8industriaetaigb

Page 2

Gaur egungo errealitatea Ikusi dugun bezala, gaur egun industriak errealitate berrietara egokitzea bilatzen du, birziklapena esaterako, definizio klasikoan ere eragin dutena. Industria XVIII. mendearen erdialdean sortu zen, aitzinako artisau-jardueren eboluzioaren ondorioz. Eboluzio teknikoak gizonari produkzio modu merkeagoak eta eraginkorragoak eskuratu zizkion, eta horri esker produktu elaboratuak kalitatea eta sofistikazioa irabazten joan dira.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

Industriaren jaiotzak prozesu bat eragin zuen, industrializazioa deitua, bere bertute eta akatsak direla ere prozesua bizi izan duten herrialdeetako biztanleen bizitza kondizioak hobetu dituena. Ez da, baina, modu bidezkoan kudeatu. Gutxiengo batzuen kosta ala kostako aberaste grinek eta horrek sortu zuen nagusitasun militarrak, XV. mendetik eratzen ari zen sistema politiko inperialista finkatu zuten, eta baita errekurtso naturalen harrapakerietan oinarritutako sistema ekonomikoa ere. Grina horrek oraindik ere alderdi eskuindar gehienen estrategia gidatzen du, eta ekonomia pertsonen zerbitzuan jarri beharrean, pertsonak ekonomiaren zerbitzuan jartzen dituzten planteamenduen bidez adierazten da, hau da, gutxiengo horren aberasketan alegia. Gaur egun industrializazio prozesua kontinente guztietara zabaldu da, Afrika izan ezik, bigarren sektorean lan egiten duen 15 urtetik gorako biztanleria islatzen duen hurrengo mapan ikus daitekeen bezala.

KULTURA

ASKATASUNA

58 Kolore kodigoa: ≼%22,5 industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. %20tik %22,5ra industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. 17,5tik %20ra industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. 15etik %17,5ra industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. 12,5etik %15era industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. 10tik %12,5era industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. <%10 industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. daturik gabe.

Mapa hau World Bankean argitaratutako datuen arabera eta berezko estimazio baten laguntzaz izan da egina, INEn eta INSEEn lortutako datuetan oinarrituta, zeinak gure herrialdea %12,5 eta %15 bitartean ezartzen du, Nafarroak %15 gailentzen duen bitartean. Beraz, oraindik ere Europako industria inguru sendoenetako batean gaude. Gure lurraldean, industriak gizartean duen pisua Europar Batasunekoa baino sendoagoa da, eta nabariagoa oraindik Mendebaldeko Europan dauden gertueneko ingurunearekin alderatuta, bigarren sektoreak biztanleria gutxien enplegatzen duen kontinenteko ingurune bihurtu baita. Mapan bigarren sektoreak hartu duen garrantzia ikus dezakegu, dagoeneko munduan zehar 15 urtetik gorako %13,42 biztanleria enplegatzen duena. Dudarik gabe, bigarren sektoreak, industriak alegia, garrantzi handia du mundu mailan ikuspegi sozialari dagokionean. Ez da ahaztu behar garrantzi horrek sustrai ekonomikoa duela. Industriak ekonomikoki milioika pertsona sostengatzen ditu. Aldi berean mapak argi eta garbi erakusten du nola bigarren sektorearen hedapena ez den inondik inora orekatua. Ongi ikus daitezke deslokalizazio prozesu berriaren seinale argiak Mendebaldeko Europatik eta EEBBetatik Europako Ekialdera eta batez ere Txinara. Edozein kasutan ere, inguru haietara lekualdatuko


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.