Page 1

HERRENA ETA ITSUA

Egunero bezala, ostiral arratsalde hartan ere herren bat eta itsu bat herribidean paseatzera atera ziren. Bat-batean ikaragarrizko euri jasa hasi zuen.Horregatik azkar-azkar etxera itzultzea erabaki zuten. Baina bidean zegoen zubi bat pasatu beharra zeukaten. Bertara iritsi zirenean, urez gainezka zegoela konturatu ziren.

-Ai ene Andres, ezin dugu pasa-esan zion Joxe herrenak Andres itsuari. Arrazoi duzu, zerbait egin beharko dugu etxera iristeko . -Baina zer? Zuk ez duzu ezer ikusten eta nire egurrezko hanka lokatzetan sartzen badut erori egingo naiz. Ala da Joxe.Ea , itxaron dezagun unetxo bat haritzaren azpian. Ordu pare bat itxaron ondoren berriro inguratu ziren zubira, baina errekako urak gorantz zihoazen, eta zubia erabat estaltzen zuen. -Begira Andres -esan zuen Joxek -Ideia bat daukat. Zuk ni bizkarrean eramango nauzu, zu izango zara nire hankak eta ni izango naiz zure begiak.


Nik gidatuko zaitut. Andresek buruarekin baietz esan zion. Salto batez Joxe Andresen bizkarrera igotzen saiatu zen, baina saltoan bere egurrezko hankarekin Andresen ipurdian ukitu zuen. Biak balantzaka eta balantzaka lurrera erori ziren. Urak indar handia zeraman eta elkarri ondo helduta lortu zuten halako batean lurretik altxatzea. Joxek mina hartu zuen. Egurrezko hanka ia erorian gelditu zitzaion. Baina berriro saiakera bat egitea erabaki zuten. Oraingoan bai, harri bat aurkitu zuten eta haren gainetik lortu zuen Andresen bizkar gainera igotzea: -Lasai joan Andres, nik gidatuko zaitut.Esan zuen Joxek.Horrela hasi ziren zubia pasatzeko ahaleginetan. Andres orain dela urte pare bat itsutu zen,gaixotasun baten ondorioz.Joxek berriz istripu larri bat izan zuen , bertan galdu zuen hanka. -Kontuz orain Andres- esan zuen Joxek-.Ur korrontetxo bat zeharkatu behar dugu. Laister iritsiko gara zubiaren beste aldera. -Ondo da Joxe poliki-poliki joango naiz makilaren laguntzaz,baina‌txuleta gutxiago jan behar dutizu, zure ipurdi aldeak asko pisatzen du eta.Joxek irribarre egin zuen, Andresek Joxeren aginduak jarraitzen zituen. Andresek estropoezu txiki bat egin zuen, baina ez zen erori nahiko sasoi ona bai zuen. Jendea iristen hasi zen zubiaren beste aldera eta haietako batzuk soka bat bota zieten heltzeko. Lehenengoan ez zuten lortu, baina ekin eta ekin halako batean Joxek lortu zuen soka hartzea eta horrela iritsi ziren zubiaren beste aldera,jendearen txalo artean. Joxeri hanka berri-bat oparitu zioten eta Andresi, berari laguntzeko gida txakurra. Biak egunero pasatzen ziren leku beretik baina orain txakurra zuten lagun.Behin eta berriro kontatzen zituzten egun hartako abentura.

LEIRE IMAZ MUNDUATE


LAREOKO IBILALDI MISTERIOTSUA

Hau nire lagunei eta niri, Maialen, gertatutako istorioa da, 2013ko urriaren 8an gertatutakoa, orain dela gutxi, Aralarrean gertatu zen ibilaldi batean.

Nire lagunak eta ni oso bihurriak gara, alaiak eta bihotz onekoak. Bat edo beste onak gara sekretuak gordetzen, baino istorio hau entzundakoan‌ Beno, beno hasi gaitezen ba istoriorekin, hau dena horrela hasi zen:

Goizeko 9:00 ziren autobusa hartu genuen, nire bikotea Eleder zen, Iratzena Aratz, Hegoiena Aitzol‌ Abiatu ginenean oso urduri nengoen beti bezalaxe.


Bat batean autobusa gelditu egin zen eta norbaiten ahotsa entzun zen Mari Pilirena zen beste gelakoen irakaslea, oso gaiztoa eta zorrotza da beste gelakideak beti negarrez joaten dira amarengana. Berriz, gure irakaslea oso txintxoa eta bihotz onekoa da eta bihurri xamarra, gu bezala, Rosalia izena dauka.

