua lurperatu egiten da Vatikano azpian dagoen kriptan. 9 egunez hileta mezak ospatzen dira. Hildakoaren heriotza egunetik gehienez 20 pasa behar dira Kardinalen buruak munduko

13

Egoitz Telletxea Etxepare . Martinez Somalo Kamarlengoa Joan Paulo II.ren aurrean

14


kardinal guztiak Conclvavera deitzeko eta Pedroren ondorengo berria aukeratzeko.

Konklabea: Aita Santu berria aukeratzen Esan bezala, ezin dira 20 egun baino gehiago pasa aurreko pontifizea hil eta konklabea (giltzapean esan nahi du) hasi artean. Honi kasu eginik kardinalen buruak (dekanoak)munduko kardinal guztiak deitzen ditu Erromara Pedroren oinordeko berria izango dena nor izango den erabakiko duen bilera handi horretan parte hartzeko. Konklabeko partaide izateko bi baldintza bete behar dira kardinala izatea eta 80 urtetik behera edukitzea konklabea hasten den momentuan. Bilkura honi hasiera emateko pro eligendo pontifice deritzon meza ospatzen da eta prozesioan denak sixtotar kaperan sartzen dira. Behin fildeltasun zina egin dutenean kardinal ez den pertsona orok sixtotar kapera uzten du. Hau adierazteko Extra omnes (denak kanpora) esaldia erabiltzen da. Kardinalak bakarrik gelditu direlarik botaketak martxan jartzen dira. Ezin dute haien burua bozkatu eta papertxoetan jartzen duten izena letra deformatuz idatzi behar dute inork, letraren bidez, botua norena den jakin ez dezan hau erabat sekretua baita. Aurretik aukeratuak izan diren hiru kardinalek botuen kontaketa egiten dute. Inork ez baditu bozken 2 herenak lortzen paper guztiak bildu eta sura botatzen dira honek sortzen duen ke beltza delarik jendeari Aita Santu berririk aukeratu ez denaren 14. Joan Paulo II. hil ondotik egin zen konklabearen hasiera berri ematen diona (fumata negra). Egunean soilik 2 botazio egin daitezte: bata goizean eta bestea arratsaldean. Aipatu beharra dago konklabeak dirauen artean kardinalak ezin direla inongo aitzakiapean Vatikanotik atera, ez eta telebistarik ikusi, internetik, erabili, irratirik entzun, egunkaririk irakurri eta kanpoaldearekin komunikatu. Lehen kardinal guztiak Jauregi pontifizioko pasilloetan gelditzen ziren lotan ezin baitziren bertatik atera. Joan Paulo II Santa Marta erresidentzian lo egiteko baimena idatzita utzi zuen eta beraz jauregitik ateratzeko baimena eman. Botaketan kardinalen batek botuen bi herenak lortuko balitu kontaketa lanetan ari direnak zuzenean erranen diote irabazleari bera dela Aita Santu berria. Lehen, kardinalak gutxiago Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

15


zirenean gizon bakoitza sonbrilla gisako baten azpian jartzen zen eta irabazle suertatzen zenak bera Aita Santu berria zela jakiten zuen sombrilla guztiak ixten zirelako berea kenduta. Boto guztiak hartu, hauts zuri batekin nahasi eta erre egiten ditzute. Su honek sortzen duen ke txuria (fumata blanca), San Pedro Basilikako ezkil jotzearekin batera Elizak berriro ere gidari bat daukala aldarrikatzen zaio munduari. Aukeratuari lehenik eta behin ea onartzen ote duen galdetzen zaio eta honek baiezkoa erantzuten badu Aita Santu bezala zein izen izan nahi duen. Izena aukeratua delarik malkoen gela deritzon gelatxo batera joan eta han txuriz janzten da. Gelatxotik aterata Sixtotar kapera erdian jartzen da eserita eta han kardinal guztiek, banaka, obedientzia zin egiten diote.

