literatura
14
ALBERTO
LADRON ARANA
Nobela berri batekin dator Ladron Arana: Ilunpeko zelataria, gerraosteko Iruñean giroturiko istorio iluna, fantasia ukituak dituena. Azken liburu honetan, zure aurreko nobelen al dean, badira berritasunak, ezta? Bai, nire azken nobelak gaur egungo Nafarroan girotu riko thrillerrak izan dira, eta azken bostek protagonista bera izan dute, Leire Asiain inspektorea. Honakoa, or dea, 1947an gertatzen da, eta oso protagonista gazteak ditu, hamabi urtekoak. Horretaz gain, istorioan beldu rrezko generoaren elementu batzuk ageri dira.
Beste gauza askotan, aldiz, betiko Ladron Ara na topatuko dugu … Funtsean, Ilunpeko zelataria krimen batzuen ikerketa bat da, eta thriller bat bezala idatzi dut. Horregatik, ira kurleek nire ohiko estiloa topatuko dute liburuan: sus pensea, erritmo bizia, sorpresak… Eleberri luzea izan arren, arin idatzi duzu. Gus tura aritu zara idatzi bitartean? Oso gustura. Dokumentazio lana, adibidez, inoiz baino interesgarriagoa izan zen. Garaiko liburu, aldizkari eta tebeoak irakurri eta pelikula andana ikusi nuen. Askotan tentazioa izan dut argibide horiek guztiak testuan sartze ko, baina ez nuen nobela historiko bat egin nahi, thriller bat baizik, eta horrek erritmo bizia eskatzen du. Hala ere, espero dut garaiko giro goibela harrapatu izana. Zure baitan sentitzen zenuen aldatzeko beha rra? Eta nola uste duzu hartuko dutela zure ira kurle fidelek? Oso gustura gelditu nintzen Asiainen azken nobelekin, baita irakurleek egin zieten harrerarekin ere. Aspaldi nuen asmoa honelako nobela bat idazteko, eta ohartu nintzen une egokia zela zerbait berria egiteko, presiorik gabe, deus demostratu beharrik gabe. Seguru nago no
ILUNPEKO ZELATARIA Alberto Ladron Arana ELKAR
bela irakurtzen hasi orduko, nire betiko irakurleak etxe an bezala sentituko direla. Eta hurrena? Detektibe istorio bat, ala sorpresa gehiago? Aspaldi honetan benetako krimenei buruz irakurtzen ari naiz. Seguruenik, hurrengo nobela bide horretatik ibiliko da…
RUBEN
Haur literaturako hainbat lan argitaratu izan di tuzu. Hau, berriz, gazte zein helduentzat izan liteke, baina nobela sendo bat da. Nolatan alda keta? Denbora luzean izan nuen mugalarien inguruko istorio bat egiteko gogoa. Hasi bezain laster ohartu nintzen tramek, pertsonaien garapenek… ohi baino luzeago idaztera eramango nindutela. Istorioak berak horrela eskatzen zuen. Comète sareak garrantzi berezia du. Haren berri jakin zenuenetik nahi izan zenuen nobela bate ra eraman, edo nola izan da prozesua? Mugalarien inguruko idazketaren hastapenetan, ETBko Mugaldekoak telesaila ikusten hasi nintzen, girotzekoedo. Bertan izan nuen lehenengo aldiz Comète sarearen berri. Leiho bat zabaldu zitzaidan. Nire zorionerako, Comète Sareko Lagunak elkarteak berriki antolatutako martxan, liburuan agertzen diren pertsonaien bilobak ezagutzeko parada izan dut, oso berezia izan da. Eta hari horrekin txirikordatuta beste bat, ume zurtz geratzen den gaztetxo bat kontrabandoan hasten eta trebatzen dena…
RUIZ
Beti mugan argitaratu du Ruben Ruizek, abenturazko nobela bat, Bidasoko mugako istorioak kontatzen dituena, II. Mundu Gerrako garai gatazkatsuan. Bai, hori izan zen guztiaren abiapuntua. Bidaia iniziatiko baten kontakizuna da. Mattin da kontrabandisten istori oaren ardatz nagusia. Denetariko emozioak biziko ditu irakurleak Mattinekin batera, eta umorezko pasarteak ere topatuko ditu. Nolako esperientzia izan da nobelaren idazke ta? Errepikatzeko asmorik bai? Asko gozatu dut, egia esan. Ni ez naiz historialaria eta horrek apur bat kezkatzen ninduen, baina zorionez Juan
BETI MUGAN Ruben Ruiz ELKAR
Carlos Jiménez de Aberasturiren Camino a la libertad libu ruarekin egin nuen topo, besteak beste, eta Comèteren istorioa garatu ahal izan nuen. Eta bigarren galderari helduz, gazteentzako beste lan batean murgilduta na bil. Suizidioaren inguruko kontakizun bat.