Autobusetik jaitsi eta Lareoko urtegiko bidea hartu genuen. Orduan hasi ginen nire lagunak eta ni:

- Ze polita den bide hau- esan zuen Elederrek - Bai egia da!!!!- erantzun zion Hegoiek - Begira Mari Pili dago hor txantxaren bat egiten al diogu????- esan zuen Aitzolek - Ez hobeto ezetz- Leirek esan zuen. Leire ez da hain bihurria besteak bezala ez da asko dibertitzen egiten ditugun gauzekin . - Bai, oso ona izango zen- esan nuen. - Ez!!!!!!!!!!! Eta hor konpon!!- egin zuen oihuka Leirek. - Ondo da, Leire- esan genuen denok Beste aldetik guk ez genekien baino San Martin Txiki, Mikelats, Atarrabi, Mateo Txistu eta Aker janaria preparatzen ari ziren “ sukalde zaharrean� bitartean Marisorgin, Marizikin eta Marimunduko sorginak sartu egin ziren eta esan zuten:

- Ezkutatu, kontuz ume batzuk datozela!!!!!- esan zuen Marimundukok - Lasai hemen ez gaitu inork ikusiko eta- esan zuen Mateo Txistuk. - Hor daudela ba, kontuz!!!!!- Marizikikinek. Ba al dakizu zein ziren ume horiek? Ba nire lagunak eta ni ginen!!! Orduan ni aho zabalik gelditu nintzen eta hasi ginen:


- Marimunduko, Atarrabi, Marizikin, Mateo Txistu‌ Ahhhhhh!! Nire Ataungo pertsonai gustukoak dira!!!!!!!!!!!!!!!- esan zuen Lidek pozik. - Xxxxxxxxxx isilik, entzun egingo dute beste jendeak gu hemen bizi garela- jarri zion eskua ahoan Lideri Marizikinek eta oso zikina zegoela esaten du Lidek. - Orduan hau gure arteko sekretua da ezta???- esan nuen nik. - Bai hau gure sekretua da- esan zuten Ataungo pertsonai guztiek. - Gero bueltan ikusiko gara.- esan zuen San Martin Txikik. - Ongi da-. esan genuen guk eta beraiek Nire lagun guztiak oso ondo sentitzen ziren pertsonai mitologiko horiek ezagutzeaz eta Leire ere. Baina gauzak txartzen ari ziren Mari Pilik norbaitekin hitz egiten entzun zigun. Eta esan zigun:

-

Zeinekin ari zineten hitz egiten?- esan zuen haserre Mari Pilik Inorrekin ez Mari Pili- esan zuen Nahiak Seguru zaudete???? Bai oso seguru- esan nuen nik. Ondo da. Ondo da ez, Ataungo‌- esan zuen Lidek eta hori esandakoan Elenek ahoa tapatu zion. Zer esan duzu?? Ez du ezer esan-.erantzun zuen Nahiak galderari. Beno ba agur eta ez egin bihurrikeriarik. Agur!!!!!!- esan genuen neskak denak batera Ez, ez ditugu bihurrikeriarik egingo- esan zuten mutilek Eskerrak, gutxigatik, bestela jakin egingo zuen geure sekretua-. esan zuen Leirek

Orduan ia hamaiketakoa jateko lekura ailegatu ginen eta han Torto zegoen aho zabalik geratu ginen oso itsusia zen baina aho zabalik, orduan hamaiketakoa hartu eta abiatu egin ginen.


35 minutu pasatu eta Lareoko urtegira ailegatu ginen beste gelakoekin hitz egiten hasi ginen:

- Ba, ba al dakizue zeintzuk bilatu ditugu koba batean? esan zuen Lidek pozik - Zeintzuk?- esan zuen beste gelako Junek - Ba.. Ataungo pertsonai ospetsuak- erantzun zuen Lidek. - Zergatik kontatu duzu???- esan nuen nik. - Pozik nengoelako - Baino sekretua zen- esan zuen Leirek. - Sekretua??? Ez nekien-. esan zuen Lidek triste aurpegiarekin. Orduan beste gelakoak kontatzen hasi ziren beraien gelakoei eta gure gelakoei ere eta mundu guztia konturatu egin zen. 25 minutu pasatakoan buelta hartu genuen .

Beste 35 minutu barru “sukalde zaharrera� ailegatu ginen eta esan genuen:

- Lidek ez dituelako gauzak ondo entzuten eta gordetzen gure sekretua kontatu egin du-. esan zuen Elederrek oso haserretuta. - Egin duela zer???- esan zuen Marimundukok. - Esan dizut sekretua kontatu duela- esan zuen Elederrek aspergarri. - Zer egingo dugu orain??- esan zuen Akerrek. - Ez dakit, zer egin- esan nuen nik. - Nik badakit zer egin- esan zuen Marizikinek. - Zer??????- esan zuten mutilek. - Zergatik ez dugu sorginok konjurua eta edabea prestatzen jendea ahazteko gu hemen bizi garela ezik zuek??- esan zuen Marisorginek. - Ideia berdina eduki dut- esan zuen Marizikinek. - Nik ere- esan zuen pozik Marimundukok. Edabea eta konjurua preparatu zuten eta hasi ziren:


- Ibilaldira etorri diren ume guztiak ezik gure lagunak ahaztu egin behar dute dena eguzkia atera aurretik- esan zuten sorginek. - Baino eguzkia orain ari da ateratzen- esan zuen Aitzolek. - Bai orain ari da ateratzen eta jendea ahazten ari da- esan zigun Marimundukok. - Bai egia da- esan zuen Hegoiek. - Lortu egin dugu- zegoen Aratz pozik. - Denok batera lortu dugu, batera!- esan zuen Iraitzek. - Bai, saiatuta edozer gauza lortuko daiteke!!!- esan zuen Marizikinek. - Gaur gauza berriak ikasi ditugu- esan genuen denok. Agurtu eta autobusera itzuli ginen eta hortik aurrera sekretua ondo gorde genuen.

Hori da nire lagunei eta niri gertatutako istorioa.Polita ezta??? Seguru gustatu zaizuela!

MAIALEN MIELGO DIEGO

UMEAK ETA SORGINAK


Gaur kontatu behar dizuedan istorioa orain dela urte batzuk gertatu zen; 1918. urtean hain zuzen ere. Garai honetan mendian ibiltzeko ohitura handia zegoen, jendea baserrietan bizi baitzen. Ez zeuden errepideak eta mendiz-mendi

joan

beharra

zegoen

bai

erosketak

egiteko

bai

medikuarengana joateko ‌ Egun batean, Ataun izeneko herri txiki polit bateko plazan lau lagun elkartu ziren. Aritz, Urtzi, Intza eta Sara. Arratsalde tristea zegoen, euria baitzegoen eta aspertuta zeuden. Ez zekiten zertan jolastu. Mundu guztia etxera joan zen baina lau lagunak ez zuten etxera joan nahi; hemen bestela ukuiluko lanak egin beharko zituzten eta. Orduan Intza herriko istorio batekin gogoratu zen: -

Aizue, gogoratzen zarete behin maisuak nola kontatu zuen Puterriko mendian sorginak zeudela?


-

Bai, egia da, han dagoen kobazulo batean bizi omen diraesan zuen Aritzek.

-

Ai ene! Ez zarete ni pentsatzen ari naizena pentsatzen egongo, ezta?. Beldurra ematen didazue – esan zuen Urtzik.

-

Ba bai, ideia ona izan daiteke Puterria igotzea hori egia den ikustea – esaten du Sarak

-

Ez dakit, benetan niri beldurra ematen dit. Gainera eguraldi oso txarra dago.

-

Ba, ez zaitez kexatzen hasi Urtzi. Ez baduzu etorri nahi, etxera joan zaitez- esaten dio Intzak.

Urtzi pentsakor geratzen da, berak ere jakin mina dauka eta etxean ez da lasai egongo. Horregatik bere lagunekin joatea erabakitzen du. Aritzek bere aitonaren gurdia dauka eta denak bertara igo eta abiatu dira azkenik Puterrira. Ordu bete igaro denean iritsi dira mendira igotzeko bideraino. Eguraldi benetan txarra dago, baina hala eta guztiz ere han doaz laurok gorantz. Bi ordu ibili ondoren, nekea eta gosea agertzen hasi da gure lagunen gorputzetan. Gainera eguraldia oraindik gehiago txartu da. Zerua beltzbeltza jarri da eta … tximistak eta trumoiak hasi dira. Orduan Urtzik esaten du: - Lagunok goazen lehenbailehen hemendik. - Baina nora joan behar dugu?- esan dio Sarak. -Begira, hor aurreraxeago kobazulo bat dago – dio Intzak. - Egia da, goazen korrika batean-esan du Aritzek.


Denak korrika hasi ziren eta kobazulo barrura sartzea lortu zuten. Bertan zeudenean, han zeuden harkaitz batzuen gainean eseri ziren. Halako batean Aritz negarrez hasi zen. - Zer duzu adiskide?- esan dio Intzak - Beldur naiz. Lehen ez dizuet ezer ez esan ez nuelako zuen aurrean gaizki geratu nahi. - Ba badakizue niri berdina gertatzen zait, begira nire eskuak, dardarka ditut. – dio Sarak. - Ai ene, ba ni ez naiz gutxiago. Nik baita beldurra daukat.- diote Urtzik eta Intzak. Horrela ari zirela, kobazuloan argi bat ikusten hasi ziren. Baita abesti eta dantza batzuk entzuten ere. - Zer da argi hori?- dio Intzak. - Eta Musika hori?- esaten du Urtzik. - Goazen ikustera.- erantzuten du Aritzek. Denak negarra egiteari utzi zioten eta han abiatu ziren kobazulo barrurantz. Eta halako batean kobazuloa zabaldu egiten da. Han zeuden Marimunduko, Marisorgin eta Marizikin gustura abesten eta dantzatzen. Lau lagunak aho zabalik geratu ziren, ezin zuten sinistu beraien begiak ikusten ari zirena. Benetakoak ziren. Maisuak arrazoi zuen. Horrela zeudela, sorginak isildu egin ziren eta beraiei begira jarri ziren. Berriro beldurra sentitzen hasi ziren lau lagun hauek. Baina honela esan zien sorginak:


