politikoa izatea eta Gobernuak Parlamentua desegiteko eskubidea edukitzea) eta lehendakari-sistemaren osagai batzuk ere badira: —Herritarrek hautatzen dute zuzen-zuzenean estatuburua. —Nahiz eta botere betearazlea buru bikoa izan, estatuburuak gobernuburuak baino indar handiagoa du, eta berak erabiltzen ditu benetako eta berezko ahalmenak, ministerioen berronespenik gabe. —Estatuburuak ez du erantzukizun politikorik Parlamentuan, nahiz eta eragingarritasunez zenbait ahalmen izan. Sistema mistoen beste ezaugarri bat da parlamentu-sistema dualisten printzipio eratzaileetako bat. Printzipio horri «orleanista» deritzo, eta honako hau da: Gobernuak konfiantza bikoitza lortu behar du, bai estatuburuaren konfiantza, bai Parlamentuarena. Bestalde, sistema mistoek, berez, ez dute kategoria homogeneorik eratzen; horien jardunbidean, hainbat eta hainbat desberdintasun daude. Berbarako, Austrian, Portugalen eta Islandian, Errepublikako lehendakaria zuzeneko sufragio unibertsalaren bitartez hautatzen da. Hala eta guztiz ere, hiru herri horiek Frantzia baino hurbilago daude parlamentu-sistemetatik. Frantziako sisteman, lehendakari-sistemaren ezaugarri nabariak daude, batik bat, lehendakariak ez diolako aurre egin behar Parlamentuko gehiengoari, hori haren arerio denean. 6. Hitzarmenezko sistema edo biltzarreko sistema Suitza da sistema horren eredua eta, izenak berak dioenez, honako osagai hauek ditu: a) Biltzarrak nagusitasuna du, gainerako botereei begira. b) Botere betearazlea ez dago pertsona baten esku, baizik eta zuzendaritza edo kide anitzeko talde baten esku. Botere betearazle hori biltzarraren mendeko agintaritza da, eta haren aginduetara dago. Zuzendaritzako edo hitzarmenezko sistema horretan, ez dago estatubururik, pertsona bakarreko organo gisa behintzat (burutza hori Kontseilu Federalari dagokio eta hori kide anitzeko organoa da). Era berean, ez dago Lehen Ministrorik, parlamentu-sistemetan dagoenaren antzekoa. c) Botere betearazleak ez du erantzukizun politikorik biltzarrean. Eta ezin du biltzar hori desegin. Hitzarmenezko sistema bigarren mailako sistema da, eta Konfederazio Helbetikoan baino ez du islarik izan. Jatorri historikoa aintzat hartuta, sistemaren oinarrian Rousseauren ideia zaharra igar daiteke: herria, Parla236