Page 1

2021EKO MAIATZA

DESOREKAK AGERIAN EKIALDEAN

DONOSTIA

NECESITAMOS ACABAR CON LAS DESIGUALDADES QUE PADECEN ALTZA, INTXAURRONDO Y BIDEBIETA CON RESPECTO AL RESTO DE DONOSTIA


2

DESOREKAK AGERIAN EKIALDEAN

La lucha vecinal nos ha unido

EKIALDEAN BIZI ETA LAN DUINTASUNEZ Asko aldatu da Donostia azken 150 urteetan, baina bada zerbait denboraren joanean berdin jarraitzen duena: hiriegitura. Hain zuzen ere, gaur egungo desoreken eta auzoen arteko ezberdintasunen oinarria. 1940tik aurrera, eta batez ere 60ko eta 70eko hamarkadetan, hiriak inoiz ezagutu gabeko hazkunde demografikoa izan zuen. Lan bila etorritako jendetza harentzat bizitokia bilatu beharra zegoen, eta gizarte-talde apalenak etxebizitza merkeetan eta industrien alboan bildu zituzten. Espekulazioa eta kontrolik gabeko hirigintza-garapena nagusitu ziren, beraz, eta milaka etxe altxatu ziren Intxaurrondon, Altzan eta Bidebietan, langile klasearentzat guztiak. Urbanizatu gabeko etxe metaketa bat, masifikazioa, hizkuntza eta kultura ohituren aldaketa eta zerbitzu publiko oso urriak. Garai hartan sortu ziren gaur oraindik indarrean dauden desorekak. Hiriaren planifikazioan dikotomia bat planteatu zen, gaurdaino iritsi dena: zerbitzuak erdigunean eta ekialdean etxebizitzak. Eta ukaezina da hiriko oinarrizko zerbitzuak eskuratzeko zailtasunek desberdintasun sozioekonomikoak areagotzen dituztela. Gainera, hiri ekipamendu eta zerbitzuen gabeziak herritarren eskubide oinarrizkoenak bete-betean gauzatzea oztopatzen du. Eta hiri-egitura horren ondorioak errepikatzen joan ziren hamarkadetan zehar eta, azkenean, Altza, Bidebieta eta Intxaurrondo lotarako auzo bihurtu ziren. Hala, gaur egun, bizi-kalitatearen neurgailu nagusietan, Altza, Intxaurrondo eta Bidebieta beti agertzen dira Donostiako auzoen rankingeko azken postuetan: langabezia-tasak, bizi-itxaropena, familia-errenta, etab. Beraz, agerikoa da Donostiako hiri-egiturak desberdintasun-eskemak errepikatu dituela eta errepikatzen jarraituko duela denon artean gauzak aldatzen ez baditugu. Egoera errotik aldatu beharra dago: bertan bizi nahi dugu, bertan lan egin, eta duintasunez gainera. Altzan, Intxaurrondon eta Bidebietan. EAJ-PSEren udal gobernuak ekialdeko herritarren kezkak partekatzen dituela dio, baina bere politika zentralistek desberdintasunean eta desorekan sakondu besterik ez dute egiten.

La situación urbanística y el empeoramiento de la calidad de vida animó a los vecinos y vecinas de Bidebieta, Altza e Intxaurrondo a organizarse y a plantear luchas variadas ante las diferentes problemáticas. Altza, por ejemplo, no tuvo un servicio de autobús que le conectara con la ciudad hasta 1967. La lucha de las asociaciones vecinales surgidas en aquella época consiguió que se instalara iluminación pública, que se hicieran pasos peatonales, que se aportaran terrenos para hacer el ambulatorio, o que, entre otras cosas, se construyera la guardería en Larratxo. Se colgaron sábanas en los balcones con proclamas, se acudió a los plenos municipales a protestar, se hicieron cortes de vías en la N-1... Como dicen a menudo sus vecinos y vecinas: “en otros barrios establecen servicios, nosotros y nosotras hemos tenido que traerlos”. Y ha sido precisamente la lucha social o vecinal la que ha dotado progresivamente a Altza, Bidebieta e Intxaurrondo de infraestructuras básicas y equipamientos. Y no faltan ejemplos posteriores: la “marea amarilla” organizada para no cerrar el instituto de Bidebieta; las dinámicas para solicitar el polideportivo provisional de Altza; las reivindicaciones para implantar un nuevo servicio de microbús que conecte internamente Intxaurrondo; la reivindicación de la casa de cultura de Bidebieta... Y es que los vecinos y vecinas de Altza, Bidebieta e Intxaurrondo queremos trabajar y vivir aquí, y hacerlo dignamente.