- Egon zaitezte lasai, ez da ezer gertatzen, ez dizuegu ezer ez egingo. Guk Ataungo herritarrak asko maite ditugu. Beti lagundu izan gaituzte behar izan dugunean. Horregatik gu beraiek babesten ibiltzen gara. - Benetan? - Bai, soroetako lanak atzeratuta badoaz, guk gauetan lan horiek aurreratzen saiatzen gara. Eta gaur, zuei lagunduko dizuegu etxera onik bueltatzen. Zer iruditzen zaizue? - Asko eskertuko genizueke eta gure etxeetan ez dakite ezer ez. - Ba zerbait jaten duzuenean joango gara. Denok elkarrekin afaldu zuten eta gero erratza magikoetan igo ziren. Lau lagunek ez zekiten nola erabiltzen ziren. Orduan sorginak hitz magikoak esan zituzten: “ Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik� Erratzak martxan jarri ziren bakoitza bere etxera eramanez. Gau horretan arratsaldean gertatutakoarengatik ez zuten lo askorik egin. Baina pozik zeuden sorginak lagun zituztela jakin zutelako. Gainera hurrengo goizean Aritzek bere baserriko atarian aitonaren gurdia topatu zuen.

INTZA ESKISABEL ARANBURU


UNIBERTSOA

Egun batean ba ziren bi mutiko, Peio ta Ander eta unibertsoa gustatzen zitzaien. Peio eta Anderren aitak diru asko zutenez e plan bat pentsatu zuten; planetetan gauzak egitea. Aitari gustatu zitzaion ideia. Lehenengo planetan, Neptunon, eski pistak egiten hasi ziren eta jende asko joaten zen. Geihenak extralurtarra ziren, batzuetan beraien indarrekin meteoritoak botatzen zituzten eta ilargia eta eguzkia harrituta geratzen ziren. Bigarren planetan kotxe karrerak egiten zituzten, Saturnon, sarrera merkek zauden. Hirugarren planetan, Jupiterren, futbol zelaia zegoen unibertsoko, liga eta partidu bereziak egiten ziren. Laugarren planetan Uranon, uretako txapelketa garrantzitsuak. Bostgarren planetan, Marten arazo bat zegoen: -Peio planeta honetan ezin da pelotan jolastu. -Zergaitik ezin da jolastu Ander? -Marten lurra beroa dago eta gainera begietan mina ematen du. -Zer egin dezakegu planeta hontan?.- Galdetu zuen Peiok.


Peio pentsaten jarri zen, hortik minutu gutxira esan zuen: -Itsasotik martera tubo azkar bat jarri behar dugu bero pixka bat kentzeko. -Bai, oso ondo gainera plataforma batzuk jarriko ditugu, eta beraien gainean frontoia. Pentsatutako guztia egin ondoren pelota txapelketak hasi ziren. Bai jokari eta baita ere jendeak oso gustora ikusi zituzten txapelketak. Hurrengo planeta Artizarra izan zen. Han jolas-parke bat eraiki zuten: toboganak, noriak,` montaña rusa´, ohe elastikoak, autokotxeak, tiropitxon, txiki park… etba, jarri zituzten. Artizarra izan zen estralurtarren umeen planeta. Azkenekoa Lurra, Aitor eta Peiok planetako estralurtarrei ibilaldiak antolatzea pentsatu zuten: Niagarako ur-jauzietara, Txinako harresia, Big Ben, Matxu Pitxu, Niloko piramideak, Abu Simbel, Eifel Dorrea, Moskuko “Plaza Gorria”, Pisako Dorrea, Mallorka eta Menorkako hondartzak, Bilboko Guggenheim, San Ferminak, Donostia e,a. Peio eta Ander dena bukatutakon oso gustora zeuden beraien ametsa lortu zutelako. Jarraipen asko izan zuten extralurtarren partetik. Beraien gurasoak diru asko lortu zuten. Horren bidez extralurtarrak Lurra askoz hobe


ezagutu zuten. Hala bazan eta ez bazan atera dadila kalabaza San Martingo plazan.


AMETS ZIRRARAGARRIA! Neguko egun hotz eta elurtsu batean Lide eta Maialen bere logelan zeuden argazkiak ikusteaz asperturik. Lide eta Maialen ahizpa bikiak ziren. Argalak, ile hori eta begi urdinekoak, amaren antzera. Beraien artean oso ondo konpontzen ziren, batzuetan liskarrak edukitzen zituzten, baina biak oso bihotz onekoak ziren eta konpontzen zituzten. Bikiak ziren, baina oso gustu desberdinak zituzten. Asperdura guztia joan zitzaien birramonaren argazkiak topatu zituztenean. Biei, txikiak zirenetik, gustatzen zitzaien izotzetan patinekin ibiltzea bere birramona ibiltzen zen bezala, hau patinatzaile profesionala bilakatu baitzen. Lidek eta Maialenek bere logelan zuten, toki sekretu batean gordeta, beren birramonak idazten zuen egunerokoen liburuxka, benetan izugarrizkoa zen. Bertan jartzen baitzituen bere sekretu guztiak. Euren osabak oparitu zizkien izotzaren gainean ibiltzeko patinak haien urteetan eta sekulako ilusioa zuten haien gainean lehenengo aldiz ibiltzeko. Baina gurasoek, txikiak omen ziren eta, ez zieten oraindik uzten. Halako batean, gelako atea jo zuen norbaitek. Dena azkarazkar jaso zuten inork ezer ez sumatzeko. Aita zen, ea nahi zuten lerekin elurretara joan galdezka. Gure lagunek baietz erantzun zuten berehala. Armairutik txanoa, eskularruak, bufanda eta buzoa atera zituzten eta gurasoek lagunduz jantzi ziren. Amak behin eta berriz esan zien poliki ibiltzeko, Maialeni batez ere, bi hilabete zirelako, bizikletatik erori eta erradioa puskatu zuela, nolako sustoa! Etxe aurrean sekulako zelaia zuten, aldapa eta guzti. Lerekin ibiltzeko primerakoa, baina zuhaitzetako adarrekin kontuz ibili beharra zuten, begietara ez sartzeko edo. Txakur bat ere bazuten “Bizi� izenekoa, pintoa. Elurretan pirika ibiltzea oso gustuko zuen, baita bere pilotarekin alde batetik bestera korrika ibiltzea ere, zeharo zoratua jartzen zen haren atzetik.


