Doktrina - Konstituzio Zuzenbidea (2)

Page 137

Bestalde, eskubidea urratzeko mehatxuak babestuta daude botere publikoen eta horien agenteen jardunen aurrean eta partikularren jardunen aurrean. GEEAren esanetan, eskubide honek agintari publikoen betebehar positiboak bultzatzen ditu babes hori eragingarri egiteko (1997ko ekainaren 25eko GEEAE —Halford kasua—). Antolamendu juridikoan, komunikazioen sekretuaren babesa bide zibiletik zein penaletik babestu daiteke. Babes zibila 1/1982 Lege Organikoan, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidearen babes zibilari buruzkoan, araututa dago. Babes penala, aldiz, Zigor Kodearen zenbait artikulutan jaso da (sekretuak ezagutarazi eta agerraraztea —197-198. art.—; funtzionario publikoak gutuneria pribatuaz, postazkoaz nahiz telegrafiazkoaz, jabetzea, telekomunikazioen artean esku sartzea, entzutea, etab. —535-536. art.—). Bestalde, administrazio-legerian ere hurrengo hauek ezarri dira: komunikazioen sekretuaren bermeak, datu pertsonalen babesa eta komunikazio elektronikoen sare eta zerbitzuei lotutako eskubide eta betebehar publikoak (azaroaren 3ko Telekomunikazioen 32/2003 Lege Orokorraren 33. art. eta h.). Egoitzaren bortxaezintasunarekin gertatzen den bezala, komunikazioen sekreturako eskubidea oro har eten daiteke, EKren 55.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, salbuespen- eta setio-egoeren kasuan (ASSELOren 18. eta 32. art.), baita gizabanako jakin batzuentzat ere (EKren 55.2 art.), beharrezko den esku-hartze judizialarekin eta Parlamentuak kontrol egokia eginez, banda armatuen edo elementu terrorista edo auzi-iheslarien jardunari buruzko ikerketei lotuta. Modu horretan, PKLren 579.4 artikuluak ezarritakoaren arabera, presa-kasuan, ikerketak egiten direnean banda armatu, terrorista edo asaldatuen jardunarekin zerikusia duten delituak ikertzeko, erantzukizun kriminalaren zantzuak dituen pertsonaren postazko komunikazioak, telegrafikoak nahiz telefono bidezkoak begiratzea, bai eta delituak egiteko baliagarri izan daitezkeen komunikazioak ere, Barne Arazoetako ministroak agindu ahal izango du, edo, halakorik izan ezean, Estatuaren Segurtasun zuzendariak; berehala, epaile eskudunari jakinaraziko zaio hori idazki arrazoituaren bidez, eta epaile horrek ebazpen hori ezeztatu edo berretsi egingo du gehienez hirurogeita hamabi orduko epean, begiratzea agindu denetik zenbatzen hasita. Terrorismoaren aurkako borrokaren barruan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006/24/CE Zuzentarau polemikoa onetsi da, 2006ko martxoaren 15ekoa, sarbide publikoko komunikazio elektronikoei edo komunikazio-sare publikoei lotuta sortutako edo tratatutako datuak gordetzeari buruzkoa. Zuzentarau horren arabera, telekomunikazioen konpainiek telefono-deiei, mezuei, posta elektronikoei eta interneteko nabigazioari buruzko datuak sei eta hogeitalau hilabete bitartean gorde behar dituzte (gordetzen diren datuak kokapenari buruzko datuak eta 381

Konstituzio zuzenbidearen.indd 381

5/12/07 16:35:21


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.