Doktrina - Zuzenbide Politikoa

Page 119

VI. ikasgaia

Alderdi politikoak eta presio taldeak Santiago Sánchez González

1. Alderdi politikoen kontzeptu eta garrantzia Alderdi politikoak herri bizitzaren protagonista nagusi dira, herri konstituziodun eta demokratiko guztietan. Plurala erabili dut, «alderdi politiko» singularrean aipatzea ez baitzait egoki iruditzen. Hasteko, politika arloan alderdi bakarra badago —sistema sozialista izendatuetan (izen hori makurra izan arren) gertatu bezala, berbarako, Sobietar Batasunean—, erakunde horrek ez du zerikusirik izango alderdi politiko adierazpenaren bidez ulertzen dugun horrekin; jarraitzeko, alderdi politikoarekin batera beste alderdi politiko batzuk ere egongo dira eta, hori horrela izango ez balitz, hitzei dagokienez bederen, kontraesana egongo litzateke. Hala eta guztiz ere, doktrinak eta prentsak alderdi bakarreko erregimenak aipatu dituzte, hainbat diktadurari buruz hitz egiteko eta aniztasuna zapalduta dagoela adierazteko. Era berean, alderdi nagusiari eta alderdi menperatzaileari buruz hitz egiten da. Gaur egun, alderdi politikoak dira ideia politiko berberak dituzten gizabanakoek euren borondatez eratutako elkarteak. Elkarte horien helburua erkidego zehatz batean boterea lortzea da. Boterea eskuratuz gero, euren ideologian oinarritutako programa garatuko dute. Zalantzarik gabe, masen alderdi modernoen sorrera hautesleak gehitzeak eragin du —Europa eta Estatu Batuei dagokienez, gehitze hori XIX. mendearen bigarren erdialdean hasi zen—. Gehitze horri esker, aukera politiko desberdinak egituratzeko gaitasuna duten erakundeak sortu dira. Erakunde horiek estatuen biltzar legegileetan eratu dute ordezkaritza. Hori horrela izanik, alderdi politikoek funtzionatzeko arau edo estatutuak dituzte, baita horiek interpretatzeko burokrazia eta diziplina ere. Al119


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Politikoa by elkarmedia - Issuu