Nomografia eta arau-idazketa elebiduna

Page 204

LEIRE ZENARRUZABEITIA ALONSO

3.1. Epailearen ebazpena: autoa Autoa da epaileak ematen duen ebazpena, prozesuan zehar sortzen diren (alderdien) eskaerak eta auzi nagusiaren intzidentziak erabakitzen dituena, besteak beste. Hiru atal hauek izaten ditu: a) aurrekariak; b) arrazoibide juridikoak; c) xedapenak. a) Aurrekarietan, auzian aurretik gertatutakoak azaltzen dira; azalpen kronologikoa izaten da, normalean, eta itzulpenari begira ez du aparteko arazorik sortze. Hala ere, kontuan hartu behar dugu guk itzultzen duguna autoaren eredua, txantiloia, dela eta, txantiloi horretan, funtzionarioen aukerako testuak txertatzen direla. Adibidean, kolore berdean ageri dira funtzionarioei zuzendutako mezuak, eta zer idatzi behar duten azaltzen zaie bertan. Hori dela-eta, itzultzeko orduan kontuan hartu behar dugu funtzionarioek aukerako testu horietan idatz dezaketena, eta ereduaren egitura aukerako testu horietara moldatu behar dugu. Bestalde, aukerako testu horien bilketa egin da, eta, azken urte honetan, testu libre horiek ere itzultzen gabiltza. AUTOA AURREKARIAK LEHENENGOA.—Auzi honetako jarduketetan jasotakoarekin bat, zantzuen araberako egitateak hauek dira: «INPUTATUAREN ETA BIKTIMAREN ARTEKO HARREMANARI BURUZKO EGITATEAK AZALDU» «AZALDU DELITUTZAT EDO FALTATZAT HARTU DIREN EGITATEAK, AUZIAREN JATORRI DIRENAK». BIGARRENA.—Babes-aginduari buruzko erabakia hartzeko, Legean aurreikusitako entzunaldia egin da. Hona entzunaldian izan direnak eta haiek adierazitakoa: «AGERTUTAKOAK ZEINTZUK DIREN ZEHAZTU, ETA HAIEK ADIERAZITAKOA ETA GARRANTZIA DUTEN BESTELAKO GORABEHERAK AZALDU».

b) Arrazoibide juridikoetan, ebazpena zuzenbidearen aldetik arrazoitzen da, zuzenbideko oinarriak ematen dira. Sarritan, lege-testuetako artikuluak transkribatzen dira hitzez hitz. Horregatik, guretzat Deustuko Unibertsitateak, IVAPek eta EHUk euskaratzen diharduten lege-testu nagusiak garrantzi handikoak dira, epaitegietako agirien oinarria baitira. Alde horretatik, lege-testuen idazkerak eta erabilitako terminologiak epaitegietako agirien idazkera baldintzatzen dute, eta, hori dela eta, asko eskertzen dugu legeak euren artean homogeneoak izatea. Puntu honi dagokionez, kontu bat azpimarratu nahiko nuke. Epaitegietako agirien itzulpenean gehien erabiltzen ditugun legeak Zuzenbide prozesalaren esparrukoak dira. Batez ere, Prozedura Zibilaren Legea, Prozedura Krimina204

Nomografia.indd 204

19/1/10 10:19:18


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.