DESOREKAK AGERIAN EKIALDEAN

44.840 personas viven en los barrios del este de la ciudad:

LANGABEZIA - PARO A pesar de acoger al 25% de la población solo un 10 % de los empleos de Donostia están relacionados con los barrios del este

Bidebieta (8.951), Altza (20.450) e Intxaurrondo (15.439); es decir,

ITURRIA / FUENTE: DONOSTIAKO UDALA 2019

una de cada cuatro donostiarras

Renta familiar: la media de dinero que entra al año en un hogar de Altza es 3,5 veces menor que en Zorroaga-Miramon

1 Bidebieta 2 Altza 3 Intxaurrondo Donostia

11,2 % 11,1 % 10,9 % 8,2 %

ERRENTA FAMILIARRA - RENTA FAMILIAR 1 2 3 4 5

ITURRIA / FUENTE: EUSTAT 2018

Altza Loiola Martutene Bidebieta Intxaurrondo Donostia

34.891€ 39.161€ 39.729€ 41.341€ 41.530€ 52.143€

IKASKETAK - ESTUDIOS Erdi eta goi mailako ikasketa biztanleko

1 2 3 4 5

Altza Martutene Bidebieta Loiola Intxaurrondo Donostia

% 14,9 % 20,2 % 22,7 % 24,6 % 26 %34,5

1 2 3 5

Altza Martutene Bidebieta Intxaurrondo Donostia

11,3 % 15,2 % 17,7 % 20,7 % 28,6 %

ITURRIA / FUENTE: EUSTAT 2016

Personas ocupadas como director gerente o como profesional técnico (% sobre total población ocupada) ITURRIA / FUENTE: EUSTAT 2016

BIZI-ITXAROPENA - ESPERANZA DE VIDA La esperanza de vida media en Altza, Bidebieta e Intxaurrondo es CUATRO años menor que en Aiete

3


4

DESOREKAK AGERIAN EKIALDEAN

Malen Dominguez Zabala participa en el movimiento a favor del euskera, en el feminista y en la dinámica del gaztetxe. Le hemos preguntado por sus txokos preferidos en el barrio. “El gaztetxe, como espacio para el desarrollo del pensamiento crítico; las plazas de Sagasti, Bernat Etxepare y la del gaztetxe, por ser los lugares donde se celebran las diferentes fiestas que son elementos que crean comunidad, y Ametzagaña, un parque al que se le saca poco provecho y que es lugar de encuentro de distintos barrios de la periferia (Martutene, Loiola, Intxaurrondo...)”.

“Erdialdeaperiferia dikotomia gainditu behar da”

Malen Dominguez Zabalak 24 urte ditu eta Intxaurrondo Zaharrean bizi da. Bere ustez, auzoko lehentasun nagusia erdialdea-periferia dikotomia gainditzea da. “Izan ere, hiri ereduak erdialdea-periferia dikotomia sortu du Donostian, eta sozializatzeko, kirolaz edo kulturaz gozatzeko, erdialdera mugitu beharra dago, ezer gutxi baitago auzoan, eta horrek barne lotura falta eta komunitaterik ez sortu izana eragin du Intxaurrondon”. Adin guztietako intxaurrondotarren ongizatea bermatzeko tresnak ere falta direla dio Malenek: “Babes komunitario antolakuntza behar dugu, konfinamendu garaian gertatu bezala, belaunaldien arteko zaintza ziurtatzeko; beste kontratu bat jendearen artean. Nik garrantzi handia ematen diot antolakuntza kolektiboari”.

Etxebizitza ere arazoa da Intxaurrondon: gazteek oso zail dute gurasoen etxetik alde egitea eta askok auzo periferikoagoetara edo beste udalerri batzuetara jotzen dute. “Uste dut Intxaurrondo auzo egokia izan daitekeela etxebizitza komunitarioen logikaren araberako plangintza bat aurrera eramateko: sare publiko bat osatzea, hutsik dauden etxebizitzez, zaharrek eta gazteek parteka ditzaten; bakarrik bizi den jendeak etxea partekatzea... Badakit ez dela erraza, baina ahalegina egin behar dela uste dut”. Mugikortasunari dagokionez, “auzo malkartsua da Intxaurrondo, eta orografia ezin da aldatu, baina hobetu dezakegu garraio publikoa. Intxaurrondoko barne zerbitzu bat sortzeko eskaera dago eta nik bat egiten dut harekin”.

