Issuu on Google+

AMA LURRAREKIN BAT

EGINGO DUEN JENDARTEA

INDUSTRIA ETA I+G+b

57

Definizioa Kontzeptu orokorra Industriaren definizio klasikoa: “Industria lehengaiak produktu manufakturatu bihurtzeko behar diren jarduera multzoa da” Bigarren sektorearen definizio klasikoak zera dio: “Bigarren sektorea edo sektore industriala onura manufakturatuak fabrikatzeko jarduerak barneratzen dituena da” Hortaz industria prozesuak, bigarren sektorekoak alegia, zuzenean naturatik hartutako lehengaiekin hasten dira, eta produktu bukatuak dituzte emaitza, erabiliak edo kontsumituak izateko prest. Batzuetan eraldatze katea ez da toki bakarrean modu jarraian izaten, eta honela produktu erdifakturatuak edo erdilanduak ditu emaitza, aldi berean zenbait industria prozesuren jatorri edo amaiera izan daitezkeenak. Birziklapena, gero eta zabalduagoa, eta produktu amaituak erabili ondoren sortzen diren hondakinak industrian berriz ere sartzen dituena berreraldatuak izan daitezen, eragina izaten ari da, sektorearen definizio tradizionaletan barneratua izateraino. Birziklapena lehengai askoren agorpenaren aurrean sortu behar diren eredu ekonomiko berrien oinarrian dago. Prozesu industrialetan lehengai gisa erabiltzen diren baliagai naturalen izaera mugatua, gaur egungo industriaren erronka handienetakoa da. Denboraren poderioz baliagai naturalen pisua lehengai bezala gutxitu egin da, lehengaiak dagoeneko arbuiatuak izan diren produktuetatik ateratzea gero eta beharrezkoagoa den bitartean. Alabaina, industriak gure gizartean lekua izaten jarraituko du, izan ere sektorea definitzen duen hitz klabea materialen eraldaketa da. Funtzio jakin bat izango duen produktu bat lortzeko zerbait eraldatzea beharrezkoa den bitartean, industria egongo da.


Gaur egungo errealitatea Ikusi dugun bezala, gaur egun industriak errealitate berrietara egokitzea bilatzen du, birziklapena esaterako, definizio klasikoan ere eragin dutena. Industria XVIII. mendearen erdialdean sortu zen, aitzinako artisau-jardueren eboluzioaren ondorioz. Eboluzio teknikoak gizonari produkzio modu merkeagoak eta eraginkorragoak eskuratu zizkion, eta horri esker produktu elaboratuak kalitatea eta sofistikazioa irabazten joan dira.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

Industriaren jaiotzak prozesu bat eragin zuen, industrializazioa deitua, bere bertute eta akatsak direla ere prozesua bizi izan duten herrialdeetako biztanleen bizitza kondizioak hobetu dituena. Ez da, baina, modu bidezkoan kudeatu. Gutxiengo batzuen kosta ala kostako aberaste grinek eta horrek sortu zuen nagusitasun militarrak, XV. mendetik eratzen ari zen sistema politiko inperialista finkatu zuten, eta baita errekurtso naturalen harrapakerietan oinarritutako sistema ekonomikoa ere. Grina horrek oraindik ere alderdi eskuindar gehienen estrategia gidatzen du, eta ekonomia pertsonen zerbitzuan jarri beharrean, pertsonak ekonomiaren zerbitzuan jartzen dituzten planteamenduen bidez adierazten da, hau da, gutxiengo horren aberasketan alegia. Gaur egun industrializazio prozesua kontinente guztietara zabaldu da, Afrika izan ezik, bigarren sektorean lan egiten duen 15 urtetik gorako biztanleria islatzen duen hurrengo mapan ikus daitekeen bezala.

KULTURA

ASKATASUNA

58 Kolore kodigoa: â&#x2030;Ľ%22,5 industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. %20tik %22,5ra industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. 17,5tik %20ra industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. 15etik %17,5ra industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. 12,5etik %15era industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. 10tik %12,5era industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. <%10 industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. daturik gabe.

