Info Santurtzi, 2022ko azaroa

Page 1

202 2 A z aroa

Santurtzirako

Miren Matanzas Gorostizaga izango da EHBilduren alkategaia Santurtzirako Santurtziko alkatetzarako hautagaia izendatzeko hauteskunde primarioen prozesua bukatuta, EHBilduren komunitateak Miren Matanzas aukeratu du ardura hau betetzeko, emandako botoen % 100 jaso duelarik. Lau urtez oposizio-burua izan ostean, Mirenek alkatetzarako lehia bereganatu du legaldi honetan eguneroko lanean erakutsi duen ilusio eta ardura berarekin. Erronka berri honi ekiteko, urte askotan Ezkerraldean gazteen Euskara eta Literatura irakasle izateak eman dion eskarmentu luzeari azken lau urte hauetan udalaren ges-

tioan izandakoa gehitu dio, eta bere onena emango duela hitzeman du, merezi dugun Santurtzi eraikitzeko.

Merezi dugun Santurtzi eraikitzeko prest!

“Duela 4 urte, alkategaia izatea proposatu zidatenean, ez nuen inolako arrazoirik topatu ezetz esateko, ez Santurtziri ezta EHBilduri ere, orain berriz, arrazoi asko daukat baiezkoa emateko”. Hitz hauekin laburbildu ditu Mirenek merezi dugun Santurtzi eraikitzeko erronka honetan burubelarri jarraitzeko arrazoiak, legealdi honetan zehar ikusi dituen gauza asko aldatu behar direla uste duelako. “Gauzak egiteko beste modu bat behar dugu, jendearengandik gertuago dagoena, merezi dugun Santurtzi Santurtziarrokin eraiki behar dugulako”.


SANTURTZI

ENTREVISTA A MIREN MATANZAS

670.22.22.83

“Santurtzik erronka handiak dauzka eta EHBildun horietarako erantzunak ditugu”

Lau urtez eta egunez egun udalgestioa ezagututa, zeintzuk dira zure ustez Santurtziren erronkarik handienak? Asko dira, baina lehentasun-zerrenda egin behar baldin badut, esango nizuke gure gazte-jendeak dituen arazoei erantzuna eman behar diegula, bai lanari dagokionean bai emantzipatzeko orduan. Ez da zilegia gure herriaren etorkizuna diren gazteak dauden egoera egotea eta Udaletik ezer ez egitea. Funtsezko deritzot behingoz onartzeari gure gizartea aldatu egin dela eta nagusien zaintzetan nola egokitu “birpentsatu” behar dugula eta ezinbesteko deritzot Santurtzitik aldaketa klimatikoaren aurka gure aletxoa jartzeari. Urte hauetan guztietan ildo hauetan lan egin dugu eta proposamen zehat-

zak ditugu, aldizkarian ikus dezakezuenez. Horrez gain, uste dut ezin dugula luze itxaron asko kezkatzen gaituzten gaiei erantzuna emateko, Santurtzin dugun aparkaleku eta garbiketa faltari, adibidez. Eta zerk bultzatu zaitu arazo horiei konponbidea bilatzera udal politiken lehenengo lerrotik? EHBilduren proiektua eta herriko arazoak ezagutzen nituen aldez aurretik, jakina, baina orain gauza biak ezagutzen ditut barru-barrutik, eta horren ondorioz gero eta argiago ikusten dut EHBilduren proiektuak Santurtzi hobe batera hurbiltzen gaituela. Lan talde oso indartsu bat badagoela ere egiaztatu dut, proiektu honetarako eta Santurtzirako dena ematen, eta osagai horiekin argi izan dut, ni Santurtzirako prest!

