Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 254

dela. Prozedura horietan, Fiskaltza alderdi izango da beti, eta prozesuon izapidetzak lehentasuna izango du. Bestalde, 250. artikuluan ezarri da zuzenketa-eskubidea hitzezko epaiketaren bidez babestuko dela. Era berean, oinarrizko eskubideen babes judizial zibilaren kasuan, 477.2 eta 479.2 artikuluetan kasazio-errekurtsoei dagokienez, espezialitateak ezarri dira, eta 524.5 artikuluan, epaien behin-behineko betearazpenari dagokionez. Jurisdikzio-ordena penalean, ikusi dugunez, urriaren 24ko 38/2002 LOren bidez PKL eraldatu zenean, abenduaren 26ko 62/1978 Legean ezarritako prozedura berezia ezabatu zen, eta ordutik ez dago inolako prozedura berezirik oinarrizko eskubide horiek urratzeari dagozkion zigorprozesuen izapidetza egiteko. Hori dela eta, izapideak PKLn ezarritako prozedura arrunten bidez egin behar dira. Administrazioarekiko auzietako jurisdikzio-ordenan, AAJLren 114-122. artikuluetan mota horretako eskubideak babesteko prozedura berezia ezarri da. Prozeduraren izapidetzak lehentasuna du, eta administrazioarekiko auzietako epaile edo auzitegien aurrean kasuan kasuko errekurtsoa jartzeko epea hamar egunekoa da. Administrazio-organoari eskatuko zaio administrazio-espediente osoa organo judizialari igortzeko. Behin espedientea jasota eta igortzeko bost eguneko epea igarota, eta hala denean gainerako interesdunak epatu ondoren, organo judizialak, hurrengo egunean, autoa emango du jardunekin aurrera egitea aginduz, edo alderdiei prozedura ez onartzeko arrazoiak komunikatuko dizkie. Azken kasu horretan, bost egun igaro aurretik alderdiak eta Fiskaltza deituko dira, errekurtsoaren izapidetza prozedura bereziaren bidez egitearen bidezkotasunari buruz duten iritzia eman dezaten. Hurrengo egunean, organo judizialak autoa emango du jardunek prozedura horren bidez aurrera egin dezaten agintzeko edo horiek ez onartzea adosteko. Jardunek aurrera egitea erabakitzen bada, errekurtsogileak zortzi egun izango ditu demanda formalizatzeko, eta alderdi demandatuek eta Fiskaltzak zortzi eguneko epea izango dute kasuan kasuko alegazioak egin ditzaten. Ondoren, frogaldia hasiko da (frogak egiteko gehieneko epea hogei egunekoa da gehienez), eta froga-fasea amaitu ondoren, epaileak edo auzitegiak epaia emango du bost eguneko epean. Amaitzeko, 122. artikuluan arauketa berezia ezarri da bilera eskubiderako. Bilera eskubidea aztertzean ikusi genuen moduan, eta eskubide hori arautzen zuen Lege Organikoan ezarritakoaren arabera (uztailaren 15eko 9/1983 LO), bilera edo kale-agerraldi baten sustatzaileek agintaritza publikoari aurkeztutako komunikazioaren aurrean agintaritza publikoak debekua ezartzen badu edo ibilbidea aldatu, etab., eta erabaki hori sustatzaileek onartzen ez badute, administrazioarekiko auzietako organo judizial eskudunean errekurtsoa aurkez dezakete. Errekurtsoa jartzeko epea bi egunekoa da, debekua edo aldaketa jakinarazten denetik zenbatzen hasita. Auzitegiak, lau eguneko epean ge498

Konstituzio zuzenbidearen.indd 498

5/12/07 16:35:40


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.