Mapa hau World Bankean argitaratutako datuen arabera eta berezko estimazio baten laguntzaz izan da egina, INEn eta INSEEn lortutako datuetan oinarrituta, zeinak gure herrialdea %12,5 eta %15 bitartean ezartzen du, Nafarroak %15 gailentzen duen bitartean. Beraz, oraindik ere Europako industria inguru sendoenetako batean gaude. Gure lurraldean, industriak gizartean duen pisua Europar Batasunekoa baino sendoagoa da, eta nabariagoa oraindik Mendebaldeko Europan dauden gertueneko ingurunearekin alderatuta, bigarren sektoreak biztanleria gutxien enplegatzen duen kontinenteko ingurune bihurtu baita. Mapan bigarren sektoreak hartu duen garrantzia ikus dezakegu, dagoeneko munduan zehar 15 urtetik gorako %13,42 biztanleria enplegatzen duena. Dudarik gabe, bigarren sektoreak, industriak alegia, garrantzi handia du mundu mailan ikuspegi sozialari dagokionean. Ez da ahaztu behar garrantzi horrek sustrai ekonomikoa duela. Industriak ekonomikoki milioika pertsona sostengatzen ditu. Aldi berean mapak argi eta garbi erakusten du nola bigarren sektorearen hedapena ez den inondik inora orekatua. Ongi ikus daitezke deslokalizazio prozesu berriaren seinale argiak Mendebaldeko Europatik eta EEBBetatik Europako Ekialdera eta batez ere Txinara. Edozein kasutan ere, inguru haietara lekualdatuko


Industria eta I+G+b

jarduera industrialaren jabetza duen kapitalak jatorrizko tokietan jarraitzen du: Mendebaldeko Europan eta EEBBetan. Erabaki inguruneak ez dira produkzio inguruneekin batera lekualdatu. Gainera, deslokalizazio prozesua desberdintasun sozialak handitzen ari da. Enpresen kupulek irabaziak handitu dituzten bitartean, produkzio jarduerak langileak lan baldintza okerragoak dituzten tokietara mugituaz, enpresa horien herrialdetako biztanleriaren zati handi batek industria sektorean zuen enplegua galdu du, eta hortaz, baita sostengu ekonomikoa ere. Gainera, deslokalizazioak herrialdez mugitu ez diren enpresa lehiakorrei eragiten die baita ere, lehiakortasuna eta langileen lan baldintzak minduaz. Orokorrean, industria jarduerek eraldatutako produktuei balioa eransten diete. Amaitutako produktuek erabilitako lehengaien gehiketek baino moneta balio handiagoa dute. Hortik sortu da sektore honen indar ekonomiko tradizionala. Industriak aberastasuna sortzen duela esaten da. Industria ekonomiaren motorra dela esaten da, egiten duen berezko ekarpenagatik eta beste jarduera osagarri askoren sorpena suspertzen duelako. Industriak duen ongizate ekonomikoa sortzeko gaitasunaren adierazgarri sinpleenetako bat Balio Erantsi Brutoa (BEB) da, PIBarekin harreman estua duena. World Bankek datu asko eskaintzen dizkie herrialdeei bigarren sektoreak sortutako BEBak suposatzen duen PIB frakzioari buruz, sektore horrek sortzen duen guztizko enpleguari buruz eta manufaktura industriak sortutako PIB frakzioari buruz. Analisia eginez, esan daiteke bigarren sektoreak ekarpen garrantzitsua egiten diola herrialde baten ekonomiari, baita herrialde txiroenetan ere, enplegatutako pertsonen portzentajea baino PIB frakzio handiagoa sortuz. Ikus daiteke nola orokorrean bigarren sektoreak ekonomiaren motor gisa jokatzen duen. Alabaina, Europako ekialdeko herrialde askotan, eta Txinako zenbait tokitan (adibidez, Hong Kongen eta Macaon), islatzen da nola bigarren sektoreak sortutako VAB frakzioa sektore horretan enplegua duten langileen frakzioa baino txikiagoa den. Hau deslokalizatutako industriak kokapen geografiko berrian ekonomikoki ahula izaten jarrai­ tzen duenaren seinale da. Datuak gure herrialdearenekin alderatuta, baieztatu dezakegu bai gure herrialdean baita gure lurralde historikoan ere, bigarren sektoreak gure aberastasunaren frakzio handiagoa sortzen duela sektore berean enplegatutako pertsonen frakzioa baino, herrialde eta lurralde gehienetan bezala. Nafarroaren kasuan, gure gobernuak “Nafarroako ekonomia 2011an” argitaratutako txostenean agertzen diren datuetatik ondorioztatzen da bigarren sektoreak urte hartan PIBaren %35,04 sortu zuela, langileen %31, 24 enplegatu zuen bitartean. Hortaz, baita gure herrian eta Nafarroan ere, bigarren sektorea motorra da, ekonomiaren traktorea. Krisi ekonomikoa baino lehen, gure industriak eskualdeko motor ekonomiko bihurtu gintuen gertueneko Europan, erregioko per capita PIBari buruz Europar Batasuneko datuek islatzen dutenaren arabera, ez soilik Erosketa Botere Berdintasunari dagokionean baizik eta eurotan ere. Hurrengo mapak 2009 urteko erregioko per capita PIBari buruzko datuak islatzen ditu eurotan.

Kolore kodigoa: ≥ 34000 € PIB per kapita 2009n 32000tik 34000ra € 30000tik 32000ra € 28000tik 30000ra € 26000tik 28000ra € 24000tik 26000ra € 22000tik 24000ra € 20000tik 22000ra € <20000 € Daturik gabe

59


Egoera orokorra Azken urteetan ekonomia eta gizarte mailan izandako eboluzioa Orokorrean bigarren sektorearen eboluzioak gaur egungo krisi ekonomikoaren eragin handia du. World Bankek VABaren hazkundeari buruzko datu asko eskaintzen ditu (kasu askotan txikiagotzea) bigarren sektorearen multzorako eta manufaktura industriarako, ideia orokor bat egitea ahalbideratzen dutenak. Argi eta garbi esaten ez duen arren, datuak prezio egonkorretan argitaratzen dituela dirudi.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

Ikus daiteke nola herrialde gehienetan 2007 eta 2010 urteen artean izandako hazkundea negatiboa den. Krisiak bereziki eragin dio bigarren sektoreari Europan, Ipar Amerikan eta Kariben. Europan gehiago eragin die ekonomikoki ahulagoak diren herrialdeei, haien artean ekialdeko herrialde asko, eta hori deslokalizatutako industriak toki berrian duen ahuleziaren seinale da. Datu horiek gure herrialdekoekin alderatzen baditugu, baieztatu dezakegu gure bigarren sektoreak krisi ekonomikoa biziki sufritu duela, inguruan dauden Mendebaldeko Europako herrialde askoren antzera. Krisiaren inpaktua gure bigarren sektoreko emaitza ekonomikoetan txikiagoa izan da Espainiako Estatuan baino, non eraikuntzaren erortzea handiagoa izan de. Baina orduan…

Nolatan du gaurko krisiak hain gizarte kostu handia gure lurraldean?

KULTURA

ASKATASUNA

60

Ikus dezagun xehetasun handiagoz Nafarroan gertatutakoa bi aldagarri garrantzitsuenei dagokienean, gure bigarren sektoreak sortutako VAB eta sektorean dagoen enplegua alegia. “Nafarroako ekonomia 2011 urtean” eta “Nafarroako ekonomia 2011 urtean” txostenetatik, zehazki 7. erantsia “PIB eta VAB jarduera adarretan Prezio Arruntak” eta 10. Erantsia “Okupatuen guztizko enplegua jarduera adarren arabera” , ondorengo datuak ateratzen ditugu:

(Datos en €)

VAB a pb Industria

% Crec

Construcción

% Crec

897701000

PIB pm S Secundario

% Crec

4408442000

Total

% Crec

11563019000

% Crec

2002

3510741000

2003

3675195000

4,7

1021273000

13,8

4696468000

6,5

12299011000

6,4

12766939000 13640352000

6,8

2004

3948122000

7,4

1166609000

14,2

5114731000

8,9

13197384000

7,3

14689522000

7,7

2005

4205294000

6,5

1343998000

15,2

5549292000

8,5

14158090000

7,3

15854897000

7,9

2006

4501219000

7,0

1521083000

13,2

6022302000

8,5

15262154000

7,8

17126323000

8,0

2007

4883585000

8,5

1684947000

10,8

6568532000

9,1

16488296000

8,0

18330065000

7,0

2008

5193284000

6,3

1753902000

4,1

6947186000

5,8

17544059000

6,4

19107057000

4,2

2009

4757221000

-8,4

1710055000

-2,5

6467276000

-6,9

17236517000

-1,8

18651468000

-2,4

2010

5028232000

5,7

1685363000

-1,4

6713595000

3,8

17728023000

2,9

19264318000

3,3

2001

5409972000

7,6

1685739000

0,0

7095711000

5,7

18464080000

4,2

20104220000

4,4

Numero total de trabajadores ocupados según sector Industria

% Crec

Construcción

% Crec

24917

S Secundario

% Crec

95516

Total

% Crec

2002

70599

261212

2003

71202

0,9

26800

7,6

98002

2,6

269408

3,1

2004

72510

1,8

28232

5,3

100742

2,8

276029

2,5

2005

72693

0,3

30139

6,8

102832

2,1

282937

2,5

2006

72993

0,4

31716

5,2

104709

1,8

290305

2,6

2007

73251

0,4

33467

5,5

106718

1,9

298023

2,7

2008

73313

0,1

32105

-4,1

105418

-1,2

298641

0,2

2009

67776

-7,6

26079

-18,8

93855

-11,0

284410

-4,8

2010

66129

-2,4

23393

-10,3

89522

-4,6

281361

-1,1

2001

66024

-0,2

21268

-9,1

87292

-2,5

279410

-0,7


Industria eta I+G+b

Industria

PIB pm por trabajador

VAB a pb por trabajador

(Datos en € por trabajador)

