Page 1

2017 finkatze-urtea

Urteko txostena


Elhuyar irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da, eta euskal gizartea eraikitzen laguntzen dihardu, 1972tik. Euskaratik, teknologiaz eta ezagutzaz baliatuz eta zientzia zabalduz, gizarte aktibo, kritiko eta berdinzalea eraiki nahi dugu.

2017 finkatze-urtea

URTEKO TXOSTENA

-1-


URTEKO TXOSTENA, 2017

Elhuyar, 1972tik Leire Cancio Orueta Elhuyarreko zuzendari nagusia

2017ko unerik pozgarriena

2017ko unerik zailena

2017ak une pozgarri bat baino gehiago izan ditu: proiektuek argia ikusi dutenean, beste eragile askorekin batera egitasmoak aurrera atera direnean, eta abar. Beti esan ohi dugu gauzatzen ditugun jardueren bidez islatzen dela Elhuyarren balioa. Bada, 2017an, Elhuyarren ibilbidean jauzi kualitatiboa eragin duten proiektuek ikusi dute argia, eta, aukeratzekotan, horiek aipatu nahiko nituzke. Batetik, zientziaren arloan, Bizilabe, gazteentzako ikerketa-zentroa. Bilbon zabaldu zen, 2017ko udazkenean, lehen proiektu pilotua, eta, era berean, Azpeitia-Azkoitia aldean, gazteak ikerketara zabaltzeko urratsak ematen jarraitzen dugu. Proiektu aitzindaria da Bizilabe, zeinak, euskal gizarteari aukera berri bat eskaintzeaz gain, Elhuyarkideoi etorkizuna motibagarri egiten baitigu. Proiektuan, Bilboko Udala eta Iraurgi Berritzen garapen ekonomikoko agentzia izan ditugu bidelagun, eta gugan konfiantza osoa dutela erakutsi digute. Bestalde, hizkuntzaren arloan, aipatu gabe ezin utzi, beste ikerketa-erakunde batzuekin batera, itzulpen automatikoan, sare neuronaletan oinarritutako sistemetara egin dugun saltoa. Aukerez beteriko teknologia-haustura irudikatzen dute sare neuronaletako sistemek, itzulpen automatikoan. Bai sistema horiek bai Bizilabe martxan jarrita, hemendik aurrera, ezer ez da berdina izango.

Zailtasunei dagokienez, aipatuko nuke oraindik ere Elhuyarren baditugula ebatzi gabeko ekuazio batzuk: gure proiektu batzuek, erabiltzaileen aldetik bisitatu eta erabilienak izan arren, kolokan daukate etorkizun ekonomikoa. Hiztegiak kokatzen dira horien artean; izan ere, 2017an, 32 milioi bisita izan zituzten, eta haien etorkizuna bermatzeko formula berriak saiatu eta asmatu beharrean gaude. Bestetik, zientzia datorkit burura. Zientziaren gizarteratzea, zientzia-hezkuntza, kultura zientifikoa eta halakoak erabat desagertu dira politika publikoetatik. Zientzia gizarteratzeko proiektuek, beharrezkoak eta estrategikoak izanagatik ere, ez dute lekurik deialdietan. Ez nuke ezkorra izan nahi, ordea. Ziur gaude, gizartean zientzia-bokazioen beharra edota ikerketa arduratsua pil-pilean dauden garai honetan, jabetuko garela zientzia-hezkuntzak zein zientzia gizarteratzeak duten garrantziaz. Horren alde jarraituko dugu lanean.

-2-


URTEKO TXOSTENA, 2017

ezagutuz aldatzen Txema Pitarke De la Torre Elhuyar Fundazioko lehendakaria

2017ko unerik pozgarriena

2017ko unerik zailena

Urtea bukatuta bereziki poztu nau aurreko urteetako zailtasunak gainditzen hasita gaudela, horrek hauspoa ematen baitigu, zalantzarik gabe, proiektu berriak abian jarri ahal izateko. Izan ere, 2017an zehar abagune baikorra izan dute Elhuyarrek eskaintzen dituen zerbitzuek: itzulpenak, komunikazio-zerbitzuak, euskara-planak, berdintasun-planak, parte-hartze zein berrikuntza sozialeko proiektuak, proiektu terminologikoak eta abar. Bezeroak mantentzeko eta berriak topatzeko gai izan gara, eta lankidetzak zein zerbitzuak eskaintzeko orduan aurreko urteetan ekimen berrietan sartzeko izandako beldurra makalduta ikusi dugu. 2017an bide interesgarriak ere zabaldu dira; besteak beste, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak itunpetze-politikaren definizioa abiatu zuten euskarazko hedabideekin batera.

Zailtasunak gabe erronkak aipatu nahi nituzke Hamaika ditugu: nola eragin gizartean, zer eskaini Elhuyarretik euskal gizarteari, nola lortu Elhuyar berdinago eta inklusiboagoa, nola egin aurrera kudeaketan eraginkortasunez, nola ikusarazi gure zerbitzuen balioa, nola hazi eta elikatu Elhuyar... Aurrera egiteko, aldatzeko, hobetzeko, ezinbestekoak ditugu horiek guztiak. Aurrera egiteko akuilu ditugu, eta elkarrekin saiatzen gara erantzuna ematen.

-3-


URTEKO TXOSTENA, 2017

Honelako erakundea da Elhuyar:

-4-

Konprometitua


URTEKO TXOSTENA, 2017

Ekintzailea

Irekia

Enpatikoa

-5-

Sendoa


URTEKO TXOSTENA, 2017

Zergatik Elhuyar? Euskal gizartea eraiki nahi dugu, eta zazpi multzotan banatzen ditugu gure erronkak:

-6-


URTEKO TXOSTENA, 2017

-7-


URTEKO TXOSTENA, 2017

Ingurune digital eleaniztuna eta inklusiboa OndareBideak museo birtualaren webgunea berritu dugu Donostia 2016 kultura-hiriburutzaren testuinguruan sortu zen museo birtualaren proiektuak webgune berria du: ondarebideak.eus. Dagoeneko 400.000 item kulturaletik gora jarri dituzte 43 erakundek webgunean, Elhuyarrek, Eusko Ikaskuntzak eta EHUko IXA ikerketa-taldeak software aske eta kode irekiko teknologiekin garatutako plataformaren gainean. Erabiltzaileek, edukiak kontsultatzeaz gain, interpretatu egin ditzakete, eta ibilbideak sortu.

ondarebideak.eus

Elhuyarren teknologia PuntuEUS Behatokian eta Euskararen Adierazle Sisteman Elhuyarren hizkuntza-teknologiak eta arlo horretako jakintza baliatu ditu PuntuEUS Fundazioak bere Behatokian, euskarak Interneten duen presentzia aztertzeko, kuantitatiboki zein kualitatiboki. Soziolinguistika Klusterrak bideratuta Euskal Herriko hainbat erakundek osatu duten Euskararen Adierazle Sistemaren garapenean ere parte hartu du Elhuyarrek; adierazle digitalen neurketari dagokionez batez ere.

