Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (1)

Page 101

Bosgarren gaia EZKONTZAREN ONDOREAK Laburpena: §11. Ezkontideen arteko harreman pertsonalak.— 46. Ezkontzaren on doreak eta ezkontideen arteko berdintasun printzipioa.— 47. Ezkontideen eskubideak eta eginbeharrak: A) Ezkontideek elkarri lagundu eta soros teko beharra; B) Ezkontideek elkar errespetatzeko beharra; C) Ezkon tideak euren artean fidelak izateko beharra; D) Familiaren interesean jarduteko betebeharra.— §12. Ezkontegoitza.— 48. Kontzeptua.— 49. Zehaztapena: A) Zehaztapena, bi ezkontideak ados etorrita; B) Epaileak egindako zehaztapena.

§11. EZKONTIDEEN PERTSONALAK

ARTEKO

HARREMAN

46. Ezkontzaren ondoreak eta ezkontideen arteko berdintasun printzipioa Ezkontzaren ondorioz, harreman juridiko konplexuak sortzen dira, eta harremanok eragina dute ezkontideen esparru pertsonalean eta ondare espa rruan. Ezkontideen esparru pertsonalari dagokionez, ezkontzak sortzen dituen ondoreen edukia zehazten dute, batetik, EKren 32. art.ak, ezkontideen arteko berdintasuna aldarrikatzen duenean eta, bestetik, KZren 66.etik 71.era arte ko art.ek. Ondare esparruan, aldiz, ondoriorik garrantzitsuena da ezkontideei ezartzea ezkontzaren ondasun eraentza izenekoa. Orokorrean, berdintasun printzipioak eraentzen ditu ondore pertsonal eta ondare izaerako ondore horiek. Horrela, EKren 32. artikuluak ezartzen due nez, gizonak eta emakumeak berdintasun juridiko osoz ezkontzarako esku bidea dute; hori berori adierazten du KZren 66. artikuluak, ezkontideek eskubide eta eginbehar berberak dituztela ezarriz. Ildo beretik, berdintasu naren printzipio orokorrak eratzen du ezkontideen eskubide eta FAMILI ZUZENBIDEA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.