% Crec

Construcción

% Crec

36028

S Secundario

% Crec

46154

Total

% Crec

44267

% Crec

2002

49728

2003

51616

3,8

38107

5,8

47922

3,8

45652

6,4

48876 50631

3,6

2004

54449

5,5

41322

8,4

50771

5,9

47812

7,3

53217

5,1

2005

57850

6,2

44593

7,9

53965

6,3

50040

7,3

56037

5,3

2006

61666

6,6

47959

7,5

57515

6,6

52573

7,8

58994

5,3

2007

66669

8,1

50347

5,0

61550

7,0

55326

8,0

61506

4,3

2008

70837

6,3

54630

8,5

65901

7,1

58746

6,4

63980

4,0

2009

70190

-0,9

65572

20,0

68907

4,6

60604

-1,8

63980

2,5

2010

76037

8,3

72046

9,9

74994

8,8

63008

2,9

68468

4,4

2001

81939

7,8

79262

10,0

81287

8,4

66082

4,2

71952

5,1

Oso negatiboak izango diren 2012 urteko datuak eskura eduki gabe, aurreko taulek argitasunez adierazten dute gure sektorean azken urteetan gertatutakoa, bai ekonomia mailan baita gizarte mailan ere. Lehenengo taulan besteak beste hurrengoa ikusten da: 1- Ekonomikoki, 2009 urtea txarra izan zen gure industriarentzat. Krisiaren gainerako urteetan VABaren eta prezio arruntetan izandako PIBaren hazkundea garrantzitsua izan da, nahiz eta oparotasun urteetakoa baino txikiagoa izan. Oso esanguratsua da industria arloan, eraikuntzaren sektorea kontuan izan gabe, 2009 ondoren hazkundeari dagokionean urte ahulena 2003 izan zela, eta ez 2008, 2010 ezta 2011 ere. 2- Higiezinen burbuilaren isla ikusten dugu 2002 eta 2007 urteetako datuetan, eraikuntzak eragindako VABaren hazkunde garrantzitsuekin. Ikus dezakegu nola lehenengo eraikuntza zulatu zen, eta gero gainerako sektoreak arrastatu zituen 2009an, gainerako industrian eraikuntzan baina oraindik larriagoa izan zen erorpenean. 3-Bigarren sektoreak multzoan guztizkoa baino VABaren hazkunde erritmoa handiagoa mantendu du, urte hauetan guztietan. 2002 eta 2007 artean ikus dezakegu nola bigarren sektorearen aldeko diferentzial positiboa eraikuntzak egiten zuen, gainontzeko industria bigarren sektoreak Nafarroan ekonomiak orokorrean izan duen portaera hobea izanaren arduraduna den bitartean, eraikuntzako datu txarrak arintzeko gai izateraino, analisian oso garrantzitsua dena. “Nafarroako ekonomia 2011” txostenean esaten digutenez “Nafarroako jarduera industrialak Espainian eta Nafarroan hazkunde ezberdintasunen %75 azaldu zuen, eraikuntzaren sektorea eta ez-merkatuko zerbitzuenaz gain”. Honek gure ekonomian bigarren sektorea zein garrantzitsua den adierazten du. Bigarren taulan ikus daiteke, besteak beste: 1-Nafarroan, bigarren sektoreko enpleguaren doikuntza izugarria izan da krisi honetan. Ikusten ditugun datu negatibo guztien artean 2009ko industriarako datuak soilik du harreman egokia VABari dagokion datuarekin lehenengo taulan. 2-Gainerako kasuetan, ikus dezakegu nola enpleguaren suntsiketa argitasun osoz neurrigabea izan den VAB eta PIBaren eboluzioari begiratzen badiogu. Konpara dezagun labur enpleguaren suntsipena bigarren sektorean langabeziaren hazkundearekin gure lurralde historikoan krisi garaian.

Paro total Empleo S Sec (Ind+Cons)

2007 21575 110718

2011 46946 87294

2011-2007 25371 -23426

Taula honek adierazten digu nola langabeziaren guztizko hazkundea 2007 eta 2011 urteen artean, neurri handi batean, bigarren sektorean suntsitutako enpleguarekin azaldu daitekeen

61


(industria+eraikuntza). Datu hau bat dator gainerako sektoreetan enpleguari dagokionean ikusten dugunarekin. Lehenengo sektorean 2007 urtean 13562 langile zeuden, eta 2011 urtean 13671. Hirugarren sektorean (zerbitzuak) 2007 urtean 177743 langile zeuden, eta 2011n 177447. Beraz, ondorioztatu daiteke pairatzen ari garen enplegu krisia bigarren sektorean izandako enplegu suntsipenaren ondorioa dela. Bereziki eraikuntzan (bigarren sektorean izandako enplegu suntsipenaren %62,80), baina baita ere modu nabarian gainerako industrian (%37,20). Alabaina, lehenengo taulan ikusi dugun bezala, bigarren sektoreko eboluzio ekonomikoa hiru sektoretako bataz bestekoa baino hobea izan dela, eta lehenago ikusi dugu nola egon den Europako beste herrialde askoren mailan, non ez den enplegua hainbeste suntsitu.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

Honek esan nahi duena zera da, Nafarroako enpresetako kupulek krisia aprobetxatu dutela haien langileak ahalik eta gehien esplotatzeko, irabaziak maximizatuaz, sostengu ekonomikoa galdu duten milaka pertsona kaleratuaz. Ez bakarrik hori, baizik eta krisia aprobetxatu dute langile multzoari lan baldintza okerragoak dituzten hitzarmenak sinatu arazteko, baita soldata baxuagoak ere. Egoera honetan, nola da posible gure erkidegoko PIBa igotzea, gure langileriaren gehiengoak soldataren zati bat galdu duen bitartean, asko eta asko kaleratu dituztenean eta 400â&#x201A;Ź inguruko gizarte errenten menpe geratu direnean? Erantzuna erreza da oso. Tarte enpresarialak, enpresetako kupulen irabaziak gehiago hazi dira kaleko jendeak galdu duena baino. Hau da, azkeneko urteetan asko hazi dira gizarte ezberdintasunak. Aberatsenek asko irabazi duten bitartean, gizarte masak galpen handiak izan ditu. Kasu askotan etxebizitza galtzeraino. Hirugarren taulan ikus daitekeenez:

KULTURA

ASKATASUNA

62

1- Industriako eta eraikuntzako enpresariek haien langileak esplotatu dituzte 2010 eta 2011 artean. Ikusi dezakegu nola langileak sortutako BEBa asko hazi den industrian eta eraikuntzan, urte hauetan. Guztira 2011n langile bakoitzeko BEBa bigarren sektorean hiru sektoretako langile multzoaren batez bestekoa baino %23 handiagoa izan da. Datu hauen aurrean, zein ausartzen da oraindik ere Nafarroako industria lehiakorra ez dela baieztatzen? 2- 2011 urtean sortutako BEBa 2007an bigarren sektorean enplegatutako langileen artean banatzen badugu, langile bakoitzeko BEBa 66.490â&#x201A;Ź izango litzateke, oraindik ere gaur egungo batezbestekoa baino gehiago, 66.082â&#x201A;Ź. Erretorikoa den ariketa txiki honek aditzera ematen du lanaren banaketa bidezko baten garrantzia. Langileek produzitu egin behar dute, baina garrantzitsuena ez da, besterik gabe, irabaziak maximizatzea. Gizartearen ongizaterako, beharrezkoa da lanaren eta sostengu ekonomikorako aukeren banaketa bidezkoa. Hau ez da errealitatetik urruntzea, baizik eta gure inguruan dauden Europako herrialdeetan ikusi duguna, gobernu eskuindarra badute ere (geurea baino zibilizatuagoa, hori bai). Honek azaltzen du nola gutxi gorabehera Nafarroak duen PIBa hazkundea duten herrialdeek, krisi garai honetan, enplegua sustengatzea lortu duten eta, horrela, gizarte babesa den sistema publikoa halako langabezia tasak eragiten duen karga ekonomikotik libre uztea. Herrialde horietan %5 eta %9 arteko langabezia tasak daude, gure gaur egungo %15etik urrun. 2010 eta 2011 urtean Nafarroan izandako hazkundeak ez dute enplegua sortzen laguntzen, baina ez dute inondik inora ere hemen bizi izan dugun enpleguaren suntsitze masiborik eragiten.