Bazenekien‌? Aita Santu izateko, berez, nahikoa dela gizonezkoa eta bataiatua izatearekin? Edozein gizonezko katoliko izan daiteke Aita Santu Apez, gotzain eta kardinal izateko beharrik gabe. Nozibait halako kasurik emango balitz hautatutakoa Erromara deitu eta diakono, apazi eta gotzain ordenatuko lukete.

Ondotik, konklabean parte hartu duten guztiak San Pedro basilikako fatxadaren balkoietan jartzen dira eta erdiko balkoi edo logiara kardinal diakonoen (bertze gai batetan ikusiko dugu kardinalen banaketa) burua azaltzen da munduari honako formula hau aldarrikatuz (adibide bezala Benedikto XVI. Aukeratu zutenekoa erabiliko dugu): Anuntio vobis gaudium magnum, Avemus Papam! Emminentisimun ac reverendisimum dominum, dominum Josephum, sancte ecclesiae romanae cardinalem Ratzinger! Qui sibi nomen impossuit Benedicti XVI

Kardinal izan gabe aukeratu zuten azken Aita Saindua Gregorio XVI. Izan zen gotzain zelarik.

(Poz handi bat iragartzen dizuet, badaukagu Aita Santua! Hain gorena eta ohoragarria den jauna, Jose jauna, Eliza santu kotalikoako Ratzinger Kardinala! Zeinak Benedikto XVI. Izena hautatu duen.)

Segituan Aita Santu berria agertzen da balkoian eta jendea agurtzeko hitz batzuk erran ondotik Urbi et orbi (hiria eta mundua, hau da, Erromako hiria eta mundu guztia) bedeinkazioa botatzen du. Aste betera Erromako apezpiku berriaren agintaldiari hasiera ematen zaio meza handi batekin. Lehen koroatze meza deitzen zitzaion. Meza horretan Aita Santu berriari tiara jartzen zitzaion eta horrek pontifikatu berriaren 15 Benedikto XVI. aukeratu zuten egunean Urbi eta Orbi bedeinkapena ematen

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

16


hasiera adierazten zuen.

Bukatuz‌ Orrialde hauetan zehar Aitasantutzari buruz zerbait ikasiko zenuela espero dugu. 2000 urteko historia ezin da orrialde gutxi batzuetan bildu, ez eta erakunde honen inguruan mugitzen den guztia. Vatikanoa, Kardinalak‌ guzti honen azalpen egoki bat bertze gai batzuetan emango dugu. Aita Santutza gure fedearentzat funtsezkoa eta oinarrizkoa da. Historia zehar egon diren 200tik gorako Aita Santu horien artean denetarik izan da, onak, oso onak, txarrak eta okerragoak baina denak komunean zeukatena zera da: Jainkoaren zerbitzari izan direla eta haien lana eta zeregina Jainkoak bakarrik epaitu dezakeela. Akitzeko ideia batekin gelditzea nahi genuke: Aita Santua Kristoren benetako Elizaren benetako burua da. Aita Santuaren aginduetatik, hainbat Papak erakutsi duten gauzetatik kanpo ez dago Elizarik, ez dago Kristorenganako benetako federik. Katoliko izateak Aita Santua maitatzea eta defendatzea dakar.

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

17


Eranskina Mitoak eta errealitatea

Papisa Juana Joana “Aitasantusaren” kondaira berriz moda jarri da. Azken urteetan jadanik bi filme egin dira kondaira honi sona emanez. Istorio honek dioenaren arabera Joana monje baten alaba zen eta bere aitak garai hartan emakumeek jaso ezin zezaketen hezkuntza eta kultura eman zizkion modu honetan Joana neska jakintsu eta jantzia bihurtuz. Ikasketetan aurrera egin nahi eta gizonez mozorrotu beharrean aurkitu zen. Teologia alorrean oso jakintsua izaki Elizaren barruan postuak igoz joan zen konklabe batetan Aita Santu bezala aukeratua izan zen arte. Pedroren ordezko bezala Joan VIII. Izena jarri omen zion bere buruari. Jadanik Erromako gotzain kardinal batekin harreman sexualak izan eta haurdun gelditurik meza ospatzen ari zela erditu omen zuen. Kondairak bertsio asko ditu baina zabalduenak dio erditu ondotik Aitasantutzari uko egin egin eta monastegi batera erretiratu zela eta han eman zituela hil arterainoko bere urteak. Mito honek erdi-aroan dauka oinarria eta bere booma Erreforma garaian izan zuen Luteranoak Elizaren fama zikindu nahien zabaldu zutelako. Azken mendeetan noizean noiz eta ointeres konkretuen arabera, modan jarri izan da. Joan VIII. Aita santua existitu egin zen eta gizonezkoa zen. Papisa Joanaren kondairak ez dauka funts historikorik eta historialariek ere onartezintzat jotzen dute.

Kontzilio “cadaverico”a Formoso Aita Santuari egindako epaiketa bat izan zen. Formosok 6 hilabete zeramatzan lurperaturik eta bere ondorengoa zen Esteban VI. lurpetik gorputza atera, Aita Santuz jantzi, eta juzio bat egin zion. Errudun topatu zuen Estebanek bere aurreko Aita Santua eta bere gorputza Tiber ibaira jaurti zuen. Formoso Aita Santuaren hondakinak Tiber ibaitik atera zituzten Erromako biztanleek. Gaur egun Vatikanoan lurperaturik dago.

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

18


Ariketak_____________________ 1. Hasieran Jesusek San Pedro bere ordezkari nola izendatzen duen ikusi dugu. Ez da hori Biblian Aitasantutza justifikatzen duen pasarte bakarra. Itun Zahar zein Itun Berrian Aitasantutzari erreferentzia egiten dioten testuak dauzkagu. Ondoko koadroan ematen zaizkizun pasarteak bilatu eta ondoan jarri pasarte haietan non azpimarratzen den Aitasantutzaren balioa: Esaldia Mt 16,15-19

Isaias 22,22

Lk 5,3

Lk 22,31-32

Jn 21,15-17

2. Erantzun ondoko galdera hauei unitatean irakurri duzuna erabiliz:

Nor da Aita Santua? Norengan dauka oinarria Aitasantutzak?

3. Talde lana: a. Aitasantutzat historian zehar momento zailak bizi izan ditu. Bilatu ezazu pasarte hauei buruzko informazioa eta klasekideen aurrean azaldu: i. San Leon I eta Atila ii. Mendebaldeko zisma. iii. Napoleon eta PioVIb. b. XIX.mede bukaera eta XX.mmende osoa garai konplexuak izan dira Elizarentzat. Ondotik ematen zaizun zerrendatik izen bat hartu, informazioa bilatu eta klasekideen aurrean aurkezpen bat egin (hitzez, power point baten bidez, hormairudi baten bidez‌). Pio IX Pio XII Leon XIII Joan XXIII PioX Paulo VI Bendicto XV Joan Paulo I Pio XI Joan Paulo II Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

19


Jarduerak_____________________ 1. Aita Santuaren irudiarekin estu-estu lotuta dauden lekuak ezagutu nahi? Ondoko loturaren bidez Vatikanoko leku ederrenak ezagutuko dituzu bertan egongo bazina bezala. Hemendik visita ditzakezu: c. San Pedro basilika d. Letrango San Joan edo Erromako katedrala e. San Pablo Extramuros (San Pauloren hilobia) f. San Maria Nagusia (Erromako patriaren basilika) g. Redemptoris Mater kapera (Kardinalek 2000. Urtean Joan Paulo II.ri oparitutako kapera modernoa) h. Scavi vaticani: Vatikano azpian dauden indusketak Guzti hau hementxe:

http://www.vatican.va/various/basiliche/index_sp.html

2. Aita Santu baten gora beherak, aukeraketa, ekintza diplomatikoak, Elizaren gobernua‌ nola diren ikusteko filme hau ezin hobeto legoke: a. Juan XXIII, el Papa de la paz. GloriaTv, web orrialdearen bidez ikusi dezakezu.

Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

20


Lekaroz BHI Erlijio m Departamendua

Egoitz Telletxea Etxepare

21


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.