Nagusientzako eguneko zentroak: langileen kaleratzeak, erabiltzaileentzako plazak bete gabe... Zer ari da gertatzen? Gaur egun plazen % 30 bete gabe daude Santurtziko adinentzako eguneko zentroetan, nahiz eta itxaron-zerrendan pertsonak dauden zerbitzu hori jasotzeko zain. Horri gehitu behar zaio 7 langile kaleratu berri dituztela eta zerbitzuko gabeziak nabariak direla: gabeziak instalazioetan, bajak eta oporrak ez dira betetzen eta horren ondorioz zerbitzua behar baino profesional gutxiagorekin ematen dela... EHBildun argi daukagu momentu honetan baliabide hori eta beste batzuk nola handitu aztertu behar dela, gure adinekoak gehiago eta hobeto zaintzeko, eta ez murrizketak egin eta langileak kaleratu. Zalantzarik gabe, zerbitzu hau defendatuko dugu gure nagusiek merezi duten kalitatea izan arte, eta arlo honetan egiten den inbertsioa handitzen saiatuko gara.

Ez dugu soilik behar zaintzari buruzko ikuspegia zabaldu, baizik eta bidea egin euskal zaintza sistema publikokomunitario batera, ikuspuntu komunitario batekin. EH Bildun hori da defendatzen duguna: Euskal Herrian eta Euskal Herrirako pentsatu eta erabakitzea nola nahi dugun bizitza zaindu. Erronka erraldoi bat, aldaketa erradikal bat exijitzen duena; aurrera egin behar dugu zain-tzak demokratizatu eta kolektibizatuko duten politika publiko eraldatzaileetan, eta eredu berri baten oinarriak jarri, honezkero mahai-gainean ditugun premiei aurre egiten diegun bitartean: pertsonen beharrei arreta jarri, zaintza publikoak, unibertsalak eta duinak eskainiz. Eta bide horretatik ibili beharrean, Udal Gobernua kontrakora jotzen ari da. Aurrean izango gaituzte.


SANTURTZI

santurtzi@ehbildu.eus

Alokairurako laguntzak: Gazteak babestu behar ditugu, bere bizitza egin ahal izateko Santurtziko gazte batek bere bizitza independienteari hasiera emateko “etxetik alde egin” dezakeen batezbesteko adina 31 urtekoa da, Europako batezbestekoa baino bost urte gehiagokoa. Ez da gaztejendearen arazoa bakarrik, gizartearena baizik, gazteak baitira gure herriaren etorkizuna. Arazo larri honen aurrean, EHBildun argi daukagu politika ausartak jarri behar direla martxan, eta ildo horretan proposatu dugu gure gazteei alokairua ordaintzen lagunduko dien subentzioa sortzea, modu justu eta progresiboan, elkarbizitza-unitate bakoitzaren sarreraren araberakoa. Gobernu Taldeak atzera bota duen ideia hau aurrera ateratzeko lanean jarraituko dugu, eta jakin badakigu lehenago edo beranduago ezarri egingo dela Santurtzin. Gazteek daukaten arazoa etxebizi-tzarekin

ez da berria, eta hori dela eta urteak daramatzagu horren aurrean proposamenak egiten. Orain egin dugunaz gain, gogoratu behar dugu ere Udalak urtero etxebizitzak erostea proposatu dugula behin eta berriz, modu zuzen eta

publikoan alokairu sozialean eskaintzeko. Ezin dugu ulertu Udal Gobernuak entzungor egitea gure herriaren etorkizuna diren gazteek daukaten arazo honen aurrean, baina lanean jarraituko dugu gure gazteek behar duten babesa lortu arte.

Eguzki-plakak jarri behar dira Santurtziko eraikin publiko guztietan Santurtzitik aldaketaklimatikoaren aurka gure ekarpena egin behar dugu, eta eman beharreko pausuetako bat da posible den eraikin publiko guztietan eguzki plakak jartzea. Santurtzi jasangarriago baterantz pausu bat emateaz gain, neurri honek diru publikoa aurrezten laguntzen du. Izan ere, plaka hauek bere lehen bost urteetan amortizatzen dira eta jarrita, eraikin horiek bere burua energetikoki hornitzea lortuko

genuke eta argiaren falturan hurrengo 20 edo 25 urteetan aurreztea, epe horretan modu egokian jarraituko bailukete lanean. Hurrengo urterako aurrekontuetarako proposatu dugu eta nahiz eta onartu ez diguten, beste udal talde batek diru gutxiagorekin proposatutako neurria onartu egin da, beraz, guk nahi baino astiroago izango bada ere, pausuak emango dira norabide horretan. Lanean jarraituko dugu beharrezkoa den bultzada emateko.


