Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 285

zela, erregearen absolutismoari amaiera eman eta errege subiranotasunaren ordez nazio subiranotasuna ezarriz. Hartara, biltzarra hasieran Nazio Biltzar gisa eratu zen, gerogarrenean Biltzar Konstituziogile bihurtzeko; hori berori izan zen aginduzko mandatutik aske geratzeko bidea, nazio ordezkaritza herrikoia ex mero motu hartu baitzen. Hortaz, ordezkaritza politikoaren aldaketa kualitatiboa hasi zen, eta aldaketa hori argi eta garbi ikusi zen biltzarrak 1790eko urtarrilaren 8an emandako jarraibidean. Bertan xedatu zenez: «Aginduzko mandatuak Kidego Legegilearen izaeraren kontrakoak dira, erakunde hori eztabaidatzailea baita oinarrian; mandatuok, berebat, sufragio askatasunaren aurkakoak dira, eta kide bakoitzak askatasun hori izan behar du, interes orokorraren mesederako; azkenez, aginduzko mandatuak kidego horretako kideen izaeraren kontrakoak dira, kideok ez baitira departamenduaren ordezkariak, nazioarenak baizik. Izan ere, nazioko sektoreak nazio osoaren menpe egon behar dira politikari begira, eta mandatuok ez datoz bat ideia horrekin. Hori guztia dela eta, hautesleen biltzarrak ezingo du aginduzko mandaturik jaso hautespen aktan, ezta modu bereizian halakorik idatzi ere. Are gehiago, biltzarrak ezingo die koaderno edo agindu berezirik eman berak izendaturiko ordezkariei». 3. Ordezkaritzako mandatuaren eraketa teorikoa Loturarik gabeko ordezkaritzaren beharrizana aipatu zuen lehenengo pentsalari ospetsua Montesquieu izan zen. «Estatu libre batean arima librekotzat jotzen den gizon orok bere burua gobernatu behar duenez, herriak bere osoan eduki behar luke botere legegilea; baina estatu handietan hori ezinezko denez gero, eta txikietan eragozpen asko daudenez gero, herriak bere ordezkarien bidez egin behar du berez egin ezin duen guztia». Bide beretik, hauxe gaineratu zuen pentsalariak: «Ez da beharrezko ordezkariek, hautatu dituztenengandik argibide orokorrak jaso dituztelarik, arazo bakoitzaren gaineko argibide partikularrak jasotzea, Alemaniako dietetan egin ohi den bezala. Egia da, horrela eginez gero, diputatuen hitza nazioaren ahotsaren adierazpide beteagoa litzatekeela; baina horrek luzamendu amaiezinak ekarriko lituzke, diputatu bakoitza beste guztien ugazaba bihurtuko litzateke eta, presa handieneko uneetan, apetatxo batek geldiaraziko luke nazioaren indar guztia»12. Urte gutxiren buruan, Ingalaterran Edmund Burkek ere ordezkaritzako mandatua defendatu zuen eta, horretarako, arrazoi tekniko edo proze-

12

Montesquieu, Legeen espirituaz I (Bilbo, Klasikoak, 1999), 198. or.

285


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu