Jarduera foiletoa 2021-22 ikasturtea - Folleto actividades curso 2021-22

Page 1

EL POBAL BURDINOLA

BERRELKARTZEA 2021/22 eskola ikasturte berrirako El Pobal Burdinola eta Muñatones Gaztelua Museoen proposamen didaktikoa aurkezten dizuegu.

El Pobal eta Muñatones Monumentu Multzo paregabeak dira Bizkaian, bere historiak estu lotuta, eta gaur egun hedapen egitasmo batek bateratuta.

Zuekin berriz ere elkartzeko irrikitan gaude, eta jarduera hauen bitartez, gero eta hurbil, eskuragarri eta atsegingarriagoa den ondarea ezagutuko dugu.

Bi toki hauek historian zehar bidaiatzea ahalbidetzen gaituzte, Erdi Arotik gaur egunera arte, eta haien eduki aberatsaren bitartez, antzinako gizarteak eta gatazkak, industria eta artisau-lanbideak, teknologia edo ingurumen naturalaren eraldaketa gaiei ekingo diegu.

Museo bizia izatearen bokazioari eusten jarraitzen dugu burdinola eta errotako erakustaldiei esker, eta bokazio hori indartuko dugu parte hartzeko tailer berrien bidez.

2021/22 ikasturtea

1

GIDATUTAKO BISITA

El Pobal Burdinola burdin minerala erabiliz burdina ekoizten zuen antzinako ola da, Barbadun ibaiaren uraren indarra erabiliz horretarako. Bere parean, irin-errota, olagizonen etxebizitza eta ogi labeak kokatu ziren. Azpiegitura hidraulikoak, hau da, urtegia, ubidea eta ur-andelek, osatzen du aurreindustria multzo hau. Bisitaldi gidatuan toki honen historia aztertzen dugu XVI. mendetik gaur egunera arte. Bestalde, ikasleei makina hauen funtzionamendua ulertaraztean eta olagizon eta errotarien eguneroko lana azaltzean jartzen dugu enfasia.

Bisita gidatua = Ordubete. EUSKARA LANDUZ bisita tematikoa = Ordubete. GIDA DIDAKTIKOEKIN bisita = Ordubete eta erdi. LH, DBH eta Batxillergoa.

ERROTA + GASTRONOMIA Errota eta artisau produktuek protagonismoa berreskuratzen dute egungo kontsumo ohitura berriekin.

5

TALO TAILERRA

Arto-iraultzari buruz entzun al duzue zerbait? Taloa Amerikekin ahaidetzen gaituen tradizioa da. Eskola umeek dastatu ahal izango dute bertsio gozoan, kakao-kremarekin, edo Muskizko txistorra zoragarriarekin.

6

OGI TAILERRA

Gaur egun gourmet produktu bihurtu den oinarrizko elikagaia da ogia. Ikasle bakoitzak bere Enkarterrietako ogi-opila egiten du, eta egur-labean ogi-opilak egosten diren bitartean bisitaldia burutuko da Burdinolan sartuz.

7

PIZZA KM.0

Ikastaro honetako berritasun handia! Beste kultura batzuetako gastronomiak bertoko produktuen aukeraketa oparoarekin bat egiten duen tailerra.

Tailer gastronomikoak = 2 ordu eta erdi. LH eta DBH.

ONDARE ESKOLA

Eta orain, inoiz baino gehiago, Barbadun ibaiaren ertzean dagoen leku eder honi garrantzia emango diogu, naturaz gozatu dezazuen aire zabaleko ekintzak burutuz.

2

ANTZINAKO TEKNOLOGIAK

Ingurugiro tailer hau kanpoaldean egiten da, eta parte hartzen duten “bizirauleek” ikasketa aktiboa gauzatuko dute aterpeak, lastairak, sokak, egurrezko mazoak eta lur azpiko su labeak eginez. Horretarako kanaberak, zuhaitz adarrak, asunak edota sasiak berak erabiltzen dira.

URA, BASOAK ETA 3 ENERGIA

Urtegian hasi eta Burdinolaren barrualdean bukatzen den ibilbidea da. Bisitaldi berezi honetan uraren garrantziaz, energia-iturri bezala, eta basoaren paper erabakigarriaz, lehengaiak lortzeko, jabetuko gara. Horretarako, banbu baso exotikoa zeharkatu eta froga dibertigarriak gainditu eta gero, errotaren lur-azpiko ubidean barrena joango gara, estoldaren bihotzera heldu arte!

Era berean, ikasleak ondare kulturalak duen aniztasun guztian barneratzen hasteko oso egokiak dira.

4

BURDIN TAILERRA

Jarduera hau Burdinolako XIX. mendeko sutegi berezian gauzatzen da. Erdian dagoen lau labeko sutegia, ohizko hauspoak, ingudea eta forjaketarako lanabesekin hornituta, sutegia eszenatoki galanta da eskola umeek burdina lan egin dezaten era tradizionalean. Ogibidearen ohiko arropa soinean, ikasleek esku-hauspoei eragin beharko diete labearen sua zirikatzeko asmoz, ingudearen gainean burdina gori forjatu ahal izateko, gure errementariaren argibideei beti jarraituz. Mineral mota ezberdinak bereizten ikasi ere egingo dugu, eta burdinez egindako tresnei buruzko ezaugarri bitxiak aipatuko ditugu.

Bisita gidatua + burdin tailerra = 2 ordu. LHko 3. zikloa, DBH eta Batxilergoa.

Antzinako teknologi tailerra = 3 ordu. Ura, basoak eta energia = 2 ordu. LHko 3. zikloa eta DBH.

8

GAZTELUTXIKI

Erdi Aroan barrena ibilbidea da, Muñatones Gaztelua agertoki erreala aprobetxatuz. Muñatones nola eraiki zen azalduko dugu (ia bi mende eman zuten guztiz bukatzeko!), gotorlekua osatzen dituen atalak eta hauen helburua aztertzea ahaztu gabe. Bertan bizi izan ziren pertsonak eta garai hartako gizartea ezagutuko dugu: jendearen eguneroko bizitza, bai gerratan bai bakean. Salazartarren historia erakargarria bezain dibertigarria da, eta merezi du mundu guztiarekin partekatzea. Eta arma-patio eta adarbetik, hau da, barruko harresitik goitik, ibili ostean, arku-tiro torneoa izango dugu gure zain gotorleku fosoan.

Gaztelutxiki = Ordubete eta erdi. LH eta DBH. Apiriletik urrira.

HARREMANETARAKO Proposamen gehiago: BARBADUN ibaiko burdinola eta errotetatik oinezko IBILBIDEA TEKNOLOGIAN ZEHARREKO BIDAIA: POBAL & ENCARTADA. La Encartada Fabrika Museoarekin baterako bisita gidatua Enkarterrietako Museoarekin baterako bisitaldi gidatua Hizkuntzak: euskara, gaztelania eta ingelesa. Tarifak: Eskola-umeak: 1 € gidatutako bisita 2 € bisita+ tailerra Irakaslegoa: doan El Pobaleko Burdinola El Pobal auzoa z/g 48550 Muskiz Tfno. zkia.: 629271516 elpobal@bizkaia.eus bizkaikoa.bizkaia.eus/elpobal facebook.com/ferreriaelpobal

instagram.com/elpobal


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.