Instituzio mailan Egoera honen jatorriaren alde handi bat Nafarroako gobernuaren industria politikan datza. Joan den hamarkadako lehenengo urteetan, Nafarroako gobernuak bigarren sektorerako zuen politika mugiezinen burbuila handitzera mugatzen zen. 2008 urteaz geroztik, haien politika industriala patronalaren plan guztiak onartzean datza, irabaziak maximizatzeko, gure gizarte ehundura haustearen bidez. Irabaziak zituzten enpresen itxiera onartu da, haien jabeek negozio errentagarriagoetan edo deslokalizazioan inbertitu zezaten. Aldi berean, irabaziak zituzten enpresetan EREak onartu dira, langileen aurka eginez, irabaziak maximizatzeko prozesua errazteko helburuarekin. Nafarroako gobernuaren industria politikak ez du soilik krisi egoera larri hau onartu, baizik eta sustatu ere


Industria eta I+G+b

egin du. Eskua joan zaie, gure gizarte ehundura suntsitzeraino. Milaka pertsonek haien egoera ekonomikoa okerrera egiten ikusi dute, hainbeste zein gizartea ito egin da. Barneko eskaria suntsituta dago. Jendea kasu askotan aldez aurretik aurreztutako diruarekin bizi da, eta ezin du ezinbestekoa baino ezer gehiago erosi. Hala, Nafarroak beste lurralde batzuk baina hobeto erantzun dio lehenengo krisi ekonomikoari, baina orain okerrago ari da erantzuten 2012ko atzerapenaren ostean. Bigarren sektoreko gure enpresariek irabaziak kosta ala kosta maximizatzeko duten grinak eta gure gobernuaren eskuin erradikaleko politikak hondamendi sozialaren arduradurak dira (soziala, eta ez industriala), eta Gizarte Segurantza arriskuan jartzearen ardura dute, aldi berean, gizarte babespenaren aldeko politiken murrizketaren eragileak ere diren bitartean. Alabaina, gure gobernua eta enpresariak, ez dira oraindik ohartzen haien politikek gure ekonomiari egin dioten minaz, eta ildo bereko proposamenak egiten jarraitzen dute. Murrizpen politika gehiago, soldata beherapen gehiago eta lan kondizio okerragoak populazioaren gehiengoarentzat. Honengatik guztiagatik beharrezkoa zaigu beste politika batzuk egitea, gobernua aldatzea, eta sektore honetako enpresarien pentsamoldearen eraldaketa sakona egitea, langileak eta lanak eragiten dituen kostuak desagertu arazi behar den karga astuna bezala ikusteari utzi behar baitiote. UPNren gobernuaren politika neoliberalek, PSNren pasibotasunari gehituta, eta PPren 2012ko lan erreforma gogorrak hil ala bizikoa ez zen azkeneko langilea ere kaleratzea erraztu die, eta emaitza ikusten ari gara: gure gizarte ehunduraren suntsipena, gure gizartearen alde handi bat sostengu ekonomikorik gabe eta laguntza sozial publikoen menpe, eta horrek dakarrena, kontu publikoen murrizte handia alegia, aberatsenek ez baitituzte zerga handiagoak ordaindu nahi.

Beste zenbait aspektu garrantzitsu. Etorkizunaren perspektiba Deslokalizazioa: deslokalizazioa oso estrategia gaitzesgarria da. Egoera internazionalaren analisi honetan, eragiten dituen efektuak eta emaitzak ikusi ditugu. Hondakinen gutxitzea: hondakinen tratamenduari eta kontaminazioari buruzko informeak harremanetan jarrita, gure industriak bere jarduerak sortzen dituen hondakinak eta kutsadura gutxitzeko bidean aurrera egin behar du. Nazioarterakotzea: ekonomikoki, gure produktuak saltzeko merkatu bakarraren eta murritzaren menpe egoteak emaitza larriak ditu, merkatu horretan egoera txarra denean bereziki. Gure lurraldean enpresa handiek mundu mailan funtzionatzen dute duela askotik, eta hori izan da gure ekonomia Estatuarenaren aldean hain egoera larrian ez egotearen arrazoia. Alabaina, oraindik ere tamaina erdiko eta txikiko enpresa asko daude nazioarterakotze pausoa eman beharrean, epe luzean bizirauteko aukera gehiago emango bailizkie. Datuen arabera, esportazioak modu esanguratsuan ari dira goraka egiten, eta hori albiste ona da, baina ez dugu ahaztu behar BIZaren konpetentzia ez dagoela gure esku, eta hau epe laburrean arazoa izan daiteke. Dibertsifikazioa: â&#x20AC;&#x153;Nafarroako ekonomia 2011 urteanâ&#x20AC;? txostenetik ateratako hurrengo argazkiak gure enpresa-ehundura irudikatzeko ideia ematen digu, baita enpresen tamaina eta haien dibertsifikazioarena ere. Dibertsifikazioaren abantaila handiena zera da, aktibitatea sektore ezberdinetan banatzean, oso zaila dela denak egoera txarrean egotea aldi berean, edo behintzat horren gaizki. Dibertsifikazioak asko laguntzen du ez hondoratzen. Aldi berean, dibertsifikazioaren alderdi txarra zera da, oso zaila dela aktibitate guztiak bikain egon daitezen aldi berean. Beraz, dibertsifikazioak potentzialaren sabaia ez ukitzea ere eragiten du, eta dibertsifikazio estrategiak hartzeak sabai potentzialean dagoena urruntzen du, aktibitate bakarrean egongo balitz iritsi ahal izango litzatekeena alegia. Orokorrean, Nafarroako dibertsifikazioari buruz ari garenean, denak gogoratzen gara automobilgintzaren sektorearekin (kasu horretan ezin dugu ahaztu Volkswagenekiko menpekotasunak izan ditzakeen emaitza kaltegarriak, bai arlo politikoan baita ekonomikoan ere). Alabaina, une honetan dibertsifikaziorako behar handiena ez dugu sektore honetan, baizik eta eraikuntzaren sektorean. Lehen-bailen egokitu behar gara sektore honek izan duen murrizketara. Eraikuntzaren sektoreak ez du berriro izango 2008 aurretik zuen maila, eta gainera ez da desiragarria,

