ARAUDIA ETA ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEAREN BESTE ZENBAIT ITURRI
71
ko Legearen 23.4. art. eta beraren Araudiaren 24.6. art.); eta, azkenik, urei buruzko legeriak ohiturazko arauetara jotzea ureztaketarako Epaimahai eta Auzitegien antolaketa eta jardunbideari dagokionean, esaterako Valentziako Ur Auzitegi ospetsua (Urei buruzko Legearen 76.6 eta 77. art.ak). Bestalde, Administrazio zuzenbidean administrazio aurrekasu eta egineren balioaren arazoak eragin zuzena du ohituraren arazoetan. Eginerak irizpide zehatz bat aurreko kasu batzuetan behin eta berriro aplikatzea dakar, eta aurrekasua kasu bakar bati buruz emandako ebazpena da, ebazteko dagoen beste baten antzekoa izanik. Beti ere, eginera eta aurrekasuak ez dira ohitura bezalakoak: a) Administrazioaren jokamodutik ateratzen diren arauak dira eta horretan administratuek ez dute parterik hartzen; beraien jokamoduak ez du garrantzirik hemen; b) ez da behar nolabaiteko errepikapen edo antzinatasuna —ohiturarekin, aldiz, beharrezkoa da— eginera eta aurrekasuak sendotzeko; lehenago esan den moduan, aurrekasuari dagokionez nahikoa da jokamodu bakarra. Desberdintasun hauek bidezkotzen dituzte eginerak eta aurrekasuak ohiturarekin parekatzeari buruzko zalantzak. Arazo hau ez da edonolakoa, ze eginera eta aurrekasuek benetako garrantzia dute administrazio bizimoduan eta aurrekasuari nolabaiteko beharrezkotasun maila eskatzen zaio Herri Administrazioaren Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 54.1. c) artikuluan, Administrazioa «aurreko jarduketetan erabilitako irizpidetik aldentzen diren» ebazpenak zioz edo motiboz hornitzera behartzen baita. Manu horretatik, antzeko gai berriren bat ebaztean Administrazioa bere eginera edo aurrekasutik aldendu daitekeela ateratzen da, zioak ezartzeko zama betetzeaz bakarrik; zama hori ez da formal hutsa, jokamodu aldaketa azaldu eta bidezkotzen duten arrazoi objektiboak adieraztea baitakar. Bestela, bere aurreko jokamoduak lotu egingo du Administrazioa, eta, lotura horri atxikitzen ez bazaio, segurtasun juridikoa eta administratuen berdintasun printzipioa erasotzen dituen bereizkerian eroriko da; printzipio hori administrazio aurrekasu eta eginerek behartzen eta lotzen dutenaren azken oinarria da.
7. ZUZENBIDEAREN PRINTZIPIO OROKORRAK Kode Zibilaren 6. artikuluak beste idazkera bat izan du lehenago ere. Idazkera horren egileek Zuzenbidearen printzipio orokorrak aipatu —legea eta ohiturarik ezean— eta epaileek hizkamizkadun kasuak epaitzeko zuten betebeharraren zerbitzupeko azken baliabide bailiran aurkeztu zituzten. Hori egin zutenean, beharbada ez zuten printzipio horien izaera eta edukiaren ideia oso zehatzik eta, jakina, ez zuten Administrazio zuzenbidean emango zitzaien