Hizkera juridikoa eta itzulpengintza

Scroll for more

Page 225

Parte-hartzailea: Esteban Umerez Abokatua Justizia Euskaraz Elkartekoa

1. Sarrera Itzulpenaren bidezko euskarazko testugintza juridikoaren inguruko mahai-inguru honetan parte hartzeko gonbidapena jaso nuenean, lasaitu handia hartu nuen bertan topatuko nituen mahaikideen zerrenda irakurritakoan: guztiak ere alor honetako —gintza guztietan (euskalgintza, testugintza, itzulpengintza) ondo jantzitako eta eskarmentu handiko profesionalak baitira, eta beraien azalpen sakon eta jakitunek ondo baino hobeto beteko dutelako mahai-inguru honen izenburuak iragartzen duen edukia. Nire ekarpen xumea, berriz, euskal testugintza juridikoaren lan honetan Abokatu batek izan behar duen jarrerari buruzkoa izango da, ezer gutxi esan baitezaket testugintza juridikoaren teknika eta moduen inguruan. Mahai-inguruaren izenburuak proposatutako gaitik gehiegi ez aldentzegatik, baina, emango dut baita ere Abokatuon eta itzultzaileen arteko beharrezko elkarlanaren gainean dudan iritzia, ene ustez luzaz egon baita bi taldeen arteko alperreko polemika antzu bat, nahitaez gainditu behar duguna. 2. Abokatuaren zeregina euskararekiko Hiztegietan Abokatu lanbidearentzat topa dezakegun definizioa horrelako zerbait da: Aholkularitza juridiko lanetan, edota edozein motatako pro-