Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 246

ostera, oso gutxi erabiltzen dira, bi arrazoi hauek direla medio: batetik, mekanismook erabiltzeko, baldintza jakin batzuk bete behar dira; eta, bestetik, herriak ez daki zehatz-mehatz zeintzuk diren tresna horien ondorioak. Zinez, ez da behar den beste azpimarratu mekanismo horiek zernolako garrantzia duten; ez da egokiro nabarmendu zer dakarren tresnok erabiltzeak. Gobernuan zuzeneko parte-hartzea izateko balio dute, eta hori besterik ez da adierazi. Zehatz-mehatz, mekanismo horiek erabiliz gero: a) legegintzazko organoek arreta handiagoa izango dute, herritarren sentimenduetan eta pentsamoldeetan; eta b) mekanismo horiek osatu egiten dute ordezkaritzako organoen gobernu-ekintza, eta sistemaren izaera demokratikoa azpimarratzen dute. Gainera, ezeztapena edo recall izenekoa kontrolerako arma indartsua da; gai publikoez arduratzen diren herritarrek gaitzesteko moduko jokabideak izan ditzakete eta, halako arma izanez gero, kontu handiarekin ibiliko dira, halako jokabideak ez burutzeko. 4.2. Ordezkaritzako demokrazia Agerikoa denez, gobernu batek estatu sozialaren eskakizunak betebetean ase ditzan, nahitaezkoa da herritar guztiek gobernu horretan parte hartzea (‌). Edonola ere, erkidegoa hiri txiki bat baino handiagoa denean, herritar guztiek ezin dute euren kabuz parterik hartu gai publikoetan; gutxi batzuek baino ezin dute halako aukerarik izan. Hortik atera daiteke gobernu perfektuaren eredua ordezkaritzako gobernua izan behar dela. John Stuart Millen hitzak dira horiek. Horiek azpimarratu egiten dute gorago adierazi duguna eta errealitatearen inguruabarrek eurek zalantzarik gabe erakusten dutena; hau da, herritarren kopurua txikia ez denean, eta taldea konplexua eta indartsua denean, gizarte horretako kide heldu eta gai guztiek ezin dituzte burutu zuzendaritzako eginkizunak eta orientazio politikorako eginkizunak. Aitzitik, nahitaezkoa da ordezkari batzuk izendatzea10, ordezkariok, haien izenean, eginkizun horiek bete ditzaten. Ordezkaritzako demokrazia horrek baditu beste izen batzuk ere; adibidez, demokrazia liberal eta konstituzio-demokrazia deitu izan zaio. Demokrazia mota hori ezari-ezarian sortu da, erregimen liberal deitu izan dugun horren barruan. Horretarako, mailaz maila, sufragio-eskubidea zabaldu da. Dakigunez, eskubide hori, hasieran, gizabanako gutxi batzuei aitortu zitzaien, zenbait aldagailu kontuan izanik. Bilakaera horren azken

10

246

Ikus XVI. ikasgaia eta, bereziki, ikasgai horretako 5. atala.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.