Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (1)

Page 121

Zazpigarren gaia EZKONTZAREN GORABEHERAK (II). BANANTZEA Laburpena: §16. Ezkontideak banantzea.— 58. Kontzeptua eta esangura.— 59. Banantze motak.— §17. Judizio bidezko banantzea.— 60. Judizio bidezko banantzearen kariak: A) Ezkontza egin zenetik urtebete igaro eta gero, hitzarmen bidez banantzea, bi ezkontideek hala eskatuta ala batek bestearen adostasunarekin; B) Kari bidezko banantzea, ezkontide ba tek hala eskatuta, beste ezkontidea banantzeko lege karian erortzeagatik (KZren 81.2. artikulua): a) Etxea bidegabe uztea, ezkontza horretan fi deltasunik ez izatea, jokabide iraingarri zein laidogarriak gauzatzea edo ta ezkontza eginbeharren aurka beste edozein urratze larri burutzea behin eta berriz; b) Bi ezkontideen edo ezkontide baten semealabak familiaren etxean bizi direnean, horiei begira ezkontideek bete behar dituzten egin beharrak behin eta berriro eta modu larrian urratzea; c) Ezkontide bati ezartzea, sei urtetik gorako epean, askatasuna kentzeko kondena; d) Ez kontide baten alkoholismoa, toxikomania edo buru nahastea, ezkontzako elkarbizitza eten behar bada beste ezkontidearen edo famili interesaren onurarako; e) Ezkontzako elkarbizitza sei hilabetetan etenda egotea, bi ezkontideek horretarako adostasuna askatasunez emanik; f) Ezkontza ko elkarbizitza benetan etetea hiru urteko epean zehar; g) KZren 86. art.ko 3, 4 eta 5. zenbakietan arautzen diren dibortzio kariak.— 61. Ju dizio bidezko banantzearen ondoreak, Kode Zibilaren arabera.— §18. Egitatezko banantzea.— 62. Kasuak.— 63. Egitatezko banantzearen ondoreak.— 64. Banantze itunak.— §19. Ezkontideen arteko berradis kidetzea.— 65. Kontzeptua eta betekizunak.— 66. Ondoreak.

§16. EZKONTIDEAK BANANTZEA 58. Kontzeptua eta esangura Banantzea da ezkontideen arteko ezkontzako elkarbizitzaren haustura, haustura horrek ez duenean inolako eraginik ezkontza loturaren gain. Banan tze kasuetan, ezkontideak egoera berri batean jartzen dira, eta egoera berri horri egokitu behar zaio ezkontzaren eta guraso FAMILI ZUZENBIDEA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.