Nomografia eta arau-idazketa elebiduna

Page 129

Euskarazko tresna juridikoak, Euskara Juridikoaren Mintegiak eta Euskal Gaien Institutuak landutakoak Cesar Gallastegi Aranzabal Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea

Arantza Etxebarria Iturrate Deustuko Unibertsitateko terminologoa

Lantxo hau, hain zuzen, Deustuko Unibertsitateak zuzenbidearen alorrean prestatu dituen euskarazko materialen ingurukoa, oroitzapen batekin hasi nahiko genuke. Horren abiapuntua orain dela urte batzuk, ia hogei urte, kokatzen da, Unibertsitate honetako geletan gure belaunaldikook lehenengo aldiz sartu ginenean. Orduantxe hasiak ziren euskarazko eskolak Zuzenbide Fakultatean. Lauzpabost urte lehenago hasi ziren Zuzenbide Politikoko ikasgaiak gure hizkuntzan irakasten; eta esan beharra dago izugarrizko arrakastarekin, batetik, irakaslea oso pertsona ezaguna zelako eta, bestetik, ustezko ikasgai zakar hura gustura ikasteko aukera zegoelako. Eskola haiek benetan atseginak ziren, irakaslea atseginagoa, erdaldunak beti guri begira... Beraz, lehenengo euskarazko eskolak Zuzenbide Fakultatean entzutetsuak izan ziren eta harro ginen gure guraso eta ezagunei horren berri emateaz. Eskola horietan lehenengoz egin zen euskaraz zuzenbideko zientzia astun eta ilunarentzat erreserbatutako geletan; bertan sentitu genuen nola gure arbaso eta gurasoen munduak, gehienetan euskaldun elebakarra eta ikasigabea, erdal munduaren handikeria zapuztuta uzten zuen, non eta legeen munduan, hau da, erdal eliteen inguruan. Eskola haietan euskaraz izan genuen Platon eta Aristotelesen berri, baina baita ere Aita Manuel Larramendi euskal jesuitarena; beraz, Greziako eta Erromako politikako 129

Nomografia.indd 129

19/1/10 10:19:09


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.