1 minute read

1. EGUNA. COVALANAS KOBAZULOA

Zestoatik Ramales de la Victoriara autobusez joango gara. Ramales Cantabrian dago.

Bertan Covalanas kobazuloak ikusiko ditugu. Orein gorrien kobazuloa deitu diote betidanik. Kobazuloa kareharrizko harkaitz altu batean dago, Pando mendian. Covalanas kobazuloko pinturak 1903an aurkitu zituzten.

Advertisement

Eremu honetan 18 orein eme irudi dokumentatu dira, zaldi bat, balizko elur-orein bat, behi bat eta interpretazio zaileko animalia bat, guztiak gorriz margotuak-gehienak tanponatuaren teknikaren bidez-( atzamarrez puntutxoak eginez), eta kasu batean grabatua ere badago.

Kobazuloa itxita dago urritik otsailera.

Ramalesen bazkaltzeko taberna ugari daude. Horietako batean bazkalduko dugu menu bat 12 euroan.Ronquillo jatetxea. Etxeko janaria dago. Platerik ezagunena legatza patatekin da.

Gero Laredora joango gara autobusez.Laredoko alde zaharra ikusi eta gero, itsaslabarretatik ibilbide bat egingo dugu Liendoraino.Pasieratik bueltan, energia geratzen zaienerako, Laredoko zalditegian zaldiz ibiltzeko aukera izango dugu. Lo egiteko Laredo kanpina. Bungalowak prezio onean daude.

This article is from: