Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 19

9.3. artikuluan ezarritakoaren arabera, 9.2 artikuluan aipatutako jokaerak daudela ulertuko da jokaera hauek pilatzen edo errepikatzen direnean: a) Terrorismoari laguntza politikoa ematea, esanbidez nahiz isilbidez, ekintza terroristak legitimatuz, bide baketsu eta demokratikoez landa helburu politikoak lortzeko, edota terrorismoa edo horren ondorio diren oinarrizko eskubideen urratzeak errugabetuz eta batari zein besteei garrantzia kenduz. b) Indarkeria-ekintzak laguntzea, programa edo jarduera jakin batzuekin. Programa edo jarduera horiek xede dute, terroristen jarduerarekin bat datorren liskar eta borroka zibilaren kultura suspertzea, edo indarkeriaren aurka egiten dutenak ikaratzea, atzera egitera behartzea, neutralizatzea edo gizartean isolatzea. Aurrekoaren ondorioz, lortu nahi da indarkeriaren aurka egiten dutenak egunero bizitzea derrigorturik, izuturik, bazterturik edo askatasunez oinarrian gabeturik, eta, bereziki, gai publikoen inguruan iritzia emateko eta modu aske eta demokratikoan parte hartzeko askatasunik gabe. c) Ohikotasunez alderdiaren zuzendaritza-organoetan edo hauteskunde-zerrendetan sartzea terrorismo-delituen ondorioz kondenatuak izan eta jendaurrean xede eta bide terroristak ezetsi ez dituzten pertsonak, edo afiliatu askok bigarren militantzia izatea talde terrorista edo indarkeriazko talde bati lotutako erakundeetan, salbu eta alderdiak afiliatu horien aurka diziplina-neurriak hartu dituenean, horiek alderditik kanporatzeko. d) Alderdiaren jardueraren tresna gisa erabiltzea, alderdiaren tresnekin batera edo horien ordez, terrorismoaren edo indarkeriaren eta horren inguruko jokabideen irudi diren edo horiekin identifikatzen diren ikur, mezu edo osagaiak. e) Terroristei edo horiei laguntzen dietenei lagatzea antolamendu juridikoak, eta zehatzago hauteskunde-legeriak, alderdi politikoei eratxikitako eskubide eta onurabideak. f) Ohikotasunez elkarlanean aritzea, behin eta berriro erakunde terrorista edo indarkeriazko erakunde batekin bat etorriz jarduten duten erakunde edo taldeekin, edo terrorismoa nahiz terroristak babestu edo laguntzen dituztenekin. g) Gobernu-erakundeetatik aurreko idatz-zatiko erakundeak laguntzea, neurri administratibo, ekonomiko edo beste edozein motatakoen bidez. h) Ekintza terroristak edo indarkeriazkoak edo halakoak egiten dituztenak nahiz laguntzaile direnak saritu, omendu edo goraipatzeko jarduerak sustatzea, babestea edo jarduera horietan parte hartzea. i) Gizarte-izaerako desordena-, larderia- edo derrigortze-ekintzak babestea, ekintza horiek terrorismoari edo indarkeriari lotutakoak badira. 263

Konstituzio zuzenbidearen.indd 263

12/11/07 11:49:44


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.