63


eragin dituen arazoak ikusita. Beraz, langile horientzat aukera alternatiboak sortu behar dira, orain langabezian baitaude, eta ona litzateke guretzat alternatiba horiek industriatik jaioko balira, gure ekonomian duen garrantzia kontuan izanda. I+G+b (Ikerketa+Garapena+Berrikuntza): eraikuntzaren hain menpe egongo ez den ekonomia eredu berrirako bidean, alternatibak ezinbestekoak direla ikusi dugu. Gainera, orokorrean, gure industria ez da profil teknologiko handikoa, beraz lehiakortasuna galtzeko arriskua du berrikuntza prozesu bat bideratzen ez baldin bada. Gogora dezagun kontzeptu bakoitzaren definizioa. 2004. urteko Dekretu Erreal Legislatiboko 35. Artikuluaren arabera:

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

KULTURA

ASKATASUNA

64

Ikerketa: “ikerketa izango da ezagutza berriak eta zientzia eta teknologia arloan ulermen handiagoa lortzen dituen bilaketa original planifikatua” Garapena: “garapena izango da ikerketaren emaitzen edo edozein ezagutza zientifikoren aplikazioa; material, produktu edo diseinatzeko prozesu eta produkzio sistema berrien aplikazioa; eta baita ere material, produktu, prozesu edo aldez aurretiko sistemen hobekuntza teknologiko nabaria” Berrikuntza: “berrikuntza teknologikoa izango da produktu berrien eskurapenean aurrerapen teknologikoa eragiten duen jarduera, edota aldez aurretikoen hobekuntza nabaria. Berriak izango dira ikuspegi teknologikotik begiratuta aldez aurretiko ezaugarri edo aplikazioak nabari desberdinak dituzten produktuak eta prozesuak” Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza aurrera eramateko, beharrezkoa da prestakuntza eta kualifikazioa duen jendea, ikerlari izan daitezen. Gure lurraldean bi unibertsitate daude, horietako bat publikoa, eta oso zuzendua dago arlo teknikoko langileak irakastera, beraz I+G+Brako behar nagusia nahiko ondo bideratuta legoke hasiera batean. Alabaina, gure gobernuaren interes faltak eta itxaropenaren galerak zera eragiten du, ikerketa sistema egoki baten antolakuntzaren beharra, gure industriaren berrikuntza ahalbideratuko duena, ez kapital pribatuaren oinarriarekin ezta kapital publikoaren oinarriarekin ere. Ondorioz, kualifikazioa duten gazte asko emigratzen ari dira, bizibide hobe baten bila. Honek giza kapitalaren galera izugarria dakarkio gure gizarteari. Alemania, Belgika edo bestelako zenbait herrialde probetxua ateratzen ari dira, eta haien lanaren fruitua jasotzen ari dira, aldez aurretik jaso duten prestakuntzan inbertitu behar izan gabe. Tristeena zera da, Nafarroako eskuinean badagoela jendea hezkuntzan gutxiago inbertitzea ona dela uste duena, diru gutxiago duten ikasleei traba ekonomikoak jarriaz ikasketak amaitu ez ditzaten eta unibertsitate publikorako aurrekontuetan murrizketa garrantzitsuak eginez. Nafarroako Estatistika Institutuak I+G+B arloan egin den denboraldi baterako murrizketaren datuak errealitatea islatzen dute. Ikus dezakegu nola azken urteetan I+G+B arloan guztizko inbertsioa hazi den, baina aldi berean bigarren sektorean I+G+B ez da batere hazi 2004 urteaz geroztik, eta manufaktura industriaren kasuan, murriztu egin da. Hala, I+G+B arloan zegoen inbertsioaren guztizkoaren portzentajea %84,31tik %55,24ra jaitsi da, eta manufaktura industriaren multzoa 2004 urteko %82,19tik 2010ean %48,49ra jaitsi da. Bitartean I+G+B bost bider hazi da zerbitzuen sektorean denbora berean, totalaren %14,36tik %42,71 izateraino. Hazkundea, batez ere bioteknologiaren sektorean izan da. Begi bistakoa da Nafarroako Gobernuak I+G+Brako esfortzua Opus Dei finantzatzera besterik ez duela zuzendu (Klinika Unibertsitarioa, CIMA…), gure industriaren berrikuntza beharra ahaztuaz, baita arlo teknikoan prestatu diren langileak ere, emigratu behar izan dutenak. Ez da soilik gure industriak ez duela I+G+B arloan aurrera egin azken urteotan, baizik eta atzera egin duela modu esanguratsuan. Hau bigarren sektorearentzat arazoen jatorri izango da aurrerantzean, dudarik gabe. Industria sektore publikoa: 90. hamarkadaren erdialdeaz geroztik bizi izan dugun PP eta UPNren gobernuen praxi okerrak patrimonioaren aurkako aurrekontuak ezartzean datza, onura publikoak erabiliaz, eta be-


