parte hartu ahal izatea eta sindikatuaren edo enpresaburuen elkartearen gorengo agintea afiliatuen edo horiek askatasunez hautatutako ordezkarien batzar baten esku egotea; hala ere, garrantzi gutxiago duten erabakiak hartzea afiliatuek edo batzarrak askatasunez hautatutako pertsona bakarreko edo askoko organoetan eskuordetu daiteke, eta kasu guztietan, adierazpenaskatasuna, hautaketa-askatasuna eta hautagai-zerrendak aurkezteko askatasuna bermatuta egon behar dira. 8. Espainiako Konstituzio antolamenduko printzipio orokorrak, EKren 9.3 artikulura bildutakoak Konstituzioaren 9.3 artikulura Espainiako antolamendu juridikoaren printzipio orokor gehienak bildu dira (horietakoren bat artikulu horretatik kanpo dago, baina artikuluan agertzen direnekin zuzenean lotuta, esaterako eskumen-printzipioa), eta hori berria da Espainiako konstituzio-historian. 9.3 artikuluko printzipio orokor horiek 1.1. artikuluan aldarrikatutako balioetatik bereizten dira, zehatzagoak direlako eta izaera juridikoagoa dutelako (balioek abstrakzio eta orokortasun handiagoa izan ohi dute; hain zuzen ere, balioetara erkidego batek antolamendu juridikoaren gorengo helburu gisa proposatzen dituen ideal etikoak, nahiak, etab. biltzen dira). HERNĂ NDEZ GIL irakasleak idatzi duen bezala, bi kategorien eragingarritasun juridikoa desberdina da: printzipioek antolamendua eratzen dute, horren urritasunak ordezten dituzte eta, oso orokorrak izan arren, zuzenean aplikatzeko moduko arauak dira. Aitzitik, balioek arauei esangura ematen diete, baina horien beharra dute, horien bidez adierazten baitira aplikatu ahal izateko. Kode Zibilaren 1.1 eta 1.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, printzipio orokor horiek zuzenbidearen iturri dira eta legerik eta ohiturarik ez dagoenean aplikatzen dira, antolamendu juridikoaren osagai izateari kalterik egin gabe. Kode Zibilaren aipatu artikuluek jasotzen dituzten printzipio orokor horietako batzuk EKren 9.3 artikuluan beren beregi jasota daude, eta horrela konstituzio-lerruna lortu dute. Nolanahi den ere, garrantzitsuak izan arren, ez dira EKren 53.2 artikuluak bereziki babestutako edukien taldekoak, baina bai Konstituzioaren I. tituluko II. kapituluaren II. ataleko oinarrizko eskubideak (hau da, Konstituziora bildutako printzipio bat urratuz gero, ezin da lehenespenezko errekurtso sumariorik egin jurisdikzio arruntean ez babes-errekurtsoa Konstituzio Auzitegian); hala ere, errekurtsoek zein konstituzio-aurkakotasun arazoek emandako babesa dute (hots, horiek urratuz gero, lege baten edo lege-lerruneko arau baten konstituzioaurkakotasuna aitor dezake Konstituzio Auzitegiak), horiek aldatu nahi izanez gero konstituzio-eraldaketarako prozedura areagotuaren bermea dute 273
Konstituzio zuzenbidearen.indd 273
12/11/07 11:49:45