
1 minute read
3.EGUNA.ALTAMIRAKOBAZULOA
from BIDAIA-AGENTZIA
Laredotik Santillana del Mar herrira abiatuko gara. Bertan Santillanako kobazuloak daude. Bertan, Historiaurreko labar-margo multzorik garrantzitsuenetakoak daude. Duela 15.000 urte inguru margotuak izan omen ziren, hau da, Goi Paleolitoan, bisonteak, zaldiak, oreinak, giza-eskuak eta ikur ezezagunak irudikatzen dituzte. Ikusgarriena bertan dagoen bisonte taldea da.
Santillana herria zoragarria da. Erdi aroko herria da. Herrira heldu bezain laster, bizkotxoa eta esnea hartuko dugu, bertako gastronomiaren tipikoa bat delako.
Advertisement
Gero San Justa hondartzara joango gara. Hondartza hau bitxia da kaperatxo bat harkaitzetan dagoelako. XVI. mendeko baseliza da, eta goian gotorleku bat du.
Gauean Vivac egingo dugu hondartzan, eguraldiak uzten badigu. Izarrei begira lokartuko gara hondartzan lo zakuetan sartuta. Hain ausartak ez direnentzat, erromesen aterpe bat dago “El convento”. Hor ere lo egiteko aukera dago merke-merke.

4.EGUNA: ELSOPLAO KOBAZULOA

Santillanatik El Soplao kobazuloetara joango gara, Celis herrian.
KobazuloaTorrelavegatik 60 km dago.Arnero mendilerroan dago.Bertatik Europako mendiak ikusten dira. Bere formazio geologikoen kalitate eta kantitateari) esker, mundu mailako leize garrantzitsuenentzat hartzen dute.20 kilometroko luzera osoa izan arren, publikoari soilik 4 irekita daude. Bertan, oso ohikoak ez diren formazioak daude, heliktitak (grabitateari aurre egiten dioten estalaktita eszentrikoak) eta draperieak (sabaitik zintzilik dauden izara edo bandera zeharrargiak) kasu. Haitzuloa sortu zuten harri karstikoak Mesozoikotik datoz, Kretazeo garaitik hain zuzen ere, duela 240 milioi urte.

Kobazuloaren sarreran hurbiltzeko tren bat dago.Antzinan, meatzaren minerala ateratzeko erabiltzen zen. Kobazuloa meatzariek topatu zuten kasualitatez. Bertan kafetegia eta dendatxo bat dago.
Bidaia bukatua aurretik, San Vicente dela Barquera herrira joango gara egun pasa.
Aterpe hartzeko tokirik onena bar hospedaje La Tapuca. Merkea eta ona. Hurrengo egunean autobusak Bilborako bidea hartuko du, eta bidaiaren amaiera izango da.