Afal ordura arte ibili ziren gelditu gabe. Nekagarria zen aldapa igotzen eta jaisten ibiltzea denbora guztian, pentsatu zuten ederki etorriko zitzaien gaur egungo eskailera elektriko horietako bat. Denbora azkar joan zitzaien, etxe barrura sartu arropaz aldatu eta afaltzera joan ziren. Ez zuten oso aurpegi ona jarri kazuelan arraina saltsan zutela ikustean, kexaka hasi ziren ez baitzitzaien arraina gustatzen. Baina, ez zuten erremediorik. Gainera, amarekin tratu bat eginda zuten: afaria fundamentuz egiten ez bazuten ez zegoela telebistarik. 9:30ak arte soilik egon ziren telebista ikusten, hurrengo egunean zortzietan jaiki behar zutelako eskolara joateko, pereza galanta izan arren. Erdi lotan eraman zituzten ohera. Lide, ordea, bere ametsetan murgildu zen. Bazekien gurasoek ez zietela uzten patinekin ibiltzen, arriskutsua zela iruditzen zitzaielako, lehenengo aldia izateaz gainera ikasi gabe zeudelako oraindik. Maialen oraindik behar den bezala sendatzeko zegoen izan zuen erorikoaren ondorioz eta beldurrez zeuden. Gau batean, isilisilean biak etxetik alde egin zuten bakoitzak bere motxilan patinak, birramonaren eguneroko liburuxka eta eskuan linterna bat zutela. Bidean aurrera zihoazela hartu zuten ezustekoa, ikustean izotzaren gainean ibiltzeko kantxa itxita zegoela. Pentsatzen jarri ziren eta birramonak idatzitako egunerokoa atera zuten motxilatik ea han argazkiren bat edo aurkitzen zuten, esku artean jarri eta Maialenek linternarekin enfokatzen zuen bitartean Lidek bi orrialde erantsita ikusi zituen. Banatzen saiatu zenean argazki bat aurkitu zuen bertan, patinatzeko kantxa baino urrutiago zegoen toki bat azaltzen zen. “Ez du, ba, oso urruti egon behar� esan zion bere buruari. Aurrera jarraitu zuten bide estutik barrena. Azkenean iritsi ziren eta, ziurtatzeko, argazkiari begira jarri ziren, dena berdinberdina zen. Konturatu ziren argazkian gurutze bat eginda zegoela. -Baina, zer esan nahi zuen horrek?- garrantzirik eman gabe, patinak jantzi eta patinatzen hasi ziren.


Halako batean, izotza pitzatzen hasi zen eta ‌ -Kkkrrrrrrrrrraaaaaaasssssskkkkk!– dena behera erori zen, Lide eta Maialen tartean zirela. Buruko ederra hartu zuten eta erdi zorabiaturik esnatu ziren kobazulo baten barruan, inguruan mota guztietako diamante eta perla zituztela. Zoriontsu eta parrez algaraka motxilan diamanteak sartzen pasa zuten denbora gehiena. Kobazuloak ateratzeko irtenbide asko zeuzkala konturatu ziren arte. Zein zen, ordea, euren etxera bueltan eramango zituena? Dena ilun zegoen eta linternen argiak ez zuen asko iraungo, pilarik ere ez zuten jartzeko. Marrazki bizidunetan lehen gizakiak sua egiten zuen antzera saiakera batzuk egin zituzten, bi harri elkarren kontra joz, baina ez zuten trebetasunik horretarako. Kobazuloetako batean sartu ziren, baina berriro ere hasierako lekura irten ziren. Neka–neka eginda zeuden eta lo egiteko posturan jarri ziren. Halako batean, ahots bat entzun zuten. Pentsatzen jarri ziren eta buruari hainbat buelta eman zioten, baina ez zuten antzematen norena zen, oso ezaguna egiten zitzaien arren. Isiltasuna nabarmena zen koba barruan eta, berriro ere, ahots bat entzun zen eta irudi bat ere bai agertu zen. Maialen segituan konturatu zen nor izan zitekeen: -Birramona, hor al zaude? Zu al zara? -Bai, neu naiz, politak. Zer egiten duzue hemen barruan? Bi ahizpak liluraturik gelditu ziren, ezin zuten sinetsi gertatzen ari zena. Lidek berehala erantzun zion: -Lehenengo aldiz patinen gainean ibiltzeko gogoa genuen eta gurasoei ezer esan gabe etxetik isilean atera gara. Zure egunerokoen liburuxka jarraituz, ur izoztuen barrena, honaino iritsi gara eta orain ez daukagu hemendik ateratzeko irtenbidearen arrastorik. -Lasai, txikitxok. Zuek itxi begiak eta etxeraino eramango zaituztet, ezer gertatu ez balitz bezala. Ikusiko duzue!


