242
RAMON PARADA
peo, Madril, 1983; RIVERO ISERN, E.: El contrato administrativo ante las Jurisdicciones ContenciosoAdministrativa y Civil, RAP, 67; DEL SAZ, S: Los contratos de la Administración y el Derecho comunitario, Bartzelona, 1993; SALA ARQUER: «¿Qué requisitos son necesarios para contratar con la Administración?», argitaratu gabeko hitzaldia; SANTIAS, SANTAMARÍA DE PAREDES eta LÓPEZ BLANCO: El Derecho comunitario de la contratación pública, Madril, 1991; VILLAR PALASÍ eta VILLAR EZCURRA: Principios de Derecho Administrativo. III. liburukia, Contratación administrativa, Madril, 1983.
1. ADMINISTRAZIOA ETA KONTRATUA Gaur egun ez dago arazorik Administrazioak norbanakoekin kontratuak egin eta itundutakoa betetzeko. Hala ere, historian zehar Estatua botere su biranoa izan da eta beti ezarri behar izan du bere borondatea; ideia hori bateraezina da kontratuarekin, ze kontratuak alderdien arteko berdintasuna eta egindako itun zein akordioak hitzez hitz betetzea dakar. Oztopo politikodogmatiko hori egonda ere, Koroak edo Estatuak kontratuak egin beharra izaten zuen batzuetan, ze ezinbestekoak zituen norbanakoekin egindako kontratuen bidez bakarrik lortu ahal ziren prestazio zehatz batzuk. Halakoetan, botere modura barik, beste itxura bat erabiliz jardun beharra izaten zuen; hau da, ezin zezakeen botere subiranoa izateak dakarren nagusikeria erabili, beste titulu apalagoren bat baino. Itxurakeria horren ondorioz, ondoko teoria sortu zen: Estatuak edo Koroak kontratua egitean, norbanako batek beste batekin egitean bezala jarduten zuen, Espainiako tradizioaren arabera. Horrenbestez, eta Alemaniako Zuzenbideak ere bazioen, ez zuen herri boterearen nortasunik erabiliko itun hori egitean; Fisko bezala jardungo zuen. Fiskoa Koroaren ondarezko pertsonifikazioa zen eta, pertsonifikazio horren ondorioz, Administrazioa auzitegi zibiletan demandatu ahal izaten zen kontratua betetzen ez zuenean. Kontratuak egitean, Administrazioak norbanako legez jarduten duela eta itundutakoa bete behar izaten duela dioen tesiak tradizio handia dauka Espainiako Zuzenbidean. Hala ere, batzuen iritziz betebehar naturala dena Zuzenbide positiboak ezarritako betebehartzat dute beste zenbaitek, eta Erregea bera ez da salbuetsiko betebehar horretatik. Lehenengo iritziari jarraituz, SUÁREZek ere bazioen bere Tractatus de legibus ac Deo Legislatoresen: «Printzeak itunak bete beharko ditu, manupekoekin egindakoak ere bai, ze betebehar hori justizia naturaletik sortzen da eta horrek, jakina, behartu egiten du Printzea bera ere. Baina Printzeak hutsaldu egin dezake kontratua herri beharrizan edota presazko kariren bat egonez gero; hala ere, ezin izango dio manupekoari berea dena