Euskarazko testu juridikoen idazkuntza itzulpenaren bidez: UZEIko esperientzia Leire Zenarruzabeitia Alonso UZEIko kidea
1. Sarrera UZEI Terminologia eta Lexikografiako Zentroa 1977an sortu zen, orain dela 30 urte, helburu nagusi batekin: euskara mundu modernora egokitzea, edozein hiztunek edozein lan-eremutan egokitasunez eta zehaztasunez erabil zezan. Zuzenbidearen eremuan, hastapenetatik ibili da zuzenbidean euskaraz jardun ahal izateko euskarazko terminologia juridikoa eraikitzen laguntzen eta euskarazko testu juridikoak lantzen. Gaur egun, Zuzenbideko lantaldea lau lagunek osatzen dugu. Azkenaldian egin ditugun lanak azaltzeko, bi esparru bereiziko ditut: batetik, terminologia juridikoa, eta, bestetik, itzulpengintza juridikoa.
2. Euskarazko terminologia juridikoa Azken urteetan, euskarazko testugintza eta itzulpengintza juridikoa asko sendotu da, eta, horri esker, terminologia juridikoa ere hezurmamitzen joan da. Terminologia juridikoaren aldetik erreferentziatzat hartzeko moduko hainbat lan egin da euskaraz: a) Unibertsitateetan euskaraz landutako zuzenbideko eskuliburu, ikasmaterial eta glosarioak. b) Hainbat erakunderen artean egindako terminologia-normalizazioko lanak. c) Deustuko Unibertsitateak, EHUk eta IVAPek euskaratu dituzten eta euskaratzen diharduten lege-testuak. 201
Nomografia.indd 201
19/1/10 10:19:17