Elhuyarren Gida Eleaniztunak Antio Interpretazio Zentroan Zumarragako Antio Interpretazio Zentroa eleaniztuna eta irisgarriagoa da orain, Elhuyarren Gida Eleaniztunak plataformari esker; hots, ahotsaren sintesia eta itzulpen automatikoa baliatuz. Informazio-paneletan dauden QR kodeak nork bere mugikorrarekin eskaneatuz, bisitariek nahi duten hizkuntzan jasoko dute informazioa, mugikorrean bertan, idatziz eta ahoz. Hala, ikusmen-urritasuna dutenek entzun egin dezakete erakusketako informazioa.

domeinuak.eus/behatokia

Bi doktore gehiago Elhuyarreko hizkuntza-teknologien arloan Hizkuntza-teknologien arloan, puntaren puntan dago Elhuyar; ez bakarrik merkaturatzen dituen sistema eta aplikazioetan, baita ikerkuntzan ere. Horren froga, arlo horretako doktoreen kopurua. Hiru doktore genituen hizkuntza-teknologien arloan orain arte: Eli Pociello, Antton Gurrutxaga eta Igor Leturia. 2017tik, beste bi ere baditugu: Zuhaitz Beloki eta Xabier Saralegi.

-8-

gidaeleaniztunak.elhuyar.eus


URTEKO TXOSTENA, 2017

Ingurune digital eleaniztuna eta inklusiboa Elhuyar hiztegien webguneak entzuten ikasi du Elhuyar hiztegien webgunea etengabe eguneratzen jarraitzen dugu, bai edukiari dagokionez, bai kontsultatzeko aukerei dagokienez. 2017an, besteak beste, adibideetan bilaketak egiteko aukera gehitu dugu, orain arte webgunean erregistratutako erabiltzaileek baino ez zituzten zenbait aukera edonork ikusteko moduan jarri ditugu, eta, gainera, euskarazko sarreretan bilaketak ahotsaren bidez egiteko aukera gehitu dugu, EHUko Aholab laborategiaren AhoSR teknologia txertatuta.

ElkarOla hizkuntza- eta hizketa-teknologien alorreko ikerketa estrategikoaren emaitzak aurkeztu ditugu VICOMTECH-IK4 eta TECNALIA zentro teknologikoek, EHUko Aholab eta IXA ikerketa-taldeek eta Elhuyarrek osatutako partzuergoak 2015-2016an egindako ikerketa estrategikoaren emaitzak aurkeztu ditugu. Eusko Jaurlaritzaren RIS3-ko arloetarako irtenbide praktikoak izan ditu helburu ikerketa-proiektu estrategikoak, eta hiru demo garatu dira: lurraldearen alorrerako, bezeroen arreta-zerbitzurako elkarrizketa-agente bat; biozientzien eta osasunaren alorrerako, osasun-arloko termino eta erlazioen bilatzaile bat; eta fabrikazio aurreratuaren alorrerako, adituaren eta langilearen arteko telelaguntza-sistema bat, denbora errealean funtzionatzen duena.

hiztegiak.elhuyar.eus

DLDP Europako proiektuaren inkestaren emaitzak argitaratu ditugu Digital Language Diversity Project Europako proiektuan lanean jarraitzen dugu, eta 2016ko udan Europar Batasuneko lau hizkuntza gutxituren erabilera digitala (euskara, bretoiera, kareliera eta sardiniera) neurtzeko egin genuen inkestaren emaitzak argitaratu ditugu. Erantzun ikaragarria izan du inkestak, eta emaitzek argi erakusten dute hizkuntza horietako hiztunek beren hizkuntzan bizi nahi dutela beren bizitzako arlo guztietan. dldp.eu

elkarola.eus

LAGUNTZAILEAK

-9-


URTEKO TXOSTENA, 2017

Hizkuntzen kudeaketa ingurune eleaniztunetan Lan-eremu elebidunetan hizkuntza gutxituan komunikatzea: nola lortu kalitateko zaintzarako hizkuntza-gaitasuna? COMBI proiektuaren orain arteko emaitzak eta Europako hainbat herrialdetako jardunbide onak aurkezteko jardunaldi bat antolatu genuen ekainean. Metodo berriak lantzen ari gara proiektu horretan, eremu elebidunetako langileek eguneroko jardunean hizkuntza gutxituan komunikatzeko gaitasuna lor dezaten. Europako hainbat aditu bildu ziren Donostiako Carlos Santamaria zentroan.

Osasungintzaren arloan lanean Osasungintzaren arloan, bi erakundetan aritu gara. Batetik, Osakidetzaren Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren tarteko ebaluazioa egin dugu, Osakidetza osatzen duten 21 erakundetan, hizkuntza-normalizaziorako planifikaturiko neurri eta helburuak zer neurritan betetzen diren jakiteko. Ebaluazioa egiteko, informazio kuantitatibo eta kualitatiboa hartu dugu kontuan, eta, horretarako, honako metodologia hau erabili dugu: Osakidetzako profesionalei elkarrizketak, bertatik bertarako behaketa, paziente euskaldunei inkestak, telefono-deiak zerbitzu eta unitateetara, eta talde fokalak. Bestetik, San Juan de Dios Donostiako eta Arrasateko ospitaleetan, euskararen erabileraren diagnostikoa egin dugu, eta I. Euskara Plana diseinatu. Erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak errespetatzea izango da euren lehentasunezko helburua, lehenengo plan honetan.

Linguatec: hizkuntzak garatzeko mugaz gaindiko proiektua Interreg Poctefa deialdian, LINGUATEC proiekturako diru-laguntza eskuratu dugu. Hiru urteko mugaz gaindiko proiektu horren helburua da aragoieraren, okzitanieraren, katalanaren eta euskararen garapen digitalerako elkarlana bideratzea, ezagutza, baliabideak eta tresnak partekatuz eta berariazko aplikazioak sortuz. Elhuyarrek gidatuko du proiektuan jardungo duen lantaldea: IXA Taldea, Euskaltzaindia, Lo Congres okzitanieraren kongresua, Aragoiko Gobernua eta CNRS erakundea (Okzitaniako Tolosa).

combiproject.eu

Itzulpen automatikoa ikertzen

AZPidazki berritu dugu EHUren urteetako lankidetza dugu, eta, azken urteetan, AZPidazki aplikazioa berritu dugu, kanpotik eta barrutik, euskaraz lan egin nahi dutenen beharrei erantzun nahian. Itxuraz, tresna soila dirudi, baina oso ahaltsua da, eta eraginkorra izan nahi du, ohiko zailtasunei erantzuteko baliabideekin: hiztegiak, itzulpen-memoriak, aditza, deklinabidea, data eta ordua‌ Etorkizunean, gainera, berritzen jarraitzeko asmoa daukagu. Hemen aurkituko duzu: azpidazki.ehu.eus/azpidazki.

2017an, Elkartek deialdiko bi ikerketa-proiektu izan ditugu martxan, itzulpen automatikoaren arloan: batetik, MODELA, sare neuronaletan oinarritutako itzulpen automatikoko sistemak ikertzeko; bestetik, QUALES, sistema horien emaitzak automatikoki ebaluatzeko sistemak ikertzeko. Aipatutako bi proiektu horiek elkarlanean gauzatu ditugu AmetzagaiĂąa, ISEA, Vicomtech eta IXA taldearekin batera.

osakidetza.euskadi.eus

modela.ametza.com

azpidazki.ehu.eus/azpidazki

- 10 -


URTEKO TXOSTENA, 2017

Hizkuntzen kudeaketa ingurune eleaniztunetan BIKAIN, Euskararen Kalitate Ziurtagiria 2017

Itzulpen automatikoa eta komunitatea

Hiztegien erabilerari buruzko Europa mailako ikerketa

Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala da Bikain, eta esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitortzen du. 2017ko ekitaldian (10. ekitaldia), 35 erakundek jaso dute aitortzaren bat, eta gure bezero batzuk ere izan dira haien artean: maila ertaineko ziurtagiria lortu dute CAF Beasaingo lantegiak eta Maier S Koop-ek, eta mailarik gorena, Bidelanek, Cikautxo S Koop-ek eta JMA, Alejandro Altuna SAk.

