Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 99

iraultzek sortutako igurikimenetatik urrun geratzen da. Eremu instituzionalean ere egoera ez da espero zena, izan ere, boterea duten oligarkia zahar eta «arcana dominationis» horietara iritsi berri diren burgesek modu murriztuan interpretatuko dituzte nazio subiranotasuna, ordezkaritza, botere-banaketa, legearen aurreko berdintasuna eta askatasuna. Arean bere, liberalismoaren garaipena beste eremu batean gertatzen da: norbanakoen arteko harremanen, Zuzenbide Pribatuaren eremuan. Kasu horretan, araua eta errealitatea bat datoz. Zuzenbide Pribatua kodetzeak ziurtasun eta segurtasun juridikoa ematen du, eta horixe behar du izateari buruzko banakako ikuskerak. Hemen, inolako oztoporik gabe jarduten dute borondatearen autonomiak, kontratuak eta jabetza pribatuak. Dena den, urte gutxi barru, indar ekonomikoen, merkatuaren eta jabetzaren jarduera askeak erakutsiko du liberalismoa erratuta zegoela norbanakoarengan konfiantza jartzeagatik. Liberalismoaren esanetan, norbanakoak gaitasuna du, bere interesen alde egiteko eta interes horiek bilatzeko, baita norberaren interesak eta besteenak bateratzeko ere elkartze baketsu eta orekatuaren bidez. 5. Zuzenbideko estatua Alemaniako Zuzenbide Publikoaren teorialariek, XIX. mendearen hasieran, «Zuzenbideko estatu» adierazpena plazaratu zuten. Adierazpen hori erabiliko dute, modu arrazionalean antolatutako estatuari buruz hitz egiteko; baina mota horretako lehenengo estatuak XVIII. mendearen hasieran agertu ziren, Ipar Amerikako eta Frantziako iraultzekin batera. Elías Díaz irakasleak hainbat aldiz idatzi duenez, Zuzenbideko estatuak adierazten du «Antzinako Erregimeneko» estatu absolututik estatu liberalera igarotzea; estamentuzko gizartetik klase gizartera igarotzeak aldaketa sakona ekartzea; feudalismoaren ekoizpen modu ekonomikotik ekoizpen modu kapitalistara pasatzea. Hau da, Zuzenbideko estatuan, herritar guztiek eskubide berberak izango dituzte, gizarte egoera edo egoera ekonomikoa alde batera utzita23. Zuzenbideko estatuaren azpian dagoen ideia da gizakiak lehentasuna izatea. Gizakia modu abstraktuan ulertzen da, norbanako gisa, gizakiaren menpe dauden gizarte edo erakunde politikoen aurrean dagoen alde berezi gisa. Hori kontuan hartuz, azpimarratu behar da, estatuak izaera instrumentala duela, norbanakoen zerbitzupeko erakundea dela. Estatuari

23 Elías Díaz, «Estado de Derecho», Filosofía política, II. Teoría del Estado, Madril, Trottta-CSIC Ed., 1997, 63. orrialdetik 82.erakoak.

99


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu