Deustuko Unibertsitateko euskara juridikoaren ikerketa-taldearen esperientzia Andres Urrutia Badiola, Esther Urrutia Idoyaga Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakasleak
1. Historiaren zertzeladak Aita Arantzadik hala eskatuta, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatean, 1988-1989 ikasturtean, Andres Urrutiak eskaini zuen estreinakoz ÂŤforu-zuzenbidea eta zuzenbide autonomikoaÂť deituriko ikasgaia euskaraz. Une horretan, esan beharrik ez dago, inork ere ez zuen uste izango gauza izango ginenik gaur egun Deustuko Unibertsitatean euskaraz dugun testu-saila garatzeko. Aintzakotzat hartu zituen, bateko, geletan ondutako eskarmentua, eta, besteko, ikasle euskaldunei material egokiak emateko premia, eta berehalakoan konturatu zen hiru alderdi desberdin konbinatu beharko zirela, testu juridikoak euskaraz sortzeko eta testuok euskaratzeko eginkizun horretan. Lehenengo eta behin, testu fidagarriak izan behar ziren, Euskaltzaindiaren arau linguistikoak betetzen zituztenak, alegia. Bestalde, ikasleek nahiz irakasleek erabiltzeko modukoak. Eta, orobat, jakite juridikoak eskuratzeko, eta, horrekin batera, euskarazko diskurtsoa edota estiloa ezartzeko modukoak. Bigarrenik, prozesu horretan zuzenbidearen eta hizkuntzalaritzaren arloetako jakiteak bateratu behar ziren, eta horrek berarekin zekarren legelariek eta hizkuntzalariek batera lan egin beharra. Hirugarrenik, euskarazko testu juridikoak prestatzearekin batera, ikasle gazteen prestakuntza sustatu beharra zegoen, geroko batean horiek euskarazko ikasgai berrien irakasle bihur zitezen. Horrela, irakasle berriengan, heziketa eta hizkuntzaren kalitatea estekatu nahi ziren. Saihestu 91
Nomografia.indd 91
19/1/10 10:19:04