Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 60

Hori horrela da, Estatu Batuetako nagusitasun militarraren eta Estatu Batuek ezarritako ideologia liberalistaren arauzkotasunaren eraginez. Aurrekoa kontuan hartuta, Bodinek azaldutako estatuaren subiranotasun printzipioa berrikusi behar da, baita estatu subiranoen arteko berdintasunarena ere; Westfaliako Bakeak ezarri zuen berdintasuna, hain zuzen ere, 1648an. Estatu modernoa eratu aurretik egon zen piramide sistema hura berriz ezarri da, baina orain munduan zehar zabaldu da, eta ez da hasierakoa modukoa. Gure estatuak, gehienbat, nazioaz gaindiko aginte-guneetan ezarritako neurrien ikuskatzaile eta zaindari bihurtu dira. Izan ere, Inperio berriak kontrolatutako nazioaz gaindiko erakundeak dira neurri horien eragile eta babesleak. Bibliografia CAZORLA, J.; RUIZ-RICO, J. J.; BONACHELA, L. M., Fundamentos sociales del Estado y la Constitución, Granada, 1984. LAPIERRE, J. W., «Una nota sobre el concepto de político», Revista de Estudios Políticos, 42, 1984. LINDE, E.; SÁNCHEZ, S; MELLADO, P.; MIRANES, D. eta BACIGANIRO, M., Derecho de la Unión Europea, 1. liburukia, Madril, Marcial Pons, 1995. PUIG, L. M.ª DE, Historia de la Unidad Europea, Madril, Anaya, 1994. SOLOZÁBAL ECHEVARRÍA, J. J., «Una nota sobre el concepto de política», Revista de Estudios Políticos, 42, 1984, 137-162, Madril, CEC.

60


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu