Euskarazko testu juridikoen idazkuntza itzulpengintzaren bidez: EHUko Zuzenbideko Euskararen Mintegia Patxi Petrirena Altzuguren Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Juridikoaren Mintegiko itzultzailea
1. Sarrera Espainiako legeriako zenbait lege-testu garrantzitsu itzultzeko proiektuari ekin zion 2004an Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateak, Donostian, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin hitzarmen bat sinatuta. Lan horren emaitza dira Legeak-Leyes izeneko saileko testu elebidunak. Orain artean, hauek eman dira argitara: — Espainiako Konstituzioa (2006). — Lan Arloko Prozeduraren Legea (2007). — Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea (2007). — Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoa (2007). — Botere Judizialaren Lege Organikoa (V. eta VI. liburuak) eta Jurisdikzio Gatazkei buruzko Legea (2007). Prestabidean dira, berriz, honako argitalpen hauek: — Jabetza Intelektualaren Legea. — Lurzoruaren Legea. — Gizarte Segurantzaren Lege Organikoa. — Kontsumoari buruzko legeak.
195
Nomografia.indd 195
19/1/10 10:19:17