86
RAMÓN PARADA
dena (edo ur publikoetan nabigatzeko, bainatzeko eta arrantza egiteko erabilera orokorra) eta emakida jaso duten norbanakoen bakarreko erabilera. Bakarreko erabilera eta erabilera orokorrak ohiko erabilerak dira, bi-biak batera baitaitezke demanio ondasuna herri helburuei lotuta egotearekin. Hainbat ondasun herri jabariko ondasun moduan kalifikatzen dira, estatuaren aberastasunari loturik daudelako. Ondasun horien ustiapenaren erabilera ere bakarreko eta ohiko erabilera gisa kalifikatzen da. Halakoa da, hein batean, uren eta, jakina, hidrokarburoen eta meatzeen kasua, baldin eta, Espainiako doktrinaren autorerik gehienen iritziari ekinez, hidrokarburo eta meatzeok demanio izaera dutela onartzen bada. Kasu horietan, ondasuna demanio ondasun gisa kalifikatzen da, norbanakoen aprobetxamendua arautzeko. Hariari segiz, ez da batere ohikoa Administrazioak, demanio erreserba deituriko teknikaren bidez, ondasun horien gaineko erabilpena izatea (geroago jorratuko dugu teknika hori). Izenak berak adierazten duen moduan, demanio erreserba deritzon teknikak bermatzen du Administrazioak mea jakin batzuk ustiatzeko duen eskubidea. Bakarreko erabilerak kontsumitzeko modukoak izaten dira eskuarki; beste hitz batzuez esanda, ondasunaren gaineko aprobetxamendua esangura juridikoan ulertu behar da, emakidadunaren (norbanakoaren) ondarean sartzen baita ondasuna. Horren adierazgarri dira meatzeak edota ureztaketarako ematen diren uren emakidak. Aitzitik, bakarreko ondasunen erabilpena ez da kontsumitzeko modukoa ondoko kasuan: uren emaria, aprobetxamendu hidroelektrikorako erabili eta gero, ibaiaren ibilgura itzultzen denean. Emari horrek izan ditzake beste herri erabilera nahiz bakarreko erabilera batzuk ere.
7. AUZO APROBETXAMENDUAK Auzo ondasunak udalerriaren ondasunen kategoria berezi dira. Udalerriaren ondasun publikoekin alderatuz gero, bestelakoa da horien aprobetxamendua. Labur esateko, auzotar guztiek edo batzuek aprobetxatzen dituzte auzo ondasunak. Udalerriaren ondasun publikoen kasuan, ez dago auzotarra izan beharrik horiek aprobetxatzeko (adibidez, kaleak eta plazak). Hori bai, auzo ondasunen titularrak diren herriek hainbat neurri hartu dituzte auzotartasunaz ez abusatzeko; bada, espainiarra izanez gero, erroldatze hutsarekin, hau da, lan handirik gabe eskura daiteke auzotartasuna. Horrenbestez, legeak auzotarrek bete beharreko zenbait baldintza ezartzea ahalbideratu die ondoko udalei nahiz auzotarren batzei: ÂŤbetidanik aintzat hartu izan diren ohiturazko arau eta toki ordenantzen arabera, auzo ondasunen luperketa eta aprobetxamendua bideratu dituztenei, egurra mozteko aldian aldiko emakidak luzatutaÂť. Horren ildotik, ÂŤtokiko ohituraren harian,