AINHOA
7:55. Alarma hotsa. 8:00. Alarma hotsa. 8:05. Alarma hotsa. 8:10. Alarma hotsa. 8:15. Alarma hotsa. Bua, serio? Osteguna oraindik, animo. Behintzat, lehen orduan soinketa, demasa! Horrela hasi behar lukete eskola-goiz guztiek. Txandala jantzi eta ttak, prest. Ostra, ia ahaztu dun bart erretako porroaren mutxikina garbitzea; laster dun bestela sermoia. Katilua kafez goraino bete eta esne tanta bat erantsi dion. Mikrouhinera. Jira gurpiltxoa, beldurrik gabe. Katilua biraka nola dabilen begira hago, hasi haiz usaina sumatzen… ostra! Idazlana!! Ahalik eta ahots goxoenarekin jo dun neba zaharrarengana: –Peruuuuuu… Utziko didak inprimagailua? Idazlan bat aurkeztu behar diat! Dutxatik erantzun din: –Hartu herorrek! Beti bezala gauzak denborarekin, e? 9