- Baina nahi al duzue neuk patinetan nola ibiltzen den erakustea? - Zer esaten ari zara? Bai horixe, hori da gure nahia. Birramona alboan zutela eta bere ahots goxoaren inguruan biraka hasi ginen, guk uste baino errazago ibiltzen zen patinen gainean ‌ Goizean, ezer pasa ez balitz bezala, iratzargailuak 8:00etan puntual jo zuen. Handik hilabetera Lide eta Maialenen urtebetetzeko oparia izan zen patinatzen ikasteko ikastaroa. Bertan lagun asko egin zituzten eta lehen aldiz txapelketa batean brontzezko medaila lortu zuten, birramonaren bidea jarraituz. Aitana PÊrez Auzmendi. 6. maila 2013-11-29


EZUSTEKO ATSEGINA Naia, 11 urteko neskato bat zen eta, ia egunero bezala, zortzietan jaiki zen eskolara joateko. Arropa jantzi, orraztu eta sukaldera jaitsi zen gosaltzera. Eskolako azken eguna zuen, laster Gabonak baitziren eta amak berarekin hitz egin nahi zuela esan zion: - Berri pozgarri bat eman behar dizut. - Zer da ama, esan azkar!- Naiak. - Ba igandean oporretara joango garela!- amak. - Ze ondo, eta nora joango gara?- Naiak. - Ba Kanadara, Niagarako urjauziak ikustera, hain zuzen ere, ze iruditzen zaizu?- amak. - Niri oso ondo, badakizu bidaiak asko gustatzen zaizkidala.– Naiak. - Ederki ba, mugi zaitez eskolara joateko ordua duzu eta!- amak. - Iuupi, agur ama!- Naiak. Horrela, Naia eskolako bidean jarri zen eta lagunei kontatu zien Gabonetan nora joan behar zuen. Denak harrituta utzi zituen eta etxera iritsi orduko maletak egiten hasi zen. Lehenengo bere txandal gogokoena hartu zuen, ondoren kamisetak, berokiak…eta, ahaztu gabe, eskularruak, bufanda eta txapela; hotz handia egingo baitzuen. Iritsi zen igandea. Denak oso urduri zeuden eta, aldi berean, pozik. Goizeko sei eta erdietan abiatu ziren Bilboko aireportura. Iritsi eta pixkabat itxaroten egon ostean, zera esan zuen altabozak “vuelo a Búfalo por la puerta 7, a las nueve.” - Hori da gure hegaldia!- Naiak..


- Bai, goazen azkar!- aitak. Hegazkinean zortzi bat ordu pasa ondoren, zerbait arraroa sumatu zuten eta Naiak gurasoei helduz, galdetu zien: - Zer gertatzen da?. - Lasai, turbulentzia bat izango da!- amak. Baina arazo larria zuten pilotuek, hegazkinak arazo mekanikoak zituen eta lehen bait lehen lurra hartu beharra zuen hegazkinak. Honela, gogor eusteko esan zieten bidaiari guztiei eta gerrikoak janzteko. Hegazkinak lurreratzeko planari ekin zion; luzaroan izugarrizko zalaparta sentitu zuten denek, baina azkenean hegazkina gelditu egin zen, lurralde txuri-txuri baten erdian gainera. Pilotuek denak ongi zeudela ziurtatu zuten. Zorte handia izan zuten pilotuen trebetasunari esker. - Ondo zaudete?- galdetu zuen amak kezkaturik. - Ni bai ama eta zu, aita?- Naiak. - Ni ondo nago.- aitak. - Oso leku polita da, baina hotz handia egiten du.- Naiak. - Zer nahi duzu ba, Ipar Poloan geratu gara eta!- amak. - Kanadaren hego muturrera gindoazen eta iparrean geratu gara!- amak. Argi batzuk ikusi zituzten eta gerturatzea erabaki zuten, eskimalen herria zen baina oso txikia, iglu batzuk bakarrik zeuden. Frantsesez komunikatu ziren elkarrekin eta beraien igluetan pasako zituzten egun batzuk. Hegazkina konpondu arte beraien izotzezko etxeetan egon ziren. Hurrengo egunean jaiki eta arrantzara joan ziren. Oso ondo pasa zuten horretan, izotz plaka hautsiz arrantzatzen zuten. Naiak, bide batez, izotz


