elkar aldizkaria 17 - 2009ko udazkena - otoño 2009

Page 20

LIBURUAK

TXIKIENEN LAGUN

HANDIAK L

iburuetan sortu diren pertsonaiak dira, batzuk telebistara eta zinera ere jauzi egin dute, bateren batek interneten ere badu bere gunea, baina guztiak bizi dira haurren irudimenean. Haur liburuetako pertsonaiak dira, etxeko txikienen lagun minak. Pertsonaia askok ez dakite oraindik euskaraz baina batzuk hasi dira ikasten, Geronimo Stilton edo Bat Pat sagu eta saguzar ezagunak bezala. Hamar urtetik behera dituzten irakurleen gustukoenen artetik hautatutako hamarrekoa da, liburu dendetan sarrien eskatzen dituztenak.

Geronimo Stilton (Destino) izango dugu abendurako. Bera eta bere lagunak. Stilton ez baita pertsonaia bat, familia eta lagunarte handihandia baizik. Geronimo Stilton bera da idazlea eta pertsonaia nagusia, Tea arreba, Tranpita lehengusua, Benjamin iloba eta Pandora, Metomentodo Quesoso eta Hiena lagunekin batera. Ia berrogei aleko ipuin sorta, komikiak, denboran bidaiatzen duten ipuin bereziak eta Tea Stilton koadrilaren liburuak dira liburu dendan aurkitu daitezkeenak, baina Stiltonen unibertsoak liburuez gain webgune bizi-bizia ere badu: jolasak, txisteak, aho-korapiloak, liburuei buruzko iritziak eta lehiaketak aurki daitezke bertan. Lehenengo urrats batean Stilton dut izena, Kafesne baten erruz, Nostrasaguren eskuizkribu misteriotsua eta Ongi etorri harkaitz zekenera, tituluak euskaratu dira, eta aurki beste liburu gehiago.

20

Lurdes Auzmendi eta Koldo Biguri dira itzultzaileak.

baten bila; eta hirugarrena, aurtengo udazkenean iritsiko da liburu dendetara.

Beste sagu euskaldunberria, baina hau hegalaria, Bat Pat dugu. Stiltonen antzera pertsonaia bera da idazlea, liburu beldurgarrietan aditua, eta sorgin, mamu, hilerri eta fantasiazko animaliaz jositako abenturak kontatzen ditu. Rebecca, Martin eta Leo, 8, 9 eta 10 urteko lagunak ditu abentura hauetan bidaide, Brujula bere anaia eta familiako besteekin batera. Montena argitaratzaileak gaztelaniaz merkaturatua du eta Mensajero etxearen eskutik iritsiko dira udazkenean euskarazko bertsioak: hasteko Hilerriko altxorra eta Gauerdiko sorginak. Roberto Pavanello italiarra da sortzailea eta euskarara itzuliko dituena Aitor Arana.

Kamile (Ttarttalo) aurrekoa baino gaztexeagoa da. Neska arrunta da, ez du magiarik, ez aparteko misterio edo fantasiarik, baina samurra da, lagunen lagun ona, bihurria izaten ere badakien ume ona, arazo eta gertaera arruntak dira bereak, adineko edozein umerenak. Agian horregatik dute hain gustuko adin bereko, irakurketan hasi berriak diren haurrek, batez ere neskek. Nancy Delvaux da pertsonaia honen sortzailea eta Aline Petigny ilustratzailea.

Umeen gustuko beste pertsonaia Toti Martinez de Lezea idazleak sortutako Nur (Erein) da. Berriki iritsi da liburu dendako apaletara, baina berehala bereganatu ditu haurrak. Nur neskatila da, gaztetxoa, ile beltz begi handia, fantasia eta abentura zalea hasiera beretik: lehen ipuinean gnomo txiki bat eta bere lagunartea aurkeztuko ditu; bigarrenean, oihanera sartuko dira gauez altxor misteriotsu

KatieKazoo (Bru単o) ere neskatila arrunta da, bere liburuetako istorioak eskolan, lagun koadrilan, udalekuan..., haurrek ondo ezagutzen dituzten inguruetan gertatzen dira, eta neskatoaren aldartean eragiten dute: batzuetan alai, besteetan haserre, larri, triste, eta inoiz aztikeriaren bat gertatzeraino! Benetako bitxikeriak gertatzen dira KatieKazoo-ren bizitzan. Oraindik ez duenez euskararik ikasi, haur euskaldunek gaztelaniazko irakurketa praktikatzeko aproposa izan daiteke. Nancy Krulik da egilea.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
elkar aldizkaria 17 - 2009ko udazkena - otoño 2009 by elkar.com - Issuu