irautea baino ez genuke lortuko, eta Konstituzioaren xedea guztiz aurkakoa da: desberdintasuna suntsitu nahi da, berdintasuna benetakoa eta eragingarria izan dadin. Egia esan, berdintasunak debekatzen duena ez da tratu desberdin oro, bereizkeriazko tratua baino. Tratu desberdin guztiak ez dira bereizkeriazkoak modu automatikoan, arrazoi objektibo eta arrazoizkoak oinarri dituztenean baino ez. Horren adibide argia tributu-legerian ikus dezakegu, berdintasunaren kontzeptu formala gainditu zuen lehenengoetarikoa izan baitzen. Legeria horrek hartzaileen artean bereizketa egin zuen, bakoitzaren egoera eta ekonomia-ahalbidearen arabera, eta modu desberdinean hartu zituen egoera desberdinean zeudenak, esaterako zergetan gehikortasun-printzipioa aplikatzerakoan, EKren 31.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Konstituzio Auzitegiak behin eta berriro azpimarratu duen moduan (uztailaren 20ko 27/1981 KAE; otsailaren 20ko 45/1989 KAE; otsailaren 15eko 47/2001 KAE; urriaren 29ko 212/2001 KAE). Modu horretan, legegileak tratu-desberdintasunak sar ditzake nahierakeriazkoak ez direnean, hau da, hartzaile diren gizabanakoen edo taldeen benetako egoera dela-eta justifikatuta daudenean (1994ko uztailaren 18ko GEEAE —Karlheinz Schmidt kasua—, 2002ko otsailaren 26ko GEEAE —Frette kasua—). Azken finean, Konstituzioak bereizkuntza onartzen du (tratu desberdina, gizabanakoen eta taldeen benetako egoeratik eratorritako inguruabar objektibo eta arrazoizkoak oinarri dituena), baina bereizkeria ez (tratu desberdina, gizabanakoen eta taldeen benetako egoeratik eratorritako inguruabar objektibo eta arrazoizkoak oinarri ez dituena, horrela nahierakeriaz jokatuko bailitzateke, eta hori EKren 9.3 artikuluak debekatzen baitu). Hala jaso du Konstituzio Auzitegiaren jurisprudentziak (uztailaren 10eko 23/1981 KAE; otsailaren 26ko 7/1982 KAE; azaroaren 15eko 67/1982 KAE; uztailaren 24ko 83/1984 KAE; maiatzaren 27ko 176/1993 KAE; azaroaren 21eko 308/1994 KAE, eta beste asko). 3.2. Konstituzioak onartzeko moduko bereizkuntza eta bereizkeria Horrenbestez, Konstituzioak onartzeko moduko bereizkuntza eta bereizkeria desberdintzeko giltzarria tratu desberdina justifikatuta dagoen edo ez zehaztea da; izan ere, lehenengo kasuan berdintasuna ez da urratuko, eta bigarrenean bai. Horretarako, doktrinak eta jurisprudentziak (maiatzaren 6ko 158/1993 KAE, apirilaren 26ko 76/1990 KAE, otsailaren 14ko 39/2002 KAE; abenduaren 22ko 253/2004KAE, etab.) betekizun batzuk eskatzen dituzte: a) Egitezko kasuen desberdintasuna: tratu desberdina bereizkuntza onargarria edo bereizkeria debekatua den zehazteko lehenengo betekizu325
Konstituzio zuzenbidearen.indd 325
12/11/07 11:49:53