Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (1)

Page 45

Bigarren gaia FAMILIAREN INGURUKO OINARRIZKO HARREMANAK: MANTENUA Laburpena: §3. Senideen arteko mantenu betebeharra.— 8. Kontzeptua.— 9. Baldintzak: A) Mantenuhartzailearen eta mantenuemailearen arteko se nidetasuna; B) Mantenuhartzailearen beharrizan egoera; C) Mantenu emailearen ahalbide ekonomikoa.— 10. Oinarria.— §4. Mantenu zorra. Kontzeptua eta ezaugarriak— 11. Kontzeptua.— 12. Ezaugarriak: A) Bereberezko betebeharra; B) Betebehar eskualdaezina; C) Elkarrekiko betebeharra; D) Betebehar preskribaezina.— 13. Mantenua emateko be tebeharra duten pertsonak.— 14. Mantenuhartzailea.— 15. Edukia.— 16. Zenbatekoa.— 17. Sorrera eta betepen erak.— 18. Azkentzea.— 19. Beharrizan egoerak erakartzen ez duen mantenua.

§3. SENIDEEN ARTEKO MANTENU BETEBEHARRA 8. Kontzeptua Bizitzarako eskubideak berez dakar, beste ondorio askoren artean, per tsona mantendua izateko beharra, pertsona horrek ezin duenean berak ba karrik bere buruarentzat bizibiderik lortu. Eskubide horri «mantenu eskubide» deritzo eta Kode Zibilak senidetasun mota jakin baten ondorio gisa egitura tzen du, 142.etik 153.era arteko art.etan. Nolanahi den ere, artikulu horietan ez da kontutan hartzen famili egoera berezietan sor daitekeen mantenu esku bide zehatza, berbarako, guraso ahalgoak (KZren 154. art.) zein tutoretzak (KZren 269. art.) eratorritako mantenu eskubidea edota ezkontideek elkarri zor dioten mantenua (KZren 68, 69, 143 eta 144. art.ak). Mantenu eskubidearen bidez, beharrizanean dagoen pertsonak senide ja kin batzuei erreklama diezaieke berak bizitzeko behar duen FAMILI ZUZENBIDEA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.