
1 minute read
KOBAZ KOBABIDAIAAGENTZIAk
from BIDAIA-AGENTZIA
NORAKO BIDAIA: EUSKALHERRITIK KANTABRIARAkobaz koba PALEOLITIKOA
EZAGUTZEKO
Advertisement
BIDAIAREN IRAUPENA: 4 egun. Maiatzaren 3tik 6ra.
PREZIOA: 400 euro.
NORENTZATIZAN DAITEKE: Familia osoarentzat. Bidaia hau natura, artea eta kirola maite dutenentzat izan daiteke. Elkarrizketatu dugun jendeak esan digu asko gustatzen zaiola naturan ibiltzea, eta gustatuko litzaiekeela bizikletaz, oinez eta autobusez bidaiatzea. Bestalde, janariaz galdetzean, janari naturala, bokatak eta menuak jan nahi dituztela esan digute. Ez dute janari zaborrik hartu nahi. Ostatuei dagokienez, inpaktu gutxi duten ostatuak nahiago lituzke: kanpignak, landetxeak… edota vivac egitea, hau da, aire librean lo egitea..
1. EGUNA. EKAINGO KOBAZULOAK
Bidaia Zestoan, Gipuzkoako herritik abiatuko da. Bertan Ekaingo kobazuloak ikusiko ditugu. Paleolitiko aroko labar-artearen lan bikaina da Ekain. Ezagunenak zaldiak dira.
Zestobeteriko herria da,
Bi aukera daude. EKAINABENTURA: arkeologia esperimentaleko tailerrak.
Historiaurrean bezala egin ahal duzu sua, ehizatu eta margotu.
Eta EKAIN FAST: erreplikara bisita, benetako kobazuloak itxita daude eta. Euskal kostaldeko labar-pintura ikusgarrienak bisita itzazu Ekainberrin, duela 14.000 urte leku horretan bizi ziren pertsonek sentitzen zutena kobazuloaren barruan sentituz.Bisitak 30 minutu irauten du eta 7 euro balio du.

Bisita egin ostean, Zestoako bainuetxean bazkalduko dugu. Bertan lo ere egingo dugu. Hotela maiatzean ez da hain garestia, eta bainuetxea du.Aukera ederra zaindu nahi dutenentzat. Gainera, janari naturala dago osasun arazoak dituztenentzat. Gainera, ibilbide ederrak egin daitezke naturan bainuetxetik gertu.
