Udako denboraldia agortuta, turismoaren sektoreak ere atzean utzi ditu urteko hilabeterik aktiboenak; ordea, eztabaidak eta hausnarketak bere bidea egiten jarraitu behar dutela uste dugu EH Bildutik.
Gure aldetik, arduragabekeria litzateke sasoi zehatz bati lotzea gure hirian ereduaren aldaketarako dagoen beharraren lanketa eta, jakina, proposamenak egiteko prestutasuna. Turismoa, gainera, udaran ez ezik, Donostian urte osoan zehar ematen den errealitatea izanda, geroz eta gehiago. Gaiari eta garaiari dagokien lekutik begiratzeko unea da, heldutasunez, ausardiaz eta herritarra, bizilagunak, erdigunean jarriaz. Ezin gara hurrengo udarara iritsi eztabaida hau sustraitik landu gabe.