Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1)

Page 145

ADMINISTRAZIO EGINTZEN ERAGINGARRITASUNA ETA BETEARAZKETA

145

Prozedura Erkideari buruzko Legeak hertsaketa zuzena bakarrik aipatzen du, eta ekonomikoa eta fisikoa bereizten ditu: ekonomikoak ondarean eragiten du isun hertsagarria deiturikoa erabilita, eta fisikoari, berriz, pertsonei egindako hertsaketa izena ematen dio. Geroago aztertuko dira biak sakonago.

4. ADMINISTRAZIO EGINTZAK BETEARAZTEKO SISTEMA KONPARATUAK Espainiako Zuzenbideko administrazio egintzen betearazketaren arauketa orokorra ikusi ondoren, interesgarria izango litzateke beste antolamenduetan duen norainokoarekin konparatu eta geure legerian izandako bilakaera aztertzea, gero, ikuspegi konparatzaile eta historiko horretatik, Konstituzio Auzitegiak zergatik onartu duen administrazioen judizio ahalgo hori legebidezkoa dela aztertu ahal izateko. Derrigorrez betearazteko bide arazotsuenak banan足banan aztertuz biribildu behar da kapitulua, eta epaileak egiten dion kontrola ere aztertuz. Zuzenbide konparatuan, batetik, soluzio negatiboa ematen da, Administrazioan ez baitago zuzenean betearazteko ahalmenik: horrek epailearen oniritzia behar izaten du bere probidentziak derrigorrean betetzeko (anglo足 saxoniarren liberal足judizialismoaren soluzio klasikoa: Administrazioari ez zaio aintzatesten zuzeneko zehatze ahalgorik ere). Beste alde batetik, Administrazioaren zerbitzupean dagoen ahalgo betearazle buruaskia eta agintekeriazkoa dagoela aitortzen da (esate baterako, Alemaniako Zuzenbidean; bistakoa da horrek eragina duela Italiako Zuzenbidean, eta, hemendik, baita gure Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen arauketan ere). Badira tarteko soluzio batzuk ere, esaterako, Frantziako Zuzenbideak eskaintzen duena: zigor sistemaren bidez epaileak egindako betearazpena indarra galtzen hasi da administrazio betearazpenaren mesedetan.

A) Betearazpena epailearen esku duen sistema. Anglosaxoniarren tradizioa Ingalaterrako Zuzenbidean, lege berezien bidez berarentzako zenbait betearazpena neurri aintzatestean bermatzen da, lehenengo eta behin, Admi-


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Administratiboa I - Zati Orokorra (1) by elkarmedia - Issuu