Nomografia eta arau-idazketa elebiduna

Page 192

F. JAVIER ARRIETA IDIAKEZ

c.1) Terminologia juridikoaren eretzean: —Testuaren kalitatea zaintzeko, nahitaezkoa da kontzeptu juridikoen «familiak» sortzea. Horretarako arrazoiak askotarikoak izan daitezke. Adibidez, kaleko hizkeran kontzeptu bat erabili arren, eta hori oso sustraituta izan arren, baliteke ikuspuntu juridikotik horrek balio ez izatea. Horren adibide da «soldata» kontzeptua. Kaleko hizkeran, ordainsariei erreferentzia egiteko dena da «soldata». Lan-zuzenbidean, ostera, dena ez da «soldata». Horregatik, argiro bereizi behar dira gaztelaniazko sueldo (soltada), salario (alokairua), honorarios (zerbitzu-sariak). Adibidez, kontzeptu batzuk arrazoi historikoengandik bereizi behar ditugu. Esangura horretan, vejez, retiro eta jubilación gaztelaniazko kontzeptuek euskararaz ere parekoak behar dituzte: zahartzaroa, erretiroa eta jubilazioa. Adibidez, batzuetan, esangura juridikoa aintzat hartuta, nahitaez bereizi behar dira familia bereko kontzeptuak. Hori berori geratzen da, berbarako, riesgo (arriskua), contingencia (gertakizuna), situación de necesidad (beharrizan-egoera) eta estado de necesidad (gabezia-egoera) kontzeptuekin. Beste horrenbeste esan behar da, extinción (azkentzea), suspensión (etetea), caducidad (iraungitzea), prescripción (preskribatzea), interrupción (geldiaraztea), rescisión (hutsaltzea) edota resolución (suntsiaraztea) kontzeptuekin ere. — Bestalde, kalko okerrak saihestu behar dira. Hori berori gertatzen da, esate baterako, trabajo a destajo (abespeluan) eta contrato de relevo (errelebu-kontratua) kontzeptuekin, «piezakoan lan egin» eta «txanda-kontratu» gisa itzultzen direnean. — Azken finean, horrek guztiorrek erakusten du eragile juridiko guztien produkzioa eraberetzeko premia. Dena den, azken urteotan asko aurreratu dugula uste dut. Horren adibide, kaleratzea erabiltzen dugu eta ez irainzpena, langabezia erabiltzen dugu eta ez desenplegua, enpresaburua erabiltzen dugu eta ez entrepresa, enpresario edo enpresari. c.2) Diskurtsoaren nondik norakoei helduz: — Nahitaezkoa da testu-mota bakoitza kontuan hartzea, ez baita gauza bera eskuliburu bat, lege-testu bat edo formulario batzuk itzultzea. Halatan, eskuliburu bat itzultzean, modu malguagoan jardun daiteke, joskeraren erabilerarekin eta esaldien egiturarekin. Baina legeetan zorrotzago jokatu behar da. Adibidez, azken aldi 192

Nomografia.indd 192

19/1/10 10:19:17


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.