“El Ayuntamiento no tiene en cuenta a Bidebieta” Ainarak auzoko hainbat borrokatan parte hartu du; esaterako, “Marea Horian”, Bidebietako Institutu Publikoa ixteko Eusko Jaurlaritzaren mehatxuaren aurrean, hezkuntza publikoa aldarrikatzen zuen mugimenduan. Oso harro dago Bidebietan bizitzeaz, “nahiz eta abandonatuta egon”. “Itxura polita du, berdegune asko ditu eta Ulia bertan dago. Bidebieta itsasoraino iristen da, eta tamalgarria da haraino bidegorri eder bat ez egotea”. Ainararentzat, auzoko lekurik gogokoena Mendiola da.


DESOREKAK AGERIAN EKIALDEAN

5

“Altza oso abandonatuta ikusten dut” Para Idurre, su rincón favorito es la plaza de San Marcial: los bancos junto al ayuntamiento, los soportales tras la iglesia, el frontón... Si tendría que hacer una visita guiada por Altza primero llevaría al visitante a Auditz Akular “para que puedan ver sus vistas” y les diría que “corremos el peligro de perder lo que es y debe seguir siendo el pulmón de los y las altzatarras”. Idurre afirma orgullosa que hace la vida en el barrio: “Soy altzatarra, nací en Altza y he tomado la decisión de formar mi familia aquí”. “En las tiendas del barrio me conocen, pero en los bares cada vez menos”, bromea Idurre. Pero se pone seria para terminar: “Quiero mucho a Altza y por eso me duelen las injusticias que padecemos”.

Idurre Lopezek 40 urte ditu, AEK-ko irakaslea da eta Altzako Altzania Kultur Elkarteko kidea. Altza nahiko abandonatuta ikusten du Idurrek: “6070eko hamarkadetan planifikaziorik gabe masiboki eraiki zuten, eta ondorioak pairatzen ari gara gaur egun. Larratxo da horren adibide garbia. Sekulako populazio-dentsitatea dauka, etxeak bata bestearen gainean pilatuta daude, 10-15 solairuko dorreak gehienak, garajerik gabe, berdegunerik gabe. Atarien azpiko aldeak, espaloiak, zeharo zaharkituta daude, zikin, hautsita, partxeka...” Mugikortasunari dagokionez, Oletara bisita egiteko eskatuko lieke udal arduradunei: “Lotsagarria da nola dagoen auzoa, gainera, kontuan izanda bertako

Ainara Amiama Gaztelumendi tiene 45 años y vive en Bidebieta. Ainara defiende que, a pesar de que Bidebieta es conocida por sus torres, hay mucho árboles y zonas verdes en el barrio. En cuanto a las problemáticas del barrio, denuncia que la vivienda, al igual que en el conjunto de Donostia, es muy cara. Por contra, “la movilidad es buena, los autobuses pasan cada 10 minutos y los fines de semana cada 20”. Además, Ainara lamenta que las posibilidades para trabajar en el barrio son escasas y que la mayoría de los pequeños comercios están cerrados. Ainara quiere llamar la atención sobre que en los últimos años no se han planteado nuevos desarrollos y

bizilagunak adinez nahiko zaharrak direla”. Horrekin lotuta, Idurrek aipatu du Altzan bizi-itxaropena Donostiako txikiena dela eta “hori zerbaiten adierazgarri izango da, noski, eta Udalak neurriak hartu beharko lituzke”. Ezin aipatu gabe utzi azpiegiturak: eskasak dira herriak dituen biztanle guztientzat. “Esaterako, anbulatorioa gainezka dago, bi pediatra besterik ez ditugu, eta horietatik bakarra da euskalduna. Orain Pediatriako erizainak erretiroa hartu du -herrikoa zen eta euskalduna-, bere ordez ekarri dutena ez da euskalduna, eta hori guretzat arazo larria da”. Idurreren esanetan, Altzak Auditz Akularren parkea behar du: “Horixe ari da eskatzen Altza XXI herri eki-

proyectos para el barrio: “El Ayuntamiento no nos tiene en cuenta”. Pero lo cierto es que las necesidades de Bidebieta son evidentes: “Necesitamos una casa de cultura o, al menos, una biblioteca”. Y añade: “Necesitaríamos también un aseo público en el parque grande, así como un parque cubierto, plazas de aparcamiento para coches y badenes en los pasos de cebra para limitar la velocidad”. Ainara pone énfasis en una realidad de mucha actualidad en el barrio: “Nos han quitado la oficina de la Kutxa y la de la Caja Laboral, y las personas mayores ahora están obligadas a ir a Trintxerpe o a Donostia para hacer cualquier gestión”.

