El Pobaleko Burdinolaren Burdinolaren aldizkaria 2011ko uztailauztaila-abendua
08 zk.
Hitzartutako erakustaldia. Hala du izena museoak seihileko honetan bisitaldien eskaintzari gehituriko bisita berriak, zeinek aste barruan eta aurretiaz hitzarturiko taldeei erakustaldi oso batez gozatzeko aukera ematen dien. Zamudioko Parke Teknologikoko informatika enpresa batek egin zuen estreinakoz bisita berria joan den urrian, hain zuzen. Bisitarien kopurua. kopurua Datu positiboa utzi du 2011 urteak: bisitarien kopurua ia-ia %8 igo da aurreko urtekoarekin alderatuz.
Soul musika El Pobalen Mikel Núñez eta Irati Bilbao musikariek,, Enkarturren “Saboreart” programaren barruan, soul kontzertu gozoa eskaini zieten zuzenean urriaren 15ean Burdinolara hurbildu ziren guztiei.
Muñatones Jauregia eta Gaztelua bisitatu ditugu
Udako berriak
Ingurumen tailerra Landa garapenerako Enkarterrialde izeneko elkarteak boluntarioez osaturiko ingurumen tailerra antolatu zuen pasa den abuztuan Barbadun ibaiaren ertzetan basotze lanak egite aldera. aldera Tailerraren aurkezpen ofiziala El Pobaleko Burdinolan egin zuten abuztuaren 4an.
Udalekuak Uztailean 1200 umetik gora gurera etorri izanak agerian utzi du jarduera batzuek duten izaera ludikoa, hala nola burdin, ogi eta talo tailerra. Horiez gain udan ume txikienei begira jarduera berri bat egin dugu: ipuinipuin-kontatzailearena, kontatzailearena alegia.
Muskiz
Tel.: 629 271 516
Sutegi hilezkorra Hala du izena “Tierra de sueños” taldeak urriaren 23an eta azaroaren 6an antzeztutako ikuzkizunak. XVIII. mendean olaren jabea izan zen Simón de la Cuadra y Medranoren eskutik, ikusleek –ia 200– 200– denboran zehar bidaiatzeko eta burdin giro apartan murgiltzeko aukera izan zuten; bertan burdina forjatzean mailuaren tauntaun-taun eta gabiaren danbadanbadanba nahastu baitziren biolinen zein metalmetal-txalapartaren musikarekin, bai eta klake dantzaldi batean ateratako doinuarekin ere.
EE-mail: info@elpobal.com
Aurten ere, Ondarearen Europako Jardunaldiek emaniko aukera baliatu dugu Muñatones Jauregia eta Gaztelua bisitatzeko. Urriaren 22an egin genituen lau bisitaldietan 195 pertsona izan ziren. Bisitetan bi berritasun ekarri ditugu: bateko gazteluaren harresietako batean jarritako hormahorma-irudi deskribatzailea eta besteko bertaratutakoen artean banaturiko argibide liburuxka. liburuxka
Web: www.bizkaia.net/elpobal