Nomografia eta arau-idazketa elebiduna

Page 197

EUSKARAZKO TESTU JURIDIKOEN IDAZKUNTZA ITZULPENGINTZAREN BIDEZ…

«Ahalegin berezia egin dugu esaldiak arin antolatzeko: aditza lehenbailehen jarri, subjektua eta aditza ahalik eta hurbilen eman, eten handirik ez egin… (…) Gaztelaniazko esaldiaren egiturak asko laguntzen ez zuenean ere, irizpide horiei jarraitu diegu, puntuazioa ere sintaxiaren zerbitzura jarriz. (…) Esaldiak arin antolatzea ez da erraza gertatzen askotan, jakina: nahitaez hari luze samarrean eman beharrekoak badira tartean. Halakoetan ere, antolatzaileak eta loturak baliatuz saiatu gara elementuak egoki antolatzen, ulergarri gerta zitezen halako esaldiak ere». Espainiako Konstituzioa (155.1 artikulua) Si una Comunidad Autónoma no cumpliere las obligaciones que la Constitución u otras leyes le impongan, o actuare de forma que atente gravemente al interés general de España, el Gobierno, previo requerimiento al Presidente de la Comunidad Autónoma y, en el caso de no ser atendido, con la aprobación por mayoría absoluta del Senado, podrá adoptar las medidas necesarias para obligar a aquélla al cumplimiento forzoso de dichas obligaciones o para la protección del mencionado interés general. Baldin eta autonomia-erkidego batek betetzen ez baditu Konstituzioak edo beste lege batzuek ezarritako betebeharrak, edo Espainiaren interes orokorrari larri erasotzen dion moduan jokatzen badu, Gobernuak, aurrez autonomia-erkidegoko presidenteari errekerimendua eginik eta, hark aintzat hartu ezean, Senatuaren gehiengo absolutua bildurik, dagozkion neurriak hartu ahal izango ditu erkidegoari betebehar horiek nahitaez betearazteko edo aipatutako interes orokorra babesteko. Lan Arloko Prozeduraren Legea (16.2 artikulua) Tendrán capacidad procesal respecto de los derechos e intereses legítimos derivados de sus contratos de trabajo y de la relación de Seguridad Social, los trabajadores mayores de dieciséis años y menores de dieciocho, cuando legalmente no precisen para la celebración del contrato de trabajo autorización de sus padres, tutores o de la persona o institución que los tenga a su cargo, o hubieran obtenido autorización conforme a la legislación laboral para contratar de sus padres, tutores o de la persona o institución que los tenga a su cargo. Auzitarako gaitasuna izango dute hamasei urte baino gehiago eta hemezortzi baino gutxiagoko langileek, lan-kontratuetatik eta Gizarte Segurantzarekiko harremanetatik eratorritako eskubide eta interes legitimoei dagokienez, baldin eta gurasoen, tutoreen edo bere kargu dituen pertsona edo erakundearen legezko baimenik behar ez badute lan-kontratua egiteko, edo gurasoek, tutoreek edo bere kargu dituen pertsona edo erakundeak baimena emana badiete, lan-arloko legeriaren arabera, kontratua egiteko. 197

Nomografia.indd 197

19/1/10 10:19:17


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.