Page 1

Albisteak

El Pobaleko Burdinola

Ondarearen Europako Jardunaldiak

2011ko urria

Muñatones Gaztelua eta Jauregia bisitatu ditugu aurten ere Azken bi urteetan legez urriaren 22an, lau bisitaldi gidatuetan Muñatones Gaztelua eta Jauregia ikustatu ditugu. Ia 200 bisitari hurbildu dira San Martin auzora monumentu-multzo bitxi hau ezagutzera. Aurten bisitetan sartutako berritasunetako bat zera izan da: gazteluaren harresietako batean jarri dugun horma-irudia, non irudiz garbiki ikusten baitira gazteluaren eraikitze aldiak. Orobat, bisitetarako berariaz eginiko argibide liburuxka bana eman zaie bisitariei .

El Pobal, sutegi hilezkorra Aurten ere, El Pobaleko Burdinolan bat egin dugu Ondarearen Europako Jardunaldiekin, eta berauek ospatzeko proposamen berezia ekarri ere. Izan ere, “Tierra de sueños” antzeki taldeak sortutako musika, dantza eta antzezpen ikuskizuna —burdinolan zein errotan antzeztua— ikusteko aukera izan dute bisitariek. Aurtengo leloarekin — Ilustrazioa– bat eginez, El Pobaleko Burdinolak omenaldi berezia egin nahi izan dio orduko Bizkaiko burdingintzari; horretarako, hain zuzen, aintzakotzat hartu dugu B u rd i n ol a re n jabea —1699koa!– Simón de la Quadra y Medrano, zeinek bisitaria taldeak hartzeko orduan anfitrioi lanak egin dituen. Bisitariak, bestalde, antzerki-murgiltze bateko protagonistak izateaz gainera, makineria abian ikusi eta olagizonen jardunaz gozatzeko ere parada izan dute. Ikuzkizunak hain harrera ona izan duenez, urriaren 23ko lau emanaldiak ez dira nahiko izan eskabide guztiak bideratzeko, eta horregatik azaroaren 6an errepikatu behar izan ditugu.

OEJ Albisteak 2011  

Ondarearen Europako Jardunaldiei buruzko albisteak El Pobaleko burdinolan 2011.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you