UDALETXETIK

SANTURTZI

Santurtzi inoiz baino zikinago dago enpresak bere beharrak betetzen ez dituelako eta Gobernu Taldeak ezer egin gabe jarraitzen duelako Hobetzen ez denak txarrela egiten duela esan ohi da. Horixe da Santurtzin gertatzen dena garbiketa eta zarama-bilketarekin. Badira hiru urte EHBildutik salatu genuela zerbitzu garrantzitsu honen ardura duen enpresak, urtean 4,57 milioi euro kobratzen

dizkigunak, ez zituela kontratuko bere eginkizunak betetzen eta Gobernu Taldeak ez zuela ezer egiten hori ekiditeko. Gure salaketaren ondorioz hainbat zigor jarri zitzaizkion enpresari, baina horrela geratu zen guztia eta egoerak bere horretan dirau.

Udalaren kontraturik handienarekiko kontrol falta,

zergatik? Eskotean ordaindu dugun eta sekula erabiltzen ez den makinetako bat.

Sentsazio orokorra da herria inoiz baino zikinago dagoela eta EHBildutik baiezta dezakegu sentsazio zuzena dela, datuekin kontrastatu ostean. Horrez gain, badakigu zein den arrazoia: santurtziarrek eskotean 4,57 milioi euro ordaintzen dugu, enpresak ez du bere eginkizuna betetzen eta Gobernu Taldeak, EAJk eta PSOEk osatua, ez du egoera aldatzeko ezer egiten. 2019an azterketa bera eta egoeraren salaketa publikoa egin ostean, enpresak zigorra izan zuen langileen bajak eta oporraldiak ez betetzeagatik. Langile faltaren ondorioz, egin gabe uzten zituzten hainbat lan. Plantilla osoa egon balitz bezala kobratu eta herria zikin uzten ziguten. Tamalez, haiek izan ziren zigor bakarrak eta nahiz eta lizitazio berriaren ondorioz beste enpresa bat egon, denak bere horretan jarraitzen du: ez betetzeak, Udalaren kontratorik handienaren gaineko kontrolik eza eta herri zikina. Ez betetzeen zerrenda amaigabea da: kontratuaren arabera, arratsaldez kale-garbitzaile

ekipo bi lanean egon behar dira, baina ez dira existitzen. Modu estrukturalean asteburuan hiru langile falta dira eta, ondorioz, beti geratzen da zonalderen bat garbitu gabe. Enpresak animalien gorotzak garbitu behar ditu baina ez du egiten. Edukiontziak modu integralean hilean behin garbitu beharko lirateke baina marroiak ez dira behin ere garbitu udal-konpetentzia denetik eta gainontzekoak maiztasun zehatzik gabe garbitzen dira. Enpresak urtero edukiontzien % 15 aldatu eta berriak jarri behar ditu , baina hau ere ez du egiten. Horrez gain, bada diru publikoaz ordaindu eta erabiltzen ez den makineria, hala nola argazkiko garbitzaile elektrikoa edo urtean behin baino erabiltzen ez den ura barreiatzeko kamioia. EHBildun ez dugu amore emango eta Gobernu Taldeari exijituko diogu bere eginkizunak bete ditzan, enpresa kontrola dezan eta Santurtzi merezi dugun bezain garbi egon dadila ziurta dezan. Merezi dugulako eta ordaintzen dugulako.

Galdera honek hiru erantzun baino ezin ditu izan: utzikeria politikoa, Santurtzirentzat oso garrantzitsua den zerbitzua gestionatzeko gaitasun falta edo bere eginkizunak bete ditzan enpresan handi bati eskatzeko gogo falta. Ezin dugu ahaztu egoera hau Gobernu Talde honen beste erabaki baten ondorio ere badela: Udalaren plantilla suntsitzea, ahalik eta txikien uztea. Momentu hauetan udalaren zenbait arlok langile falta izugarria dute. Horietako bat Lanak eta Zerbitzuak da, honen guztiaren ardura duena. Bertan “Garbiketa ikuskaria” lanpostua hutsik dago. Lanpostu honen funtzioa litzateke, hain zuzen ere, zerbitzu hau kontrolatzea.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.