Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 61

III. ikasgaia

Estatu modernoaren eraketa Santiago SĂĄnchez GonzĂĄlez

1. Estatuaren historikotasuna Estatu kontzeptuak ez du behin betiko balio, estatuaren errealitatea denborarekin aldatu eta unibertsala ez delako. Gaur egun, estatuaren historikotasunarekin ohituta gaude, baita jatorriz duen herritar-agiri europarrarekin ere. Egia da estatuaren forma politikoa munduan zehar hedatu egin dela. Baina, horrekin batera, estatuari eransten zitzaizkion ezaugarriak —baten bat gutxienez— itxuragabetzen ari dira (berbarako, botere subiranoa). Estatua gizartearen bilakaera prozesuari lotuta dago, beraren aurretik izan diren antolakuntza eta politika ereduekin gertatu den bezala. Hori dela eta, estatuak, seguru asko, bidea utziko die unean uneko beharrizanen arabera egokiagoak diren beste eraketa politiko batzuei. Dena den, estatuaren jatorrizko izaeraren oinarriak aldatu arren, oraindik bederen, antolatutako gizarte politiko nagusia izaten dirau estatuak. Horregatik, garrantzitsua da estatua zer den jakitea, eta horren ondorioz, ikasgai honetan estatuaren sortze, sendotze eta moldatzearen inguruko gorabeherak azalduko ditugu. Eginkizun horretarako, botere politikoaren garapen sekuentziei eta boterearen fase instituzionalizatzaileari buruzko azalpenari helduko diogu. Aurreko guztia ez zen bat-batean gertatu, mende askotan zehar baino. Beraz, metodo historikoa edo diakronikoa erabiliko dugu gehienbat. Hori dela eta, estatuaren aurretik izandako eredu politikoez hitz egin behar da. Helburu horrekin, Europako mendebaldean ari garela kontuan hartuz, hurrengo gertaerak bereiz ditzakegu, kronologiari jarraituz: 1) Erdi Aroko 61


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.