Zuzenbidearen hizkera

Page 195

b) Tonuari dagokionez, formaltasuna, inpertsonaltasuna eta errespetua hartzen dira oinarritzat, gaur egungo Estatuetan herri botere eta hiritarren arteko harremanetan horrela eskatzen baita. Hona hemen zenbait adibide: —Idazkietan errespetuzko ohiko formen berreskurapena (vós). —Ohorezko tratamendurik ez erabiltzea. —Apalgarriak izan daitezkeen formulak alboratzea (adib., suplica...). —Baita formula goresleak alboratzea ere (adib., visqueu molts anys). —Sexuaren berdintasuna irizpide izanik, bereizkeriazko izan daitezkeen formulak ordezkatzea (l’interessat). Hauen ordez formulazio neutroak (la persona interessada) edota atzizki femeninoak erabiltzea (senyor/a, president/a). §30. Administrazioa euskaraz 87. Tradizioa euskarazko administrazio-agirietan Oso gutxi dira euskal administrazioaren inguruan euskaraz jatorriz sortu diren testuak. Arlo hau denaz bezanbatean, Gotzon Egiak egindako lanari segiko diogu. Hamalau izkribu dira, zaharrena 1683koa, eta berriena 1876koa. Gotzon Egiak egiten duen ohar bat ere ekarri beharko da hona: jatorrizko dokumentuetara ez dela jo, baina han-hemenkako argitalpenetara jo da. Bertan jasotako idazketa transkribatzaileak argitaratutiko berbera da. Alabaina, zenbait dokumentutan papera hondatuta dago, eta lerro edo pasarte batzuk irakurgaitzak dira. Horietan parentesi arteko puntuak «(...)» jarri zituen Gotzon Egiak, eta berak argitaraturikoa aldatuko dugu hona. Gotzon Egiak testuei zenbakia jarri zien, eta lerroak ere bosnaka zenbatu. Ondoko sistema darabil Egia jaunak: «12.25» aipamenak hamabigarren testuaren hogeita bosgarren lerroa adierazten du; testu batek dokumentu anitz baditu, lehenengo zifrak testua, bigarrenak dokumentua eta hirugarrenak lerroa adieraziko du (adibidez, «10.1.17»)». Guk hurrenkera berdina erabiliko dugu adibideak emateko. Testuak hamalau dira: 1. Fermín de Basauilbasok Bilbotik Joanes de Callo-ri Donibane Lohitzunera 1683an bidalitako gutuna. 2. Hernaniko burdinola baten konponketa beharrei buruz zurgin ezezagun batek 1726an idatzitako gutuna. 232


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.