mena aspalditik. Auzolanean parkearen zati bat atondu genuen, Eguzkitza-gainan, hain zuzen ere. Mahaiak eta barbakoa egiteko tokiak jarri genituen, zuhaitzak landatu. Udalari ez zitzaion egitasmoa gustatu”. Hezkuntzari dagokionez, inbertsio handiagoa egin behar da. “Eraikuntza-eskola desagertu egin da, eta, horren ordez, hezkuntzarako beste aukera bat eman beharrean, berriro etxebizitzak”. Desoreka nabarmenak izan arren, Idurrek harro-harro adierazi du Altzan egin diren hobekuntza eta ekipamendu guztiak borrokari esker lortu direla: kiroldegia, Harria parkea, anbulatorioa, ikastola, Arrobitxuloko parkea... “Herri borrokatzailea gara eta borrokatzera ohituta gaude”.


6

DESOREKAK AGERIAN EKIALDEAN

DISTRITO ESTE: DEMASIADOS PALOS EN LAS RUEDAS

2005

2019

Varias asociaciones promovieron una iniciativa para reclamar la creación de un distrito en el este de la ciudad. La iniciativa estaba fundamentada en que una institución más cercana puede responder más adecuadamente a las necesidades sociales.

Se asigna el primer presupuesto al Distrito para una serie de proyectos concretos. Su ejecución es bloqueada por el Gobierno de Eneko Goia porque no les había dado tiempo a ponerlo en marcha y porque era un año electoral.

2015 Se aprueba la nueva normativa sobre Distritos. El Distrito Este es el único que consigue una cierta unanimidad política.

2018 Se constituye la Junta Municipal de Distrito (3 años de retraso). Se decide asignar una partida anual al Distrito correspondiente al 2,5% de las inversiones totales de Donostia.

Se asigna el segundo presupuesto al Distrito, que recoge las partidas sin ejecutar del año anterior. Eneko Goia vuelve a bloquear todo el presupuesto, esta vez por la pandemia. Sin embargo, otras partidas de otras zonas sí se ejecutan.

2020 Las asociaciones que forman parte del Distrito se plantan ante Goia para que se ponga en marcha de forma efectiva. EH Bildu lleva a pleno esta petición.

>

>

2020

2021 Se asigna el tercer presupuesto al Distrito Este. Está por ver lo que ocurrirá.

ATEGORRIETAKO SARRASKIAREN 90. URTEURRENA Aurten, 2021eko maiatzaren 27an, beteko dira 90 urte Ategorrietan Guardia Zibilak 7 langile hil eta beste 30 baino gehiago zauritu zituela.

Pasaiako gatazkaren hasiera ez da oso argia, baina jada 1931ko apirilaren 19an “El Día” egunkari nazionalistan, arrantzaleek haien aldarrikapenak zehazten zituzten: deskantsurako egunak, soldatak eta portuko langileen baldintzak hobetzea. Gertakariak bata bestearen atzetik gauzatzen hasi eta lehen atxiloketak ere ematen hasi ziren. Hortaz, arrantzaleek greba orokorrerako deialdia egin eta manifestazio bat antolatu zuten Donostiara 1931ko maiatzaren 27rako. Egunean bertan, Trintxerpetik Donostiara 4.000 pertsona inguruko manifestazioa abiatu zen. Leloak honakoak ziren: “Queremos pan para nuestros hijos” eta “Libertad para nuestros compañeros”. Aldasoro Gobernadore zibilak ez zuen manifestazioa baimendu eta hura gelditzeko asmoz armada eta segurtasun indarrak deitu zituen. Mirakruz Gainan, armadaren destakamentu bat topatu zuten eta manifestariek jakinarazi zieten modu baketsuan zetozela. Soldaduek pasatzen utzi baina, ohartarazi zieten Guardia Zibila aurrerago zegoela. Ategorrietara iristean, Guardia Zibilak pare bat abisu eman zuen, baina manifestazioak jarraitzeko asmo osoa zuen. Erantzuna tirokatzen hastea izan zen. Sarraskia itzela izan zen eta inguruko bizilagun guztiak zaurituak artatzen hasi ziren etxeetako atarietan eta kotxe partikularretan zein gerora iritsitako anbulantzietan eraman zituzten ospitalera, sorospen etxeetara, eta abarrera. Ategorrietakoa, Donostian izan den langileen sarraski larriena izanda, deigarria da oraindik ere biktima horiei aitormen instituzionalik egin ez izana. Horregatik, EH Bilduko udal taldeak uste du sarraski horren 90. urteurrena une egokia izan daitekeela hiri honek haiekin eta gure historian zehar bizi kalitate duinaren eta lan eskubideen alde borrokatu diren pertsona guztiekin duen zorra kitatzeko. Horiek horrela, EH Bilduk Donostiako Udalari eskatu dio errekonozimendu instituzionala sustatu eta adostu dezala sindikatuekin eta gainerako eragileekin. Bajo el titulo “Ategorrietako sarraskia: Herri iragan desorosoa / 90 aniversario de la masacre de Ategorrieta: Un pasado incomodo”, y de la mano de Josetxo Otegi, EH Bildu ha organizado dos charlas en torno a este poco conocido suceso en el que fueron acribillados por la Guardia Civil 7 trabajadores del Puerto de Pasaia que se dirigian en manifestacion a Donostia a protestar por condiciones laborales extremas. Tras la cita de Altza del pasado dia 10, hay otra oportunidad para participar en la charla el dia 26 de mayo, vispera de la masacre, en la Kripta de la c/ San Jeronimo de la Parte Vieja, a las 19:00.


DESOREKAK AGERIAN EKIALDEAN

DONOSTIAKO DESOREKAK GAINDITZEKO PLANA: “EKIALDEAN BIZI” PROGRAMA 2019ko maiatzeko udal hauteskundeetan, EH Bilduren hauteskunde-programaren proposamen izarretako bat “Ekialdean bizi” izan zen. Orduan esaten genuen, eta orain berriro diogu, hiriak zor historikoa duela hiru auzo hauekin, eta hori konpontzeko neurri zehatzak behar direla. EH Bilduk Donostiako Udal Gobernuaren ardura hartu zuenean, 2011n, hiriak zuen arazo oso larri bati konponbidea emateko konpromisoa hartu zuen: Martutenen eta Txominen aldiro-aldiro egoten ziren uholdeekin amaitzea. Ordura arte inork egin ez zuena egin zuen EH Bilduk. Eta, behin hori bideratuta, esan genuen hiriaren hurrengo erronka Altzak, Intxaurrondok eta Bidebietak hiriko gainerako auzoekin alderatuta dituzten desoreka nabarmenekin amaitzea izan behar zela. Hala ere, legealdiaren erdialdean gaudenean, Udal Gobernuak eredu zentralistaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, inbertsio gehien-gehienak zentrorako pentsatuta baitaude. Baina EH Bilduk Ekialdearen aldeko apustua egiten jarraitzen du. Izan ere, EH Bilduren sei zinegotzietatik hiru hemengoak dira: Reyes Carrere, Garbiñe Alkiza eta Zigor Etxeburua. Eta hori nabaritzen da gure eguneroko jardueran. Izan ere, EH Bilduk lanean jarraitzen du, kalean, baina baita Udalean ere, “Ekialdean Bizi” programan jasotzen genituen neurriak aurrera ateratzeko. Alde batetik, Altza, Intxaurrondo eta Bidebietako eguneroko beharrei erantzuteko lan egiten dugu, Donostiako kalitateko estandarrak gure auzoetara ere ekartzeko helburuarekin. Hona hemen egindako proposamen batzuk: Oleta-Pikabea auzoaren irisgarritasuna hobetzeko eta puntu kritikoak ezabatzeko plan berezia egitea onartu zuen Gobernuak, 2020ko aurrekontuetan; Bidebietako Isasa parkea eraberritzeko parte hartze prozesua egitea, Herrera-Bidebieta bidegorria egitea, eta Intxaurrondoko Txaparrene pasealekua txukundu eta seguruagoa egitea eta Sorleku jolas parkea egitea ere onartu ditu Barrutiak. Bizi kalitatea hobetzeko eta osasuntsuago bizitzeko ildoan, kalitatezko hezkuntza ziurtatzeko, Udalak Covid19arengatik ikasketak etxetik egin behar izan dituzten haurrei baliabide teknologikoak eskuratzeko eragin dugu; Herrerako tren geltokia irisgarri eta seguru bilakatzeko eta Santa Barbarako azpiestazio elektrikoa urrutiratzeko egin ditugun eskariak babestu ditu Udalbatzak. Eta gure auzoetan bizi eta lan egin nahi dugulako, Topoaren Altza-Galtzaraborda zatia berrartzeko eragin dugu, Altzako kiroldegiko obretako langileen lan baldintzak duintzea lortu dugu edota PREK planek ekialdeko merkatariak eta ostalariak kontuan izateko eragin dugu. Edonola ere, errealitatea da Eneko Goiaren Gobernua, ekialdeko auzoei dagokienez, espedientea betetzera mugatzen dela, besterik ez. Azken garaietako alkaterik zentralistena da. Baina hiri honetan gauzak aldatu behar dira, eta aldatzen ari dira.