pista leun hartan irristaketan ibiltzeko aprobetxatu zuen eta, ondoren, harrapatutako arrainak bazkaldu zituzten. Bazkaldu ondoren, dena ilun-ilun jarri zen gaua balitz bezala. Arratsaldean paseo bat ematera joango zirela esan zien bertakoek, zerua garbi-garbi egoten zen leku batera, aurora boreala ikusteko asmoz. Ordu erdi bat oinez egin eta gero jendea nekatzen hasi zen, tartean Naia ere bai. - Zenbat falta da?- Naiak. - Gutxi, bost bat minutu, baina mereziko du bertan gauza harrigarriak ikusiko ditugu eta.- Amak. Iritsi ziren eta ez zen ezer nabari, baina esan zuten laster azalduko zela zerua kolorez beteta.Hamar minutu itxaroten egon ondoren, zerua berdea jarri zen. Zoragarria izan zen. - Ze polita!- Naiak. - Bai, ez dut inoiz horrelako gauza politik ikusi!- amak.


Naturak erabat txundituta utzi zituen, magia barruraino sartu zitzaien eta azaldu ezin zuten sentsazio bat sumatu zuten, oso lasaigarria. Hurrengo egunean esan zieten hegazkina konpondu zutela eta etxera abiatuko zirela. Horrela, bertako lagunak agurtu eta hegazkinean sartu ziren gustura eta ikusi zutenarekin harrituta. Bilbora iritsitakoan autoa hartu eta etxera joan ziren, opor bikainak igarota.. Etxera iritsi orduko, aitona eta amona etorri ziren. - Kaixo, zer moduz ibili zarete?- amonak. - Gu oso ondo, baina ez gara Niagaran egon, baizik eta eskimaleen lurraldean- Naiak. - Nik badut opari bat zuretzat!-Aitonak.


- A, bai? Emaidazu.ba!-Nahiak azkar asko. -Tori, ea gustatzen zaizun!- aitonak. Ba al dakizue zer oparia zen? Ba, liburu bat. Eta bere izenburua hauxe: IPAR POLOKO AURORA BOREALAK. Hura ikustean Naiak izugarrizko algara egin zuen. - Ja ja ja ja! Eskerrik asko, oroitzapen oso politak ekarriko dizkit burura aitona.- Naiak. LEIRE TOBAR AGIRRE. 6. maila 2013-11-18

ELUR PANPINA ETA GOKU Neguko goiz batean neska batek elur panpina bat egin zuen.�Elur Panpina Man�jarri zion izena. Bitartean Goku bere plan maltzurra prestatzen ari zen .Guzti hau Aralar elurrez zuri-zuri zegoela gertatu zen. Gokuk beti izaten zituen plan maltzurrak eta honako hau pentsatu zuen: elur guztia kenduko dut eta horrela eguzkia ateratzen denean elur panpina urtu eta desagertu egingo da. Gokuk elurra kendu nahi zuen, baina panpinak bizia lortu zuen. Neskak panpina asko maite zuen eta orduan bizia eman zion .Neskak bere maskota izatea nahi zuen. Egun asko behar ziren elurra kentzeko: hiru hilabete. Gokuk elurra kentzeko makina zuen eta makina horrekin lanean hasi zen. Elur panpinak Goku ezustean harrapatu zuen eta borrokan hasi ziren biak; oso luzea izan zen. Lehenik elur panpinak azenarioak bota zizkion, gero Gokuk eguzki izpitxo batzuk bota zizkion baina elur panpinak erratzarekin saihestu zituen. Elur panpinak ezin zuen gehiago ezta Aralarrek ere orduan lamiak ,sorginak eta jentilak laguntzera etorri ziren lamiek ura elur bihurtu zuten


sorginen laguntzaz eta jentilak Gokutaz arduratu ziren. Denei esker Aralar beti bezala zuri-zuri zegoen. Goku ez zuten hil baina bai konorterik gabe utzi. Goku esnatu zenean alde egin behar izan zuen. Goku Aralartik behera zihoala laguntza eskatu zuen baina inork ez zion jaramonik egin gaiztoa izan zelako eta han izoztu zen. Handik aurrera Ataundarrak oso zoriontsua izan ziren. 3.Maila

JENTIL UMEAK MENDIAN GALDUTA Duela urte asko Ataunen, jentilak bizi ziren. Bazeuden hiru famili Lizarrustin bizi zirenak, koba ezkutu batean. Familia bakoitzak hiru seme zituen. Manex, Aitor eta Unai txikienak eta Mikel, Ander eta Aimar zaharrenak. Oso ondo bizi ziren eta denetik zuten jateko: oreinak, basurdeak, erbiak ‌ ehizatutakoa ez zuten jateko bakarrik erabiltzen: arropak, mantak ‌ egiteko ere bai. Jentil ume zaharrenak abentura zaleak ziren eta arratsalde batean

Muskiko

lagunak

bisitatzera

joan

ziren.