2015ean Eroski Fundazioarekin martxan jarritako proiektu bat gizarteratu dugu 2017an: consumer.eus. Itzulpen automatikoaren laguntzaz consumer.es webguneko elikadurari buruzko edukia gaztelaniatik euskarara itzultzea izan da proiektuaren helburuetako bat. Horrekin batera, eta Interneteko euskaldunen komunitatearen laguntzarekin, itzulpenak errepasatu dira, eta sistema hobe bat sortzeko erabili da informazioa. Proiektu honetan, IXA taldearekin batera egin dugu lan.

Europako 26 hizkuntzatako hiztegien erabilerari buruzko inkesta bat jarri zuten abian maiatzean, European network for e-lexicography (ENeL) COST proiektuaren barruan. Elhuyar 2013tik ari da parte hartzen lexikografia digitalaren arloan egiten den ikerkuntza areagotzea, koordinatzea eta bateratzea helburu duen proiektu horretan, euskarazko lexikografiaren ordezkari gisa, eta guk zabaldu genuen inkesta euskaldunen artean. Galdeketaren helburua da aztertzea hiztunek erabiltzen ote dituzten hiztegi elebakar orokorrak, eta erabiltzen dituztenen erabilera nolakoa den. Inkestaren emaitzak ez dira argitaratu oraindik.

consumer.eus

Kalitate goreneko itzulpen-zerbitzua Elhuyarren itzulpen-zerbitzuak EN ISO 17100:2015 arauaren araberako kalitate-ziurtagiria berritu du atzera, eta kalitate goreneko zerbitzua eman die 100 bat bezerori. Horren erakusgarri, bezeroen artean egin dugun gogobetetze-inkestaren emaitza: 5etik 4,12ko batez besteko kalifikazioa lortu dugu. 2017an, sei milioi hitz baino gehiago itzuli ditugu hainbat hizkuntzatara: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana, galegoa, alemana, arabiera, urdua‌

Petrolio-industriaren hiztegi eleaniztuna egiteko hitzarmena sinatu dugu Petronorrekin Petrolio-industriaren hiztegi eleaniztuna egiteko hitzarmena sinatu dugu Petronorrekin. Hiztegiak 300 definizio tekniko eta sektorearekin zerikusia duten 1.500 kontzeptu espezializatu inguru bilduko ditu, sailen arabera antolatuta, honako lau hizkuntza hauetan: euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa.

itzulpenak.elhuyar.eus

- 11 -

elexicography.eu

LAGUNTZAILEAK


URTEKO TXOSTENA, 2017

Euskararen erabilera soziala “Kezkatik aktibaziora” ikastaroa eman dugu

eragin, euskarari prestigio eta balio handiagoa emateko erreferenteekin lan egin eta euskararen erabilera bultzatzeko arnasguneak berrindartu nahi ditu.

Zer egin unibertsitatera euskaraz ikastera etorritako ikasleak elkarrekin gaztelaniaz ari badira? Nola edo non esku hartu irakasleek? Zer erremintarekin? Galdera horiei erantzuten aritu gara, besteak beste, irailetik abendura EHUko hiru campusetan eman dugun ikastaro batean. Irakasleei esku-hartzeko baliabideak eman, euskararen inguruko bizipenak hobeto ulertzen lagundu eta euskararen erabilera areagotzeko helduleku lagungarriak proposatu genizkien.

Eusko Jaurlaritzako erabilera-planak Eusko Jaurlaritzako hainbat sail eta erakunde autonomiadunetan erabilera-planak garatu ditugu; hauetan: Lehendakaritzan; Emakunden; eta Polizia eta Larrialditako Euskal Akademian; eta, Gobernantza Publikoa eta Autogobernua; Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura; Enplegua eta Gizarte Politikak; Ogasuna eta Ekonomia; Hezkuntza; Osasuna, eta Segurtasun sailetan. Hainbat egitasmo burutu ditugu, betiere euskararen kudeaketa erakundearen ohiko egituretan txertatzeko ikuspegiarekin; hala nola: hizkuntza-lidergoa landu dugu hainbat sailetako arduradunekin, Bikain simulazioak egin ditugu, trebakuntza soziolinguistikoa eman dugu Bostekoak metodologian oinarrituta eta abar.

Hizkuntza Ekologistak Gasteizen Gasteizeko Udalarekin eta EHUren Arabako campusarekin elkarlanean, “Hizkuntza Ekologistak” proiektua gauzatu dugu, 2017ko urrian eta azaroan. Hainbat gazte trebatu ditugu, teoria eta praktika uztartu ditugu, baita hainbat alor landu ere: euskararen egoera, motibazioa, erabilera, esperientzia interesgarriak, hizkuntza-ekologiaren oinarriak… Gero, gazte horiek Ekolingua solas-jolasaren saio baten bideratzaile aritu dira, beste gazte batzuekin.

Bermeoko Euskararen Plan Estrategikoa, hizkuntza-ohiturak aldatzeko giltza Euskararen Plan Estrategiko berria landu dugu Bermeon, 2018-2022 epealdirako. Euskararekin sentsibilitate berezia duten gazteak izan ditugu bidelagun, Plan berriaren diseinuan. Izan ere, helburu nagusietako bat da Bermeoko umeak eta gazteak euskarara erakartzea, eta euskara aisialdirako, lagunarterako eta gozamenerako hizkuntza izatea. Bermeoko Plan Estrategikoaren bidez, herritarrak sentsibilitzatu eta aktibatu nahi ditu Udalak; euren hizkuntza-ohituretan - 12 -


URTEKO TXOSTENA, 2017

Euskararen erabilera soziala Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopediko berritu, kolaboratibo eta librea, sarean 2009an paperean eta gerora Interneten argitaratu genuen Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa berritu dugu (zthiztegia.elhuyar.eus). Berariaz prestatutako plataforma digital bati esker, edukia sarean sortu eta editatzeko aukera ematen du, eta nahi duen orok har dezake parte horretan, hiztegian bertan erregistratuta. Jasotzen diren proposamenak gainbegiratu egiten ditu ondoren aditu-talde batek, argitaratzen denaren kalitatea eta fidagarritasuna bermatzeko. Hiztegiaren edukiak, gainera, lizentzia librea du.

Elhuyar hiztegien aplikazioa berritu dugu

Hekimen elkarteko hedabideetako albisteak elkarrekin lotuta

Elhuyar hiztegi elebidunak gailu mugikorretan kontsultatzeko aplikazioa berritu dugu. Aplikazio berriak bakarrean biltzen ditu orain arteko onlineko doako bertsioa eta offlineko ordainpekoa, eta erabat doakoa da. Aplikazio bakar batean, Elhuyarren euskara-gaztelania, euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa hiztegiak kontsultatu daitezke, online edo offline. Doan deskargatzeko moduan daude Android eta iOS sistemetarako bertsioak.