Industria eta I+G+b

reziki industria sektore publikoaren pribatizazioa, sarrera maila baxuegia orekatzeko saiakeran, presio fiskala ere oso maila baxuan mantentzeko helburuarekin beti, eta horrek estatuaren ahultasun ekonomikoa izan du ondorio, hainbesteraino zein krisi garaian sarrerak gutxiagotu direnean, zordundu egin behar izan diren hori zelako errekurtso ekonomiko bakarra, eta sustengatzen ezinezko bilakatu da, beraz estatuaren erreskatea (estatuko bankuena, hobeto esanda) eragin du. Gaur egun Nafarroako industria sektore publikoaren analisia erraza da oso. Ez dago jabetza publikoko jarduera industrialik. Sozietate publikoren bat edo beste badago sektoreko enpresei zerbitzuak eskaintzen dizkiona, haien artean gure komunitatean mugiezinen burbuila puzten lagundu zutenak, eta baita diru publikoa enpresa pribatuetan inbertitzen zuen baten bat ere (Sodena, Start Up Capital Navarra). Ederki, hau ez da eredu egokia. Errebisio sakona behar du. Industria sektore publiko sendoa, modernoa, teknologikoki aurreratua, garrantzi estrategikoko sektoretara zuzendua, efizientea eta gure gizarteari irabaziak emateko gaia, beharrezkoa zaigu irizpide ekonomikotik, gure bigarren sektorearen eboluzioa gidatzeko, gure gizartea hobetzeko eta aurretik deskribatu den prozesuak etorkizunean saihesteko. Adibide gisa, energia ereduaren analisia eginez ikus daiteke nola erregai fosilen agorpenak eta haien kontsumoari loturiko ingurumenaren arazoak energia ereduaren aldaketaren premia adierazten duten. Gure erakundeek, beste erremediorik gabe, egoerari aurre egin behar diete, eta sektore hau ekimen publikoak martxan jartzeko bereziki egokia da, I+G+Btik abiatuta konponbide tekniko berriak gizartearen esku jartzera heldu daitezenak, energia berriztagarrien iturrien ustiapena errentagarriagoa eginaz eta eredu aldaketa erraztuaz. Lurralde oreka: gaurko krisia agerian uzten ari da gure industriak maila lokalean banaketa geografikoari dagokionean dituen desorekak, eta tokiko langabezia-tasa handietan detektatu ditzakegu. Beharrak modu egokian aztertzeko daturik esanguratsuena langabezia tasaren banaketa litzateke udalerri eta eskualde mailan, poligonoen edo lursailen presentzia baino.Erakundeen lana da desoreka hauek zuzentzea, eta horretarako beharrezkoa da krisia uzten ari zaigun industria eta enplegu mapa aztertzea.

65


8industriaetaigb