“Altza, Intxaurrondo eta Bidebietako eguneroko beharrei erantzuteko, EH Bilduk proposamen ugari egin ditu, eta horietako askotan alderdi guztien arteko akordioak lortu ditugu eta beste batzuetan Udal Gobernuak jarrera aldatzea ere lortu dugu”

7

PROGRAMA PARA VIVIR EN ALTZA, INTXAURRONDO Y BIDEBIETA CON LOS ESTÁNDARES DE CALIDAD DONOSTIARRAS En las elecciones municipales de mayo de 2019, la candidatura de EH Bildu presentó un programa electoral en el que una de sus propuestas¡ estrella era “Ekialdean bizi”. Decíamos entonces, e insistimos ahora, que la ciudad tiene una deuda histórica con estos tres barrios y que hay que trabajar para subsanarla. EH Bildu, cuando llegó a la alcaldía en 2011, se comprometió a solucionar una necesidad imperiosa que había en la ciudad y a la que nadie había atendido hasta entonces, los desbordamientos del Urumea. Y, una vez encauzado aquello, decíamos que el siguiente reto de la ciudad debía ser acabar con las flagrantes desigualdades que padecen Altza, Intxaurrondo y Bidebieta con respecto al resto de barrios de la ciudad. Sin embargo, cuando estamos en el ecuador de la legislatura, desde el Gobierno municipal se sigue apostando por el modelo centralista, donde la inmensa mayoría de las inversiones están pensadas por y para el Centro. Pero la apuesta de EH Bildu por los barrios sigue siendo la misma. De hecho, tres de las seis concejalías de EH Bildu son de aquí: Reyes Carrere, Garbiñe Alkiza y Zigor Etxeburua. Y eso se nota en nuestra actividad política e institucional. Por un lado, trabajamos para que las necesidades del día a día de Altza, Intxaurrondo y Bidebieta sean atendidas, al menos, como en el resto de la ciudad. Entre los logros que hemos conseguido podemos mencionar, por ejemplo, el acuerdo logrado con el Gobierno para incluir en los presupuestos de 2020 un plan especial para mejorar la accesibilidad y la eliminación de los puntos críticos del barrio de Oleta-Pikabea; también hemos logrado que el Distrito acuerde hacer un proceso de participación para la remodelación del parque de Isasa en Bidebieta, para la construcción del bidegorri Herrera-Bidebieta, para la mejora del paseo de Txaparrene en Intxaurrondo y para la creación del parque infantil Sorleku en la parcela contigua a Cocheras. Además, en la línea de mejorar la calidad de vida de todas las personas que vivimos aquí, conseguimos que el Gobierno municipal apoyara medidas para asegurar la enseñanza on line durante la pandemia para niños y niñas sin recursos; hemos contribuido a que la estación de tren de Herrera sea accesible y segura, y también hemos logrado un acuerdo unánime para alejar la subestación eléctrica de Santa Bárbara. Y porque queremos vivir y trabajar en nuestros barrios, hemos contribuido a recuperar el proyecto Altza-Galtzaraborda del Topo, hemos luchado codo con codo con los sindicatos para la recuperación de unas condiciones laborales dignas en las obras del Polideportivo de Altza y también hemos promovido la mejora de las ayudas municipales a comerciantes y hostelería con motivo del Covid-19. Por otro lado, como decimos, el Gobierno de Eneko Goia se limita a cubrir el expediente en todo lo que se refiere al Este. Es el alcalde más centralista de los últimos tiempos y alardea de ello. Pero las cosas están cambiando, y van seguir cambiando en esta ciudad.

“Tenemos al alcalde más centralista de los últimos tiempos”


Profile for EH Bildu Donostia

Ekialdean Bizi eta Lan  

Ekialdean Bizi eta Lan  

Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded