Hizkera juridikoa eta itzulpengintza

Page 196

196

ESTHER URRUTIA

Unibertsitatea hezkuntzaren eta ikerketaren gorengo maila da eta testu zientifikoak prestatzea eta argitaratzea da bere xedeetako bat, dela irakaskuntzari begira, dela zabalkunderako. Deustuko Unibertsitateak, normalizazio planaren barruan, zientzi lanak eta irakaskuntzako materialak euskaraz argitara daitezen bultzatuko du (www.deusto.es/informazio orokorra/ aurkezpena/euskara normalizatzeko plana).

Helburu horri ekinez, paperezko argitalpenak prestatu eta merkaturatu genituen. Gogoan izan genuen, lehen esan bezala, euskarazko eskoletan irakasle nahiz ikasleek zein material behar duten. Horretarako, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen ikasketa-plana hartu, eta plan horretako ikasgaiek euren osotasunean eta sistematika baten barruan dituzten beharrizanak arakatu genituen. Horren guztiaren ondorioz, hona hemen zer-nolako argitalpenak jarri ditugun euskarazko irakasle nahiz ikasleen eskuetan. 1. mailan euskaraz dauden ikasgaiak Irakasgaia

Espainiako Zuzenbidearen Historia Konstituzio Zuzenbidea Ekonomia Politikoa eta Herri Ogasuna Zuzenbidearen Teoria Zuzenbide Zibila I Euskara Tekniko-Juridikoa I

Mota

Seihilekoa

Kredituak

Enborrekoa Enborrekoa Enborrekoa Enborrekoa Enborrekoa Hautazkoa

Urte osoa Urte osoa Urte osoa Lehenengoa Bigarrena Lehenengoa

9 12 12 4,5 6 4,5

Guztira, 48 kreditu.

Espainiako Zuzenbidearen Historian, Tomas y Valiente historialariaren eskuliburua itzuli da eta horixe da eskoletan erabiltzen den lan-tresna: Espainiako zuzenbide-historiaren eskuliburua Jatorrizko testuaren egilea: Francisco Tomás y Valiente Koordinatzaileak: Anjel Lobera, Andres Urrutia Itzultzailea: Aitziber Irigoras ISBN: 84-7485-889-5 714 or. 15 × 22 cm. Bilbo, 2003 Aurkibidea: Sarrera.—II. Lehenengo erromatartze juridikoa.—III. Arauen sakabanaketa Goi Erdi Aroko jaun-gizartean (VIII. mendetik XIII. mendea arte).—IV. Zuzenbide erkidearen sistema arau-emaileak: euren eraketa eta iraupena (XIII. mendetik XVIII. mendea arte).—V. Zuzenbideko estatu liberalaren arau-sistema.—Eranskina: Onomastika eta toponimia.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.