Hekimen euskal hedabideen elkarteak bere sareko hedabideetako albisteak elkarrekin erlazionatzeko sistema bat ezarri du, Elhuyarren Xenda teknologia baliatuz. Proiektuaren oinarria da hedabide ezberdinetan sortutako albisteak gaien antzekotasunaren arabera lotzea eta harremanetan jartzea, hizkuntza-teknologiak baliatuz. Zerbitzu horri esker, Hekimeneko hedabide baten webgunean argitaratutako berrien ondoan ageriko dira, kontsultatzeko moduan, gaiarekin lotutako beste hainbat berri, bai webgune berean argitaratutakoak, bai gainerako euskal hedabideetan argitaratutakoak.

xenda.elhuyar.eus

hiztegiak.elhuyar.eus zthiztegia.elhuyar.eus

LAGUNTZAILEAK

- 13 -


URTEKO TXOSTENA, 2017

Berdintasuna

Plotina Europako proiektuaren komunikazioari heldu diogu

Enpresekin berdintasuna lantzen dihardugu

Europan ikerketan diharduten erakundeetan generoberdintasuna sustatzea eta bermatzea du xede PLOTINA proiektuak. Genero-berdintasunean aditu eta aholkulari gisa aritu gara hasieratik, eta, orain, proiektua abiatu zenetik 18 hilabetera, proiektuaren komunikazioaren ardura ere hartu dugu.

Enpresetan emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko diagnostikoak eta planak egiten jarraitzen dugu, eta aurten egin ditugu, besteak beste, Seguros Lagun Aroko eta GKN Driveline Legazpiko Berdintasun Planak. Bitartean, Laboral Kutxari Berdintasun Plana garatzen laguntzen jarraitzen dugu, eta 7 urteko elkarlanaren ondorioak gorpuzten ari dira. Horrekin batera, Emakunde Berdintasuneko Lankidetza Erakunde ziurtagiria duten enpresen sarea osatzen hasi da eta sarearen ezaugarri eta funtzioak zehazteko Talde Eragileko partaide izan gara.

plotina.eu

Errenteriako Emakumeen Etxea sortzeko prozesua egin dugu Errenteriako Udalak sustatuta, Errenteriako Emakumeen Etxea sortzeko gogoeta- eta definizio-prozesua landu dugu, Errenteriako eta Oarsoaldeko gainerako herrietako emakumeekin. Helburu nagusiak izan dira Emakumeen Etxea sortzeko dagoen beharrari eta aukerari buruzko gogoeta egitea eta proiektua definitzea: zerbitzu-motak, jarduerak, ekipamenduak, kudeaketa-eredua eta abar.

- 14 -

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zarauzko udal-ordenantza Zarauzko Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal-ordenantza lantzen aritu gara, ia urtebetez, Jone Miren HernĂĄndez GarcĂ­a EHUko irakasle eta adituarekin lankidetzan. Hamaika gai landu dugu Zarauzko Udaleko langileekin eta ordezkari politikoekin, udalaren politika eta zerbitzuetan genero-ikuspegia txertatzeko.


URTEKO TXOSTENA, 2017

Berdintasuna

Jai parekideago eta barneratzaileagoak lortzeko prozesua Oarsoaldean Erreteria, Oiartzun, Pasaia eta Lezoko hamaika jai aztertu ditugu betaurreko moreak jarrita. Besteak beste, baieztatu dugu tradizioari, ohiturei edo gastronomiari lotutako ekimenetan indar handiagoa dutela ezarritako genero-rolek eta estereotipoek. Eta ekimen eta jai berriagoetan, berriz, abiapuntua berdinzaleagoa izan ohi da oro har. Jaien antolakuntzan, bestalde, argazkia asko aldatzen da udalerri batetik bestera: batzuetan emakumeen partaidetza esanguratsua da; eta beste batzuetan, berriz, murritzagoa. Ekintzetan nortzuk parte hartzen duten eta zaintza-lanak nortzuk egiten dituzten ere aztertu dugu diagnostikoan. Diagnostikoa oinarri hartuta, udalerri bakoitzari egokitutako ekintza-plana diseinatu dugu, jai parekideago eta berdinzaleagoak lortzeko helburuarekin; hain zuzen, udalerriok datozen urteetan garatuko dutena.

Zientzia-arloko emakumeak, protagonista

Hiztegiak ere berdintasunerako bidean

Zientzia-arloan emakumeek berdintasunezko parte-hartzea izan dezaten, funtsezkoa da haien lana agerraraztea, ez dadin ezkutuan geratu. Horregatik, emakume zientzialariak sarritan dira protagonista Elhuyar aldizkariko zein Teknopolis eta Norteko Ferrokarrilla saioetako erreportaje eta elkarrizketetan. Horrez gain, Teknopolisek “Emakumeak zientzian” saio berezia eman zuen ETB1 eta ETB2n, martxoaren 8aren inguruan.

Gure hiztegiak berritzeko, osatzeko eta eguneratzeko egiten dugun etengabeko lanaren barruan, berdintasunirizpideak ere kontuan hartzen ari gara. Hala, lexiko baztertzailearen azterketa sakona egiten hasi gara, eta hainbat adibide, adiera eta sarrera aldatu ditugu, erabilera inklusiboranzko bidean. Adibidez, zenbait rol edo topiko saihestu ditugu adibideetan (lehen: en la molienda del maíz al molinero le ayuda su mujer: artoa ehotzen errotariari emazteak laguntzen dio. Orain: el molinero traía la molienda todas las semanas: eiherazainak astero ekartzen zuen eiheraldia). Lanbideak berariaz landu dira, bi generoak kontuan hartzeko; adibidez, gaztelaniazko «piloto» sarrerak s.m. (sustantivo masculino) kategoria zuen soilik; gaur egungo edizioan, ordea, s. (sustantivo) kategoria du. Horrez gain, kirol-arloko eta lanbideetako sarreretan presentzia handiagoa eman diogu emakumeari; adibidez «piloto» sarreran (la piloto esperó las órdenes de la capitana: pilotua kapitainaren aginduen zain egon zen).

zientzia.eus

hiztegiak.elhuyar.eus

LAGUNTZAILEA

- 15 -


URTEKO TXOSTENA, 2017

Herritarren partaidetza eta eraldaketa soziala Enpresa txikien eraldaketa sozialerako metodologia berritzailea, Errenterian Errenteriako Udalarekin lankidetzan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren barruan, enpresa txikiak eta merkataritza-establezimenduak eraldatzeko, hobetzeko eta haien eragin soziala areagotzeko metodologia berritzaile bat garatzen dihardu Elhuyarrek. Helburua da enpresak lurraldearen balioekin lerrokatzea. Hala, lanerako kultura berria ezartzeko, hizkuntza-politika arduratsua garatzeko, berdintasunean eragiteko, ingurumen-inpaktua gutxitzeko eta garapen lokala eta iraunkorra sustatzeko neurriak hartuko dituzte.