Bidean

bidegurutze bat zegoen eta han gizon bat zegoen. Hari galdetu zioten eta Muskira iristeko ezkerrerantz hartu behar zela esan zien. Hala joan ziren hirurak eskerrak emanez gizonari. Halako


batean, Muskira iritsi ziren eta han arratsalde bikaina pasatu ondoren, iluntzean, etxera abiatu ziren. Lehengo bidegurutzean ilunduta zegoen eta gizona ez zegoen galdetzeko eta asko ibili ondoren konturatu ziren galduta zeudela. Mikel negarrez hasi zen. Gurutza ezina zen erreka batera iritsi ziren eta

hiru

jentilak gosez eta beldurtuta zeuden. Gaua zen eta ezer ez zutenez ikusten han gelditzea pentsatu zuten. Harri batzuekin sua egin zuten. Asko ibili ziren eta oso nekatuta zeuden. Azkenean lo hartu zuten. Hurrengo goizean euren koban esnatu ziren eta denak oso zoriontsuak izan ziren. 3.Maila

LEILA LAMIA Bazen behin lamia bat Leila zuena izena. Lamiak eder ederrak dira tripa bukaerarte eta hankak ahateenak dituzte. Egun batean Leila eta bere laguna errekan jolasean aritu ziren eta gauean ezin izan zuten lo egin, orduan Mariari bere lagunik onenari ideia bat bururatu zitzaion errekatik ateratzea eta paseo bat ematea Aia, San Martin eta San Gregoriotik, biei gustatu zitzaien, eliza joan ziren korrika, elizatik hasi zien paseoa egiten, San Gregorioa iritsi zienen lasai-lasai frontoian eseri ziren, gero Aia, gero buelta eman eta lo geratu ziren errekan. Hurrengo orraztera

egunean joan


zirenean Leilaren orrazia ez zegoela konturatu ziren, pentsatu zuten korrienteak eraman zuela horregatik errekan bila hasi ziren, biak handik hara eta ez zuten orrazia aurkitu, Leilaren ahizpa zaharrak Mindik pentsatu zuen harri baten gainean zegoela eta bila eta bila eta ez zuten Leilan orrazie bilatzen. Azkenean Leilaren ahizpa Mindik pentsatu zuen herritarrak izan zirela, denak ados zeuden eta herrira joan ziren. Lamiak herrira joan ziren eta batek galdetu zuen: zeinek dauka Leilaren orrazia?. Eta herritarrek esan zuten: guk ez . Herritarrek eta lamiak akordio batera iritsi ziren, herritar batek baldin bazeukan herritarrak ez ziren errekara inoiz joango eta errekan baldin bazegoen lamiak ez ziren herrira inoiz joango. Herritarrak errekan hasi ziren bilatzen eta lamiak etxeetan. Azkenean Mariak Leilaren lagun onenak esan zuen gaueko hamarretan plazan gelditzeko baina lamiak eta herritarrak berandu iritsi ziren eta hara non zegoen orrazia, plazan. Ez herritarrek eta ez lamiek, ez zeukaten arrazoirik, ez bai zegoen etxeetan eta ez errekan. Azkenean denak lagun egin ziren eta denak errekara joan ziren arrainak harrapatzera, gero afaldu eta denak ohera joan ziren, Leila ez, bera izarrak begiratzera joan zen. Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Ataungo plazan. 3.Maila PERUREN FAMILIA Bazen behin Peru izeneko mutil bat. Bere gurasoekin itsas ertzean bizi zen. Anai bat zeukan eta bera gazteena zen. Bost urte zituen, eta bere anaia Xabik zortzi urte zituen .Peru oso txintxoa zen, baita baita bere familia ere. Egun gehiena itsasoan pasatzen zuten biak udan, eta neguan etxean egoten ziren goxo-goxo. Baina familia behartsua zen, bere gurasoek ez zuten lanik egiten,egun batean pentsatu zuten diru pixka bat lortzeko , Peruren jostailu guztiak saltzea. Pena handiz saldu zituzten, Peru negarrez eta triste geratu zen.Baina . . .


Jostailuak saldutako dendan emakume bat zegoen, dotore jantzia,dirudun itxurakoa, dena ikusi zuena eta berak ere pena haundia hartu zuen umeak horrela ikusita. Berehala bere etxera joan eta zer opari pila zeukan ikusita, batzuk zaharrak, beste batzuk ez hain zaharrak, denak ume hoiei ematea pentsatu zuen , baita dirua ere. Egun batean kalean topatu ziren emakume hau eta Peruren gurasoak eta emakumeak esan zien:- tori opari hauek denak zuen umeentzat eta diru piska hau zuentzat! Gurasoak ez zioten hartu nahi, baina azkenean hartu zioten baita eskerrak eman ere.Etxera eraman zituzten eta Peruren urtebetetzea baino lehenago berritu eta garbitu zituzten jostailu guztiak. Maiatzaren 5ean “bere urtebetetze egunean�bere gurasoek opariak prest zituzten. A zer poza hartu zuten bi umeek, ez zuten sinesten, saltoka eta brinkoka hasi ziren, oso zoriontsu sentitu ziren. 3. Maila

Ipuinak  

Idazlanak, Ipuinak

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you