Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea
2020
1
Burdinolen arteko drona. Honela egin zen Burdinura ikusentzunezkoa Larunbata, martxoak 14, 11:00etan (gaztelaniaz) Santi Yaniz argazkilariak eta Antón Lazkano errealizadoreak -Zerumuga films- dronak lagunduta, grabaketa hau nola egin zuten jakitera emango digute.
1
Burdinura ikusentzunezkoak Barbadun ibaiaren, antzinako burdingintzan ibairik esanguratsuenaren ikuspegi harrigarria eskaintzen du. Kolitza mendian iturburua duen urak bidaian doa eta El Pobaleko Burdinolatik pasatzean gordetako indarra askatzen du. Santi eta Antonek proiektu berritzaile hau nola burutu zuten kontatuko digute. Zein filosofia eta garaitutako erronka teknikoak izkutatzen ditu, horietako batzuk zuzenean ikusiko ditugularik.
2
*
Eta denbora gutxi barru...
Larunbata, martxoak 29, 9:00tatik 14:00etara (gaztelaniaz) Markina-Xemeinera irteera “Dorretxe eta burdinolak”: Oxilaineko Burdinola, Barroetako Dorrea, San Miguel de Arretxinaga... Laster informazio gehiago bidaliko dizuegu Burdin ibilbide honetan gurekin etortzeko anima zaitezen.
3
Bisita gidatuak Muñatones Gaztelura
2
Igandea, martxoak 15, 10:30ean eta 12:30ean (euskaraz y gaztelaniaz) 2020ko kanpainari hasiera ematen diogu “Bando-gerren” protagonista izan zenaren Erdi Aroko izugarrizko dorre honi bisita berriak eskainiz. XIV. mendean eraiki zen lehenengo dorrearen bilakaera ezagutu nahi al duzue? Eta gurekin partekatu Lope García de Salazar kronista ospetsuaren pasadizoak? Ura, Basoa eta Burdina
3
Larunbata, martxoak 21, 10:00etan eta 12:00etan (euskaraz eta gaztelaniaz)
Ura eta Basoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, gogora ekarri nahi dizuegu burdinolen eta haien ingurune naturalaren arteko erlazio estua. Urtegian hasiko da gure ibilbide gidatua, gero banbu basoan barneratuko gara bai eta errotapeko estoldara -kasko eta eskuargiaz baliaturik!- iritsi ere. Bisitarien partaidetzarekin, zuhaitz berriak landatuko ditugu, gabia martxan ikusi eta egur-ikatza benetako txondorra batean nola ekoizten den ikasi!
1, 2 y 3 publiko ororentzako doako! jarduerak dira. Plaza mugatuak. Erreserba komenigarria elpobal@bizkaia.eus helbidea edo 629 27 15 16 telefonoaren bitartez.