Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 244

estatu komunistak eta sozialistak. Horien ondoan, eta mota zehatz gisa, erregimen autoritarioak aipatu izan dira eta, gaingiroki bada ere, hirugarren munduko gobernu-motak ere aztertu izan dira. Sobietar Batasuna desegiteaz batera, horren inperiopeko blokea ere ezerezean geratu da. Modu berean, hogeigarren mendeko azken hamarkadetan, mugimendu demokratizatzaileak gertatu dira. Ondorenez, gobernumotak sailkatzeko modua ere transformatu egin da eta, gaur egun, sailkapen hori jarraitua dela esan daiteke. Batetik, kasuan kasuko herriaren jatorrizko erregimen politikoa aipatu behar da; eta, bestetik, erregimen horrek duen jomuga aipatu beharra dago, hori nolabait demokrazia-modu bat izango delako. Hori dela eta, gaur egun diktadura gisa identifikatzen direnak alde batera utzita, sailkapen guztiak sar daitezke sistema demokratiko-liberalen barruan edota konstituzio-sistema demokratikoen barruan. Hori kontuan izanik, eta Mellano irakasleak aurreko ikasgaian azaldu duenez, jarraikoak bereizi behar dira: lehendakari-sistemak, parlamentu-sistemak, bi horien arteko konbinazioak eta biltzarreko sistema. Hori guztia osatzeko, zenbait Ăąabardura sar daitezke, estatu bakoitzak zein eredu duen (estatu baterakoia edo federala) eta zenbat alderdi dauden (bi edo anitz) aintzakotzat hartuta. Eskema horri buru emateko, beste osagai bat izan behar da gogoan. Badira bi kategoria nagusi, eta bi horien baitara biltzen dira hainbat sistema. Bi kategoria horiek dira, hain zuzen ere, demokrazia eta diktadura. 4. Demokrazia 4.1. Zuzeneko demokrazia Zuzeneko demokrazia, gobernu-mota bat izanik ere, desideratuma da, beste edozer baino gehiago. Gure garaiaren aurretik, Greziako eskarmentua gertatu zen eta, jakina dugunez, hori mugatua izan zen, herritar askok ez zutelako horretan inolako partaidetzarik izan. Partaidetza ezaren datu hori ahaztu beharko litzateke, Greziako eredua bete-betean aintzakotzat hartu ahal izateko. Dena den, horrek ez du esan nahi greziarrek demokraziaren lehenengo zantzuak ezagutu ez zituztenik. Ildo horretatik, Aristotelesek azpimarratu zuen erregimen demokratikoen oinarria askatasuna dela eta askatasun horren oinarria, berriz, berdintasuna dela. Hori adierazi eta gero, honako azalpen hau eman zuen: ÂŤHerritar guztien artean aukeratu behar da magistratura oro; guztiek izan behar dute agintea norberaren gainean eta norbe244


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.