Goierriko Hitzaren gogoetaprozesua dinamizatu dugu

Zientziakide egitasmoaren bigarren proiektua gidatu dugu

Goierriko Hitzaren gogoeta-prozesua bideratu dugu, eta, horretarako, eskualdeko eragileekin batera, lau partaidetza-saio dinamizatu. Prozesuaren helburua izan da hedabidearen aurrera begirako erronkak zehaztea eta tokiko komunikazio-proiektua indartzea. Eskualdeko 50 eragile baino gehiago bildu ziren gogoeta-prozesura.

Zientziakide proiektuaren ezaugarri nagusia da herritarrek zientzialariekin batera hartzen dutela parte ikerketan. Hala, aukera dute zientzia-mundua barrutik ezagutzeko, ikerketetan erabakiak hartzeko eta, azkenean, ikerketa eta berrikuntza arduratsuak egiteko. Oraingoan, Plentziako Itsas Estazioarekin lankidetzan aritu da Elhuyar, eta Astigarragako Herri Eskolako ikasleak aritu dira zientzialariekin batera. Urumeako arrainak ikertu dituzte elkarrekin.

zientziakide.elhuyar.eus

- 16 -


URTEKO TXOSTENA, 2017

Herritarren partaidetza eta eraldaketa soziala Diru-laguntza publikoen inpaktu soziala neurtzeko Zirrara metodologia sortu dugu Diru-laguntza publikoek gizartean duten eragina edo inpaktua neurtzeko metodologia garatu dugu Sinnple aholkularitza-enpresak eta Elhuyar Aholkularitzak, Usurbil eta OĂąatiko udalekin lankidetzan, Etorkizuna Eraikiz programaren barnean. Metodologia horren bidez aztertzen da diru-laguntzen deialdiek dituzten helburuak zer neurritan betetzen diren, zer balio sustatzen dituzten, eta bultzatu nahi den eredu soziala garatzen laguntzen duten.

Euskararen biziberritzeprozesuaren balioak eta harreman-sareak aztertu ditugu ikerlan batean Azken 40-50 urteotan Argiak, Elhuyarrek, Elkarrek eta Ikastolen Elkarteak euskara biziberritzeko egin duten lana abiapuntu hartuta, hizkuntzaren berreskuratze-prozesuan egon diren balioak eta aurrera egiteko gakoak zein izan diren jaso dugu ikerlan batean. Kulturak, nortasunak eta identitateak lurraldeko gizarte-berrikuntzako prozesuetan duten eragina aztertzeko egitasmo zabalago baten barnean kokatua dago azterlan hau.

Debabarrena Berritzen eskualdean berrikuntza sozialean eragiteko prozesua garatu dugu Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak sustatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin “Debabarrena Berritzen� prozesua bideratu dugu. Prozesuaren helburua izan da eskualdeko eragileekin batera berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta eragileen arteko artikulazioa hobetzea, etorkizunean eskualdeko erronka sozialei erantzuteko estrategiak zehaztearekin batera. Eskualdeko 6 egitasmo ebaluatu dira berrikuntza sozialaren ikuspegitik, eta horien emaitzak gizarteratu eta gogoeta eragiteko hiru topaketa egin dira, kanpoko esperientzia eta praktika onak aurkeztearekin batera.

berrikuntzasoziala.elhuyar.eus

LAGUNTZAILEAK

- 17 -


URTEKO TXOSTENA, 2017

Kultura zientifikoa Zientziaren edertasunaren eta balio sozialaren aldeko aldarria On Zientzia bideo-lehiaketan Ekainaren 14an izan da Elhuyarrek eta DIPCk antolatzen duten On Zientzia bideo-lehiaketaren sari-banaketaren ekitaldia. Zazpigarren edizioa izan da 2017koa, eta, besteak beste, webgune berria estreinatzea eta lehiaketaren irismena biderkatzea izan dira edizio honen bereizgarritasuna. Gainera, lehiaketara aurkeztutako 87 bideoek partaidetza-errekor berria ezarri dute.

Teknopolisen bi erreportaje sarituak, sariketa banatan Teknopoliseko kideek bi sari irabazi dituzte aurten, egindako lanaren aitortza gisa. Ekainean, “Gau bat muturluzearekin” erreportajea saritu zuten Euskadiko Ingurumen Kazetaritzako III Sarietan. Azaroan, berriz, “CRIPSR/Cas9, genoma mozteko guraizeak” erreportajea saritu zuen ASEBIOk, Espainako Enpresa Bioteknologikoen Elkarteak. Horrez gain, “Melanomarekin aurrez aurre” erreportajea finalista izan da Boehringer Ingelheim Medikuntzako kazetaritza-sarian.

Zientzia eta teknologia gizarteratzeko lanek aitortza jaso dute CAF-Elhuyar sarietan Zientzialari, zientziazale, kazetari eta artisten topaleku bihurtu zen Tabakalera, CAF-Elhuyar Sariak banatzeko ekitaldian. Gorka Azkune Galparsoro, Josu Doncel Vicente eta Mikel Etxeberria Okariz ikertzaileak, eta Xabier Monasterio Torre kazetaria izan ziren sarituak. Zientzia Gizartean sorkuntza-beka, berriz, Armintxe Animazio Taldeak jaso zuen. Merezimendu Saria, azkenik, Maria Jesus Esteban Galarza matematikariarentzat izan zen.

onzientzia.tv cafelhuyarsariak.elhuyar.eus

teknopolis.elhuyar.eus

- 18 -


URTEKO TXOSTENA, 2017

Kultura zientifikoa Aldizkariaren diseinua eta formatua berritu ditugu

Zientzia eta umorea bateragarriak direla frogatu du Wolfram Deunak

Elhuyar aldizkariak diseinua eta formatua berritu ditu. Hala, lehen baino txikiagoa, garbiagoa eta erosoagoa da, irakurtzeko eta eskutan ibiltzeko atseginagoa. Edukia ere eraberritu du, neurri batean. Izan ere, betiko helburuari eusten dio: zientzia eta teknologiaren munduan gertatzen denaren berri ematea, era zorrotz eta entretenigarrian. Orain, baina, orri gehiago ditu, eta zientzialariek berek, pertsonek, dute lehentasuna.

Bigarren urtez, Zientziaren Astean Wolfram Deuna ekitaldia egin da Bergaran. Umorezko bakarrizketa zientifikoek osatu dute ekitaldia, punta-puntako zientzialari, zientziazale eta zientzia-txorroskileroek eskainiak: Ibon Cancio Uriarte, Irati Iciar Madinabeitia, Josu Lezameta Larrabeiti, Josu Lopez Gazpio, Idoia Torregarai Martija, Jesus Mari Txurruka Argarate, Jone Uria Albizuri eta Itziar Urizar Arenaza. Haiei esker, txaloz eta algaraz bete zen aretoa.

Zientzia-gaiak irrati eta telebistetan, Teknopolis, Norteko Ferrokarrilla eta lankidetzen bidez Aurten iaz baino ikus-entzule gehiago izan ditu Teknopolisek ETBn, eta Norteko Ferrokarrillak ere beste edizio bat egin du Euskadi Irratiko uhinetan. Ematen diren unean telebista edo irratia piztuta dutenak ez ezik, Internet bidezko ikus-entzuleak ere badituzte bi saioek. Horrez gain, kolaborazio ugari egiten ditugu beste saio eta komunikabide batzuetan: ETB1eko Ahoz ahon, Euskadi Irratiko Mezularian, Radio Euskadiko Graffitin, Berrian, Arrosa sareko irratietan...

zientzia.eus

LAGUNTZAILEAK

aldizkaria.elhuyar.eus

- 19 -


URTEKO TXOSTENA, 2017

Zientzia-hezkuntza Zientzia Azoka: proiektuen amaierako festa Bilbon, eta ikasturte berria martxan

Zientzia-irakaskuntzan genero-ikuspegia txertatzeko lanetan

Trebakuntza eta jardunaldiak Zientzia Azokako irakasleak trebatzeko

Zientzia Azokako ikertzaile gazteek eta haien proiektuek Bilboko Plaza Barria bete dute, maiatzaren 6an. Ikasturtean erronka bati edo galdera bati erantzuteko landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak erakutsi dituzte Euskal Herriko ikertzaile gazteek, eta haiek izan dira eguneko protagonistak. Baina 2017ko azokan, berrikuntzarik ere izan da: eremu profesionalarentzako gunea jarri da, eta tailerrak erdigunean. Irailean ekin genion ikasturte berriko proiektuari.

Zientzia- eta teknologia-arloko diziplinatan parekidetasuna lortzeko irakaskuntzaren papera garrantzitsua dela ulertuta, STING europar proiektuaren bidez, zientzia- irakasleei zuzendutako metodologia eta materiala prestatu eta probatu ditu Elhuyarrek, eta, behin proiektua amaituta, haien eskura jarri ditu. INSPIRA proiektuaren bigarren edizioa jarri da martxan, nesken artean bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzea helburu dela. Deustuko Unibertsitateak bultzatzen du proiektua, Elhuyarren eta Innobasqueren laguntzarekin. Sentsibilizazio- eta orientazio-ekintzak egin dira ikerketa-, zientzia- eta teknologia-esparruetako emakume profesionalen laguntzarekin. Lehenengo aldia da STEAMak (Science, Technology, Engineering, Arts and Maths) bultzatzeko talde-mentoretza erabiltzen dela. 2017an, proiektua Gipuzkoan aurkezteaz gain, ‘INSPIRA manifestua’ deiturikoa osatu eta sinatu dute hainbat erakundek. Elhuyarrek bere proiektuetan txertatu ditu jakintza horiek, hala nola Zientzia Azokan.

Zenbait saio egin dira Zientzia Azokaren testuinguruan irakasleak proiektuetan trebatzeko. Batetik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak trebakuntza-saioak antolatu ditu Nafarroako Lehen Hekuntzako ikastetxeetako irakasleentzat, irailean, Elhuyarren parte-hartzearekin. Saioen helburua izan da zientzia eta teknologiako esperimentuak ezagutu, hautatu eta praktikatzea. Bestetik, Elhuyar Fundazioak eta CRECIMek (Centre de Recerca per a l’Educació Cientifica i Matemàtica) ‘RRI ETA HEZKUNTZA’ trebakuntza-saioa antolatu dute Euskal Herriko ikertzaile eta irakasleentzat, RRI (Responsible Research and Innovation) zer den eta ikasleengan nola eragin daitekeen aztertu, eta Elhuyar Zientzia Azokak eta antzeko ekimenek horri nola erantzun diezaioketen hausnartzeko.

zientzia-azoka.elhuyar.eus

stingeuproject.com

- 20 -


URTEKO TXOSTENA, 2017

Zientzia-hezkuntza BIZILABE zentro esperimentalaren inaugurazioa Deustun, eta prototipoa Urola Erdian

IruĂąeko Planetarioko Galaxiaren Lorategian parte hartu du Elhuyarrek

Ume jakinguratsuen esperimentuliburua: zientzia-argitalpen berria umeentzat

Euskal Herriko gazteentzako ikerketa eta aisia adimenduneko zentroak sortzeko ekimena da Bizilabe. 10 eta 19 urte bitarteko gazteak ikerkuntzaren, zientziaren eta teknologiaren mundura erakartzeko asmoz, aisia ardatz hartuta antolatutako tailerrak bideratzeko ekimena da. Lehen zentro esperimentala Bilbo-Deustun inauguratu da, 2017ko azaroaren 16an. Eta Gipuzkoakoan, Urola Erdiko ikasleek tailer pilotuetan egindako prototipo zientifiko-teknologikoak aurkeztu dituzte, martxoan.

IruĂąeko Udalak, Planetarioaren laguntzarekin, Galaxiaren Lorategia izeneko lorategi berezia eraiki du, Yamaguchi Parkean. 200 zuhaitz eta zuhaixka baino gehiago erabiliz, Esne Bidearen landarezko irudikapena osatu dute. Zuhaixka bakoitzak Galaxiako eremu zehatz bat ordezkatzen du, bere izar, nebulosa, kumulu eta ezaugarri guztiekin. Ekimen horrekin bat egin du Elhuyarrek, eta Galaxiaren Sagitario 5 besoan egin du landaketa.

4-8 urteko neskamutikoentzako esperimentuliburu berria kaleratu dugu. Esperimentu-liburu hau ez da denbora pasatzeko soilik; guraso eta irakasleak gidatu egiten ditu haurrek pentsaera zientifikoa izan dezaten. Bizitza errealeko esperientzien bidez, ume oso txikiak ere gai dira esperimentuak diseinatzeko, egindako aurrerapena dokumentatzeko eta beren aurkikuntzen berri behar bezala emateko. Liburuan jarduera erraz, dibertigarri eta esanahiz beteak daude, baina haren benetako balioa da guraso eta irakasleei laguntzen diela umeengan intuizioa eta gauzak aztertzeko eta aurkitzeko sena pizten. elhuyar.eus/denda

LAGUNTZAILEAK bizilabe.elhuyar.eus

- 21 -


URTEKO TXOSTENA, 2017

Datu ekonomikoak 2017ko negozio-bolumena

2017ko emaitza

4.445.244 â‚Ź

164.670 â‚Ź

Diru-sarreren banaketa

Hitzarmenetatik eta bazkideetatik lortutako diru-sarrerak zertan erabili ditugun

%2 %8

% 11

%8

%8

% 17

% 76

% 70

Produktu eta zerbitzuen salmenta

Zientzia gizarteratzeko proiektuak

Diru-laguntza lehiakorrak

Zientzia-hezkuntzako proiektuak

Hitzarmenak

Hizkuntza-teknologien garapena

Bazkideak

Hizkuntza-baliabideen garapena

- 22 -


Urteko txostena, 2017

Eskerrik asko elhuyar egiten laguntzen diguzuen guztioi... Erakunde laguntzaileak

411 norbanakako bazkide ditugu

Usurbilgo Udala

Enpresa kideak

Elhuyar Taldearen oinarrian, Elhuyar Fundazioa dago. Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta zientzia eta teknologiaren gizarteratzea eta euskararen normalizazioa ditu helburu. Beraz, Fundazioa osatzen duten bazkideek bat egiten dute bi ardatz horiekin. Elhuyar Fundazioak euskal gizartean errotutako erakundea izan nahi du, eta, horregatik, gure xedearekin bat datozen pertsona, enpresa eta erakundeekin bat egin nahi dugu.

Enpresa laguntzaileak

Bazkideak eragile garrantzitsuak dira Elhuyar Fundazioan: • Iritzi eta ideien sorburu dira. • Gure proiektuetako lankide dira. • Elhuyarren ekitaldi eta ekintzetako parte-hartzaile dira.

Egin zaitez Elhuyarkide

- 23 -


Urteko txostena, 2017

... gure bezeroei ACHUCARRO BASQUE CENTER FOR NEUROSCIENCE ACLIMA AITOR IKASTOLA LHI AIXERROTA BHI ALEJANDRO ALTUNA AMAZON AMETZAGAIÑA AIE AMOREBIETA-ETXANO UDALA ANTSOAINGO UDALA ARABAKO FORU ALDUNDIA ARALAR ARANTZAZUKO AMA BHI AREATZAKO UDALA ARISTA DOCE 62 ARRASATEKO UDALA ARTATZU-GOIKOKO IRALE ARTELATZ INGURUGIRO ZERBITZUAK AS. EDUC. LA SALLE SAN JOSE ASETRAD ASOCIACION CIC NANOGUNE ASOCIACIÓN IK4 RESEARCH ALLIANCE ASTIGARRAGAKO UDALA ATIQUE IMPORT ATOAN KOOPERATIBA ELKARTEA AZKORRI IKASTETXEA AZKUE FUNDAZIOA AZTI FUNDAZIOA BADIOLAN DIFUSION BALEUKO BANKOA BASAURIKO UDALA BASQUE CULINARY CENTER FUNDAZIOA BERGARAKO UDALA BERMEOKO UDALA BERRIOBEITIKO UDALA

BERRIOZARKO UDALA BERTAKO HEDABIDEAK BIDELAN GIPUZKOAKO AUTOBIDEAK BILBAO BIZKAIA KUTXA BANKU FUNDAZIOA BILBOKO ITSAS PORTUA BILBOKO UDALA BILBOKO UDALAREN INFORMATIKA ZENTROA BIZKAIKO BERTSOZALE ELKARTEA BIZKAIKO FORU ALDUNDIA CAF CAIXABANK CALDERON BRAND DESIGN CAMPAÑA 2000 CEDRO CELER SOLUCIONES CIC ENERGIGUNE CIKAUTXO CLARET IKASTOLA COLEGIO BERANGO MERANA COLEGIO FRANCISCANAS DE MONTPELLIER COLEGIO LA INMACULADA HIJAS DE JESÚS COLLINS PATRIMONIOS EAFI COMFIN COMUNICACION GRAFICA OTZARRETA DEBAGOIENEKO MANKOMUNITATEA DEBEGESA DELOITTE ADVISORY DEUSTUKO UNIBERTSITATEA DIDAKTIKER DINAHOSTING DISTRIBUIDORA SIMO DE PUBLICACIONES DISTRIPRESS NAVARRA

DONOSTIA/SAN SEBASTIAN 2016 FUNDAZIOA DONOSTIAKO UDALA EBSCO SUBSCRIPTION SERVICES EDITORIAL IBAIZABAL EGA MASTER EGUESIBARKO UDALA EIBARKO UDALA EITBNET EKIN ELAY, S.L. ELKARLANEAN ELORRIOKO UDALA EMAKUNDE ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA EPE DONOSTIA KULTURA ERABI TECNOLOGIA AUDIOVISUAL ERANDIOKO UDALA EROSKI FUNDAZIOA ERRENTERIAKO UDALA ESCUELAS PÍAS DE ARAGÓN ESKORIATZAKO UDALA ESTERIBARKO UDALA EUSKADIKO FILMATEGIA FUNDAZIOA EUSKAL EDITOREA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA EUSKAL IRRATI TELEBISTA EUSKAL KULTURGINTZA EUSKAL TRENBIDE SAREA EUSKAL WIKILARIEN KULTURA ELKARTEA EUSKALGINTZA BULEGOA EUSKALTEL EUSKALTZAINDIA EUSKAMPUS FUNDAZIOA EUSKARABIDEA EUSKO IRRATIA EUSKO JAURLARITZA - 24 -

EUSKO LEGEBILTZARRA EUSKO TRENBIDEAK FFCC VASCOS FACTORIA DE SOFTWARE E MULTIMEDIA FUNDACION CIDETEC FUNDACION DIPC FUNDACION MUSEO BELLAS ARTES BILBAO FUNDACION TECNALIA RESEARCH & INNOVATION GAIA GARABIDE KULTUR ELKARTEA GARESKO UDALA GASTEIZKO UDALA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA GIPUZKOAKO HAGINLARIEN ELKARGOA GIZARTE ONGIZATERAKO FORU ERAKUNDEA (ARABAKO FORU ALDUNDIA) GIZARTE ZERBITZUEN MUNGIALDE MANKOMUNITATEA GKN DRIVELINE ZUMAIA GOIENA KOMUNIKAZIO TALDEA GOIERRIKO HEDABIDEAK GORLIZKO UDALA GORRINGO GROW COMUNICACIÓN HAEE-IVAP HEKIMEN EUSKAL HEDABIDEEN ELKARTEA HERNANIKO UDALA HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA HIDROELECTRICA DEL CANTABRICO HITZ EDO IRRI EUSKARAZ ELKARRI ELKARTEA I MES SERVEIS LINGUISTICS IBILALDIA ELKARTEA IHOBE IKASLAN ARABA

IKUSI ELECTRONICA ILAZKI EUSKALTEGIA IMPORTACO CASA PONS INDAR ELECTRIC INFORVISIÓN COMUNICACIÓN INTEGRAL INTXAURRONDO IKASTOLA IRAGARRI IRATI IRRATIA IRRATI LIBREA KULTUR ELKARTEA IRRIEN LAGUNAK IRUÑEKO KOMUNIKABIDEAK IRUÑEKO UDALA ITZIO B.H.I. IURRETAKO UDALA JOSE MARIA UZELAI HLHI KABIENE KALAPITA PRODUCTIONS KELSEN KOMUNIKAZIO BIZIAGOA KOMUNIKAZIO ERAGIN KRIMINOLOGIAREN EUSKAL INSTITUTUA KRONESON KULTUR ATELIER KUTXA FUNDAZIOA KUTXABANK LABORAL KUTXA LANEKI LANGUNE HIZKUNTZ INDUSTRIEN ELKARTEA LANTIK LEZOKO UDALA LIBRERIA CAMARA LO CONGRÈS PERMANET DE LA LENGA OCCITANA LOGRUS INTERNATIONAL CORPORATION LORTEK


Urteko txostena, 2017

MAIER MAIZTEGI ESKOLA LHI MEDDEAS MEDIASAL 2000 MEIK INGENIERIA Y CONSULTORIA MERCADONA METRO BILBAO MICHELIN ESPAÑA PORTUGAL MONDRAGON UNIBERTSITATEA NAFARROAKO UDAL ETA KONTZEJUEN FEDERAZIOA NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOA NAFARROAKO UNIBERTSITATEA NAFARROKO GOBERNUA NFASIS DISEINUA OIARTZUNGO UDALA OÑATIKO UDALA ORDIZIAKO UDALA ORIOKO HERRI IKASTOLA ORIOKO UDALA ORONA OSAKIDETZA OSASUNGOA EUSKALDUNTZEKO ERAKUNDEA OXFAM INTERMON PASAIAKO UDALA PETRONOR PUNTUEUS FUNDAZIOA ROS Y ETCÉTERA SABECO BANAKETA SAKANAKO MANKOMUNITATEA SALVE COMERCIALIZADORA SAN JUAN DE DIOS OSPITALEA SANTURTZIKO UDALA SARRALLE MUEBLES METALICOS SEGUROS LAGUN ARO 2003 SESTAOKO UDALA SHAREAK KULTUR ELKARTEA

SIDENOR ACEROS ESPECIALES SOCIEDAD FOMENTO DE SAN SEBASTIAN SOCIEDAD FORAL DE SERV. INFORMATICOS SOINUENEA FUNDAZIOA SOLUCIO DE CONTINÜITAT SOZIOLINGUISTIKA KLUSTERRA SUNBILLAKO ESKOLA SUPPERSTUDIO TAFALLAKO UDALA TEKNIKER FUNDAZIOA TKNIKA TOKIKOM TOLOSAKO UDALA TOLOSALDEKO KOMUNIKAZIO TALDEA TRANSPORTES URBANOS DE VITORIA UDABERRIA ELKARTEA UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA UNIALCO UNIBASQ URRATS EUSKALTEGIA USURBILGO UDALA VASCO NAVARRO DEL AUTOMOVIL WECOLORS XANGORIN YOU COSMETICS ZALDIBARKO UDALA ZARAUZKO UDALA

... sare sozialetako jarraitzaileei 19.766 lagunek osatzen dute gure komunitatea Elhuyar

@elhuyar facebook.com/elhuyar.fundazioa facebook.com/Aholkularitza

Elhuyar Hizkuntza @ElhuyarHizk

Elhuyar I+G @ElhuyarIG

Elhuyar Komunikazioa @ElhuyarKom

Zientzia.eus @zientziaeus

Teknopolis

@Teknopolis_etb facebook.com/Teknopolis

Elhuyar aldizkaria

@elhuyaraldiz facebook.com/elhuyar.aldizkaria

Norteko Ferrokarrilla @NortekoF

Zientzia Hezkuntza @zientziahezk

- 25 -


Urteko txostena, 2017

eta lantaldeari 83 pertsonak osatutako lantaldea 62 % 75

1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20. 21. 22. 23.

ABRIL OLAETXEA, JON AGIRRE RUIZ DE ARKAUTE, AITZIBER AIZPURUA ARKAUZ, IZARO ALBIZU URALDE, ARGIZKA ALDEKOA ONDARRA, IDOIA ALKIZA LOPEZ SAMANIEGO, GARBIÑE ALVAREZ AGIRRE, INMACULADA ANDONEGI BERISTAIN, GARAZI ANSA MAIZ, LURDES ARANBURU ZINKUNEGI, XABIER ARANGUREN ZUBIMENDI, MADDI ARMENTIA ARTZAK, HELENE ARRI GARTZIA, NAIARA ARRIZABALAGA AZKUE, EIDER ASTOBIZA URIARTE, AMAIA AIARTZA TOJAL, UNAI AZKUE IBARBIA, IMANOL AZKUE IRURETAGOIENA, LIDE AZTIRIA URTARAN, JOSU BELOKI LEIZA, ZUHAITZ BENGOETXEA MENDIZABAL, ALOÑA CANCIO ORUETA, LEIRE CARTON VIRTO, EIDER

24. 25. 26. 27. 28. 29. 30. 31. 32. 33. 34. 35. 36. 37. 38. 39. 40. 41. 42. 43. 44. 45. 46.

CEBERIO BERGER, KLARA CORTES ETXABE, ITZIAR EGAÑA LARRAÑAGA, MAITE ERRAZQUIN ECHAIDE, MADDALEN ESTANGA ALONSO, IKER ETXEBARRIA BILBAO, MADDI ETXEBERRIA IRADI, LUR ETXEBERRIA OTAEGI, ELIXABETE ETXEBESTE ADURIZ, EGOITZ ETXEBESTE AROZENA, IZASKUN GALARRAGA AYESTARAN, ANA GELBENTZU GONZALEZ, NAHIA GIL RODRIGUEZ, MARIA GOENAGA UNAMUNO, ANE GONZALEZ JAKA, ANA GURIDI URZELAI, MIGEL GURRUTXAGA HERNAIZ, ANTTON IBAÑEZ LUSARRETA, AINARA IMAZ AMIANO, IDURRE IMAZ OIARTZABAL, ALAITZ ITURRIOZ LEKUONA, AINARA IZA AGIRRE, ITZIAR JAUREGI AIESTARAN, SAROI

21 % 25

47. 48. 49. 50. 51. 52. 53. 54. 55. 56. 57. 58. 59. 60. 61. 62. 63. 64. 65. 66. 67. 68. 69. - 26 -

JAUREGI LARRETXEA, OIHANA JAUREGI CARRERA, AMAIA KORTABITARTE EGIGUREN, IRATI LABAKA USABIAGA, ANA LAKAR IRAIZOZ, OIHANE LANBERRI URBISTONDO, IZARO LARRARTE NEIRA, VIRGINIA LASA IGLESIAS, AITZIBER LETURIA AZKARATE, IGOR LETURIA YURRITA, IÑAKI LIZASO MURUA, PILI LOPEZ DE LACALLE LEKUONA, MADDALEN MANTEROLA ISASA, IKER MUJIKA ETXEBERRIA, ALFONTSO OCHOA DE ERIBE AGIRRE, ALAITZ ORBEGOZO ZIGARAN, MIREIA ORUESAGASTI OTAÑO, GOIZARGI OTAEGI MITXELENA, AIZPEA OTAMENDI ARRIETA, LIERNI OTAMENDI TOLOSA, AINARA PAGLIALUNGA JOHANSEN, MARINA PEREZ MARTINEZ DE LAHIDALGA, JUANJO PETRIRENA ALZUGUREN, PATXI

70. 71. 72. 73. 74. 75. 76. 77. 78. 79. 80. 81. 82. 83.

REMENTERIA ARGOTE, NAGORE RICO URIA, OLATZ ROA ZUBIA, GUILLERMO SALABERRIA ARREGI, AITZIBER SAN VICENTE RONCAL, IÑAKI SANTAMARIA URKAREGI, IDOIA SARALEGI URIZAR, XABIER SOLABARRIETA ARRIZABALAGA, DANEL SUSPERREGI INDAKOETXEA, MARI URRUZOLA ARRATE, MANEX ZARRABEITIA SALTERAIN, AMAIA ZEBERIO PETRIATI, AIZAGA ZIPITRIA AGIRREZABALA, MAITE ZUBIA GALLASTEGI, BEGOÑA

Bekadun edo praktiketan aritutakoak:

CABALEIRO FERNANDEZ, TAMARA MENDIZABAL DAVILA, IÑIGO REGIL AYESTARAN, IHINTZA UGALDE SOLANA, LETICIA UNANUE ARANBURU, OLATZ


Urteko txostena, 2017

- 27 -


www.elhuyar.eus

2017 finkatze-urtea

URTEKO TXOSTENA - 28 -


Urteko txostena 2017 Zelai Haundi 3 Osinalde Industrialdea 20170 Usurbil Tel.: 943 36 30 40 Sasikoa kalea 26, 3. C-D 48200 Durango Tel.: 94 466 88 16 elhuyar@elhuyar.eus www.elhuyar.eus

Elhuyar Taldeko 2017. urteko txostena  
Elhuyar Taldeko 2017. urteko txostena