Sagardo Eguna 2018

Page 4

NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

BOTATZAILERIK GABE, FESTARIK EZ Sagardo zaletuak asetzeko, ohi bezala, usurbildarren jai kuttuneneko ezinbesteko osagaiak dira. Haiek gabe ez dago festarik. Eta behar ditu, jai egun honek biziraungo badu. Auzolanari esker ospatzen da Usurbilgo Sagardo Eguna, eta auzolan horretan ezinbestekoak dira, plazara datozen bisitari eta sagardo zaleei harrera egin eta edalontzira edari preziatua zerbitzatzen dietenen parte hartzea. Hogeita hamazazpigarren edizio honek ere sagardo botatzaileak behar ditu. Usurbildarren jaia barru barrutik bizi eta ospatu nahi duzuen guztion– tzako hitzordua finkatu du Sagardo Egunaren Lagunak bilguneak. Goizeko 8:00etan frontoian Igandean, goizeko 8:00etan frontoira joateko deia egin dute. Ospakizun handirako egoki jantzita agertu, postuen muntaketa lanetan lagundu, zerbitzatzen ariko zareten gunea

Hogeita hamazazpigarren edizio honek ere sagardo botatzaileak behar ditu.

egokitu, eta edari preziatuari botilatik edalontzirako bidea egiten laguntzera gero! Sagardoa zerbitzatzera alegia. Postua atonduta ekin beharko zaio

sagardoa botatzeari. Eta muntatutakoa, jaso gero. Goiz parteko sagardo festa amaieran, postuak desmuntatzen lagundu beharko da.

FALTA DIREN HERRIKIDEAK GOGOAN Sagardo Egunez ere, elkartasun eta aldarrikapenerako tartea izango da. Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa deitu du 13:00ean Mikel Laboa plazan kokatua egongo den txosnagunean. Azken urteotan egin duten moduan, giza katea egingo dute Kaxkoan barrena, euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko espetxe politika bertan behera uztea eskatzeko. Gogoan izan, Olatz Lasagabasterrek,

Patxi Urangak eta Xua haurtxoak Valentziako Picassent espetxean segi– tzen dutela preso. Sorterritik 600 bat kilometrora. Txosnagunea Ohi bezala, ez da faltako musikarik, ezta jan edanik ere. Ernai Usurbil– ek frontoi atzealdeko eremua txosnagune bilakatuko du maiatzaren 20an. Sagardo Egunez, goizetik gauera, jai giroa ziurtatua egongo da bertan.

Usurbilen Nahi Ditugu-k euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioa deitu du. 13:00ean abiatuko